Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Online Banka: zer segurtasun-neurri bete behar ditut?

Online Banka: zer segurtasun-neurri bete behar ditut?

LABORAL Kutxan lan egiten dugunok gure eskuetan dagoen guztia egiten dugu, gure banka elektronikoa erabiltzen duzunean, konfiantza eta lasaitasun osoz erabil dezazun. Ez da gutxiagorako: zuretzat oso baliagarria den zerbait utzi duzu gure esku: zure aurrezkiak. Baina gure sistemei segurtasun-geruza asko jarrita ere, bada zuk bakarrik egin dezakezun zerbait: gaiztoak sartzeko zirrikitu bakar bat ere ez uztea.

Birusik gabe

Dagoeneko bistakoa izan beharko luke, baina ondo dago gogoratzea: noizean behin, gure ordenagailua sagar bat bezain osasuntsu dagoela bermatzeko berrikuspen bat egin beharko genuke eta antibirusa egunean eduki behar dugu. Etorkizunean zorigaitzak saihesteko funtsezko eginkizun bat da.

Zenbaki nahasiak eta hatz-markarekin sartzeko

Birus informatiko batzuek erabiltzaileak sakatzen dituen tekla guztiak jasotzen dituzte, baita arratoiarekin pantailako zein puntutan klik egiten duen ere. ‘Keyloggers’ deiturikoak dira. Horregatik, zure ordenagailutik gure Online Bankara sartzen zarenean, zenbakiak 0tik 9ra desordenatuta ikusten dituzu eta aldian-aldian modu batera, gainera. Programa informatiko horietatik babesteko egiten dugu. Zure eskuko telefonoan edo gailuan segurtasun neurriak are zorrotzagoak dira, hatz-marka bidez zeu bakarrik sar zaitezkeelako.

Idatzi web-helbidea eta izan dadila https markaduna

Esteka batean klik egiten duzunean, ez dakizu benetan hark nora eramango zaituen. Bai, frogatu egin zenezake, baina nork egiten du hori? Egunerokotasuneko nabigazioan horrek ez du inolako garrantzirik, estekek guk espero dugun leku horretara eramaten baikaituzte gehienetan. Baina bankuez hitz egiten dugunean, akats batek nola edo hala saihestu nahi ditugun ondorioak izan ditzake.

Horregatik, gure web-orrira nabigatzailean laboralkutxa.com edo laboralkutxa.eus (euskarazko bertsioaren kasuan) idatzita sar zaitezela gomendatzen dizugu. Esteka batean klik egitea edo helbidea gogokoetan gordeta izatea baino nekezagoa da, baina, horrela, nahi dugun lekura sartzen ari garela berma dezakegu. Edonola ere, begiratu beti helbidearen bukaeran “s” letra dagoela (https jartzen duela) eta giltzarrapoa ageri dela: horiek dira helbide seguruak.

Iruzurgileek baino hobeto idazten dugu

LABORAL Kutxatik ez dizugu inoiz bidaliko zure gakoak eskatzeko emailik. Datuak begiratzeko edo aldatzeko beti jo beharko duzu Online Bankara bertara, kutxazain batera edo bulego batera. Beraz, email batean zure datuak eskatzen badizkizute ez da gurea.

Bestetik, ez fidatu ortografia-akatsak edo loturarik gabeko esaldiak gaineratzen dituzten eta LABORAL Kutxarenak direla dioten mezu elektronikoez. Asko saiatzen gara gure komunikazioa bikaina izan dadin, eta phishing mezu elektronikoak modu automatikoan itzulita egoten dira, eta hori nabarmena izaten da. Gainera, Gmail gisako zerbitzuek irudiak estaltzen dituzte mezu elektronikoetan. Helbide elektroniko ezagun baten irudiak beti erakusteko eskatzen badiozu (gurea, esaterako), gure izenean agertzen diren email arraroetan irudiak agertzen ez direla ikusiko duzu, eta horrek ez fidatzeko moduko pista bat izan beharko luke.

Konfiantzazko merkatuetan bakarrik

Gure aplikazioak doakoak dira eta bi sistema operatibo mugikor garrantzitsuenen erreferentziazko merkatuetan aurki ditzakezu: Appleren App Storen, iPhone edo iPad bat baduzu, edo Google Playen, Android erabiltzen baduzu. Aplikazioa “market” ofizial batetik deskargatzen baduzu, hura azken bertsioa dela (seguruena) eta LABORAL Kutxak sinatu duena dela bermatu ahal izango duzu.

Pasahitza idatzita ez uztea

Mundu fisikoan nabarmena dirudien baina mundu digitalean askotan ahazten dugun zerbait da. Diru-zorroan txartelaren pasahitza adierazten duen post-it bat jasotzen ez badugu, zergatik idazten dugu gure pasahitza mugikorreko oharren aplikazioan? Ondorioak oso txarrak izan daitezke.

Ez utzi zure nabigatzaileak pasahitza gorde dezala

Nabigatzaile batean gordetako pasahitza lortzeko hainbat modu daude. Ez da ohikoena, baina gerta daiteke.

Sartu segurtasunari buruzko gure web-orrialdean eta babestu zure telefono eta ordenagailuak

Hementxe daukazu, Sarean zabiltzanean segurtasunaz jakin behar duzun guzti-guztia. Zer den phishinga, nola funtzionatzen duten birus informatikoek… jakin beharreko guztia, geuk kontatuta. Irakurri zure telefonoa babesteko aholkuen saila eta edozein gailutarako balioko dizu (tabletak, adbidez). Hona hemen aholkuetako batzuk: sistema operatiboak eta aplikazioak egunean izatea, ez erantzutea finantza arloko informazioa eskatzen duten mezuei, ez gordetzea gakorik zure telefonoan edo gailuan, saioak ondo ixtea, Blueetooth bidezko komunikazioa itxita izatea eta telefonoan dagoen informazioa urrutitik ezabatzeko aukera aktibatzea.

Zalantzak dituzu? Ea bideo honetan argitzen dizkizugun

Larri? Lasai, hemen gaude

Gutxitan gertatzen da baina LABORAL Kutxan badakigu nola jokatu zure segurtasuna arriskuan dagoenean. Edozein arazori aurre hartzea, hori ere bada gure lana. Esaten den moduan “zauria sendatzea baino, ez egitea hobe”. Horregatik, jo gugana edozer gertatzen bazaizu (txartela lapurtu dizute, susmoa duzu ez ote dizun norbaitek gakoa lapurtu, galdu egin dituzu zure gakoen txartelak…). Benetan. Akordatu hementxe gaudela baita larrialdietan ere, 24 orduz.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.