Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola zaintzen dugu ingurumena Euskadiko Kutxan?

Beste enpresa batzuen aldean, finantza-erakundeok ez dugu ia hondakinik sortzen (gure zeregina geroz eta birtualagoa da eta diru fisiko gutxi erabiltzen dugu). Baina horrek ez du esan nahi ingurumen-inpakturik eragiten ez dugunik: edozein giza jardueratan bezala, egiten duguna kaltegarria izan daiteke, arduraz jokatu ezean. Horretaz gain,  ingurumenerako onuragarriak izan daitezkeen ekimenak bultzatzeko aukera dugu.

Horregatik, ingurumena babestea da Euskadiko Kutxaren konpromisoetako bat.

Ingurumenarekiko dugun konpromiso publikoa duela hamarkada batetik gora sortu zen: 2001ean AENORek egiaztatutako ingurumena kudeatzeko sistema garatu genuen eta, horri esker, Espainiako finantza-sektorean aitzindari bilakatu ginen. Urtero, Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko Memorian, xehetasunez zerrendatzen ditugu ingurumenaren defentsan garatu ditugun jarduera guztiak.

Euskadiko Kutxan, hiru esparrutan egituratzen da ingurumena babesteko gure konpromisoa: alde batetik, gure sukurtsaletan egin dezakeguna; beste aldetik, finantza-jardueraren bidez bultza ditzakegun ingurumen-ekimen arduratsuak; eta, azkenik, esku-hartzen dugun ingurunea babesteko proiektuak.

Gure sukurtsaletan

Gure 364 sukurtsalek eta egoitza nagusiak eragindako aztarna ekologikoa murrizteko asmo horretan, hiru ardatzetan oinarritzen den araua erabiltzen dugu: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea (ordena horretan).

Gure finantza-jardueraren bidez

Diruaz bitartekari lanetan jarduteko zereginaren baitan, geure harri-koskorra jarri nahi dugu, ingurumena hobetzen lagunduko duten proiektuak finantzatuz. Horretarako jaio dira Ekokredituak, energia-kontsumoa eta CO2 isuriak -berotegi-efektua eragiten dutenak- murrizten laguntzeko produktu eta zerbitzuak finantzatzera zuzenduak. Mailegu horien baldintza onuragarriagoen artean dago, adibidez, irekiera-komisioa % 0,5 merkatzea.

Energia-kontsumoan eragiteko esparru eraginkorrenetakoa etxebizitzak behar bezala egokitzea da. Ondo isolatutako etxebizitza erosoagoa da eta energia eta dirua aurreztea ekartzen du. Horregatik MONDRAGON korporazioko ingeniaritza- eta eraikuntza-alorreko enpresa aitzindariekin bat egin dugu, Etxebizitzen Berriztapen Eraginkorrerako zerbitzua eskaintzeko, haren bidez iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioen errentagarritasuna lehenesten baitira. Auzotarren erkidegoari osoko zerbitzua eskaintzen zaio, aurretiko azterketatik hasi eta proiektua burutzeraino.

Gizartean

Ekimen asko jarri ditugu abian eta ekimen askori atxiki gatzaizkio, ingurumena babesten laguntzeko asmoz. Adibidez, Gasteizko European Green Capital 2012ri emaniko laguntza. Hain zuzen, hori dela-eta, itun berdeari atxiki zaion lehen finantza-erakundetzat aitortu gaituzte.

Ekainean, 14 espezietako 5.000 zuhaitz banatu genituen bezeroen artean (haritzak, astigarrak, elorri zuriak, lizarrak, elorri beltzak, laharrak, intsusa beltzak…). Bezeroek urrira arte zaintzeko zeregina dute, orduan Salburuko eraztun berdea basoberritzeko erabiliko baitira.

Era berean, Stop C02 Euskadi proiektuan ere hartzen dugu parte. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen du eta haren helburua herritar, enpresa eta administrazio publikoek klima-aldaketa eragiten duten isuriak murriztu ahal izateko jarduerak egitea bultzatzea da. Horretaz gain, Ekoeraginkortasuna euskal enpresan 2010-2014 programari ere atxiki gatzaizkio, ingurumen-jokabidea hobetuz, eraginkortasuna areagotzeko asmoz.

Parte hartzen dugun ekimen ugarietako batzuk baizik ez dira. Duela hamar urtetik gora lotu gintzaizkion ingurumenarekiko konpromiso publikoari, eta ordutik honako zenbakiek erakutsi digute posible dela energia- eta ur-kontsumoa murriztu eta hondakinen kudeaketa-politika hobetzea, bezeroei eskainitako zerbitzuari kalterik eragin gabe. Argi dugu datorren hamarkadan ere landu beharreko ildo egokian ari garela.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.