Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa Online Banka: bisualagoa eta grafikoagoa

Gure gastuak eta diru-sarrerak kontrolatzea lan zaila eta sarritan aspergarria izan daiteke. Baina orain ez duzu ekonomian tituluduna izan behar etxeko gastuak egunean izateko. Zorionez, LABORAL Kutxaren bezero guztiek (partikularrek, autonomoek eta enpresek) eskura dituzte jada grafikoak eta ordainagiri-taulak Online Bankan, finantzak egunez egun kontrolatzeko. Baina, zertan datza? Jarraian, bi funtzionalitate berriak azalduko dizkizugu:

Grafikoak ikusgai Online bankan

Tresna horri esker, zure aurrezkia eta mugimenduak modu bisualagoan eta grafikoagoan ikusteko aukera izango duzu. Aproposa da gastuak eta diru-sarrerak hobeto planifikatzeko eta kontsumo burutsuagoa egiteko. Proba ezazu! Ikusiko duzu zein erraza eta erosoa den zure kontu eta txartelen datuak aztertzea, zauden tokian zaudela. Sar zaitez LABORAL Kutxaren online bankara, klikatu “Posizio guztiak” aukeran eta hautatu goiko menuan azaltzen diren fitxak, honako hauek:

EU-1

Aurrezkia: hemendik, titular zaren kontu guztietako saldoen bilakaera eta osaera ikus dezakezu.

 

 

 

 

 

 

 

EU-2

Sarrerak: “Antola itzazu izan dituzun gastuak hilez hile” klik bakarrarekin. Gainera, nahi dituzun kontuak hauta ditzakezu eta zure diruarekin gertatzen dena ikusi. Gastuak hilez hile antolatzeko aukera eskaintzen du eta begiratu batean jakin dezakezu hile horretan zure gastuek gora egin duten ala ez.

 

 

 

 

 

 

 

EU-3

Txartelekin egindako erosketak: Egin dituzun erosketak ikusiko dituzu eta gastuak kontrolatzeko aukera izango duzu. Gastatzen duguna jakinda, errazago kudeatuko dugu gure dirua.

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta oraindik zalantzak badituzu, ikusi eskaintzen dituen abantailak eta erabilerraztasuna bideo honetan: http://www.youtube.com/watch?v=Q46z26P6fP0

Ordainagirien taula

Orain, nahi duzun ordainagiria kontsulta dezakezu taularen gelaxka bakoitzean klikatuz. Gainera, azken urtebetean helbideratutako ordainagiri guztiak antolatzen ditu automatikoki, hile bakoitzeko zenbatekoak eta urte osokoak adierazita. Zalantzarik gabe, ezinbesteko tresna da dirua zertan joaten zaizun jakiteko eta gastuari buruzko diagnostikoak egiteko. Oso interesgarria da, norberaren kontabilitatea hobeto ulertzeko eta aurrezki-ahalmena sustatzeko baliagarri izango zaizu.

Online bankaren menuan aurkituko duzu, Ordainagiriak eta Ordainketak/helbideratutako ordainagiriak aukeran. Ez izan zalantzarik, sartu eta atera ahalik eta etekin handiena zure diruari, doan eta eguneko 24 orduetan eskuragarri.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.