Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?

Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?

Imagina dezakezu uda honetan banda zabaleko Interneta izatea Euskadiko zure lekurik guztokoetan? LABORAL Kutxarekin posible da.

Banda zabaleko wifia, doan. Horixe eskaini dugu uda honetan. Zurriolako hondartzan, uztailaren bigarren hamabostaldian, eta Ama Zuriaren jaietan gero, Gasteizen. Gure helburua erabiltzaileei erabilgarri izango zitzaien zerbitzua ematea zen eta, era berean, gure banka online zerbitzu berriari ongietorria ematea. Emaitza, egia esateko, uste baino hobea izan da. Hedabideetan izan duen ohiartzuna da horren erakusgarri eta jakina, zerbitzuak izan duen erabiltzaile kopurua, Groseko hondartzan zein Ama Zuriaren plazaren inguruan.

Era honetako zerbitzuekin akabo aspaldiko aukerei. Bideojokuak maite dituztenek edo Sarean ibiltzea maite dutenek ez dute zertan etxean geratu behar. Hondartzara joan daitezke, tableta edo eskuko telefonoa esku batean eta toalla bestean. LABORAL Kutxak jartzen du wifia, norberak aitzakia baino ez du jarri behar.

Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?

2015. urterako planak

Lehen esperientzia honen arrakasta ikusita, datorren urtean errepikatzea erabaki dugu. Horretarako, ostera, zugana jo nahi dugu. Datorren udan, non disfrutatu nahiko zenuke gure wifi zerbitzua? Aurten asmatu badugu eta zure erantzuna “hondartzan!” bada edo “jaietan!” esaiguzu, arren, ze hondartza maite duzun gehien edo nongo jaietan nahiko zenukeen banda zabaleko wifiaz gozatu.

Eta hondartza edo jaiak ez badira, gure inguruko ze bazterretan disfrutatuko duzu gehien LABORAL Kutxaren wifia? Emango dizkiguzuen erantzunak gure datorren urterako planak osatzen lagunduko digute.

Beti bezala zure parte hartzea eskertu nahi dugu, jakina. Horregatik, Forum Sport dendetan erosketak egiteko 5 bale zozketatuko ditugu, 50na eurokoak. Hondartzarako, mendirako, kirola egiteko edo nahi duzun jarduerarako ekipamendua erosi ahal izango duzu.

Zer iruditzen? Lagunduko diguzu gure hurrengo wifi puntua erabakitzen?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


1 Iruzkinak:

    Aitor Jauregi Larrañaga (2 Urria, 2014 at 7:10 pm)

    Beasainen, uztaileko asteburu baten, “Ehun Milak” eta “Goierriko bi handiak” izeneko mendi lasterketak egiten dira, udaletxeko plazatik atera eta helmuga ere udaletxeko plazan bertan egoten delarik. Uste dut toki aproposa litzatekeela zuen wifia jartzeko datorren urtean, izan ere jende asko batzen da korrikalariei harrera egitera. Zaletasuna dago bideoak grabatzekoa, sare sozialetan komentatzekoa, etabar. Seguru arrakastatsua litzatekeela. Antolatzaileen webgunea: http://www.ehunmilak.com

    Reply
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.