Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Oinazeari begiratu, eta kontatu

Asteazkenean, hilak 20, agur esan genion Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioari, Oinazea kontatu, oinazez kontatu elkarrizketarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoa jendez bete zen Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabalen hausnarketa eta esperientziak entzuteko.

Anjel Lertxundik literaturak sufrimenduari eta heriotzari emandako erantzuna errepasatu zuen. Garai batean, heriotza aipatzea harekin ohitzeko modu bat zela azaldu zuen. Oso presente zegoen baita umeen ipuin eta kantetan ere.  Joan ziren garai haiek. Urruti nahi dugu heriotza. Eta aipatzen ez badugu, hobe, esan zuen.

Literaturak oinazearen aurrean duen ahalmen terapeutikoa izan zuen aipagai:

Bocaccioren Decameroneko neska-mutilak, izurritearen ihesi, Fiammetta landa-etxean babestu zirenean, ipuinak elkarri kontatzeari ekin zioten. Literatura hautatu zuten garai zailen aringarri gisa. Seiehun urte geroago, lehendabiziko mundu gerran, Leo Perutz idazle pragatarra lubaki batean dago; kanoikadak gero eta hurbilago entzuten dira; arerioak laster ekingo dio erasoari. Perutzek, ordea, liburu bat dauka eskuetan, kontzentratuta dago, ez du ematen gerrak gehiegi eragiten dionik.

Halako batean, liburua itxi eta koadernotxo bat ateratzen du kapapetik. Lapitzaren punta ezpain artean busti eta idazten hasten da: Bizi ditugun egunak ilunak eta eramanezinak direnean, ez dago iraganeko kontakizunak irakurri eta gozatzea bezalakorik.

I. Mundu Gerra, azken urteak… Garai bakoitzean, literaturak heriotzari nola begiratu zion ere azaldu zuen Lertxundik.

Literatur ibilbide honen ostean,  linfoma bat diagnostikatu ondorengo bizipenen testigantza pertsonal eta hunkigarria eskaini zuen Joxean Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak.

Medikuak linfoma bat zuela esan zion unetik, nola bizi izan zuen kontatu eta aurrera egiten lagundu zioten faktoreak azaldu zituen. Horietako bat bere esperientzia interneten kontatzea izan zen,  Sustatu webgunean, hain zuzen:

Arrazoi bat baino gehiago izan nuen neure esperientzia Sustatun argitaratzeko: batetik, nahi nuen neure barrena atondu, txukundu; ospitalean bizi izan nituen emozioak antolatu. Bestetik, nahi nuen jendeari jakinarazi albiste txar haren atzean bazegoela itxaropenik; nik, beste askok bezala, irabazi egingo niola minbiziari. Eta hirugarrenik, nahi izan nuen alde egin oinazearen kale isiletatik eta sartu kale nagusian, jendearen berotasuna sentitzeko.

Lertxundi eta Aranzabalen jardunak oso harrera ona izan zuen. Aretoa bete egin zen eta gertutasun berezia sortu zen bertaratutakoen eta hizlarien artean.   Amaiera borobila, beraz, aurtengo Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketentzako.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.