Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Online erostea edo offline erostea, zer nahiago dugu?

Infografia erosi online edo offline

Merkataritza elektronikoa modu geldiezinean hazten ari da. 2015. eta 2016. urteen artean, Internet bidezko salmentak % 20 baino gehiago hazi ziren Espainian eta, azken datuen arabera, online salmenten merkatuak ez dio hazteari utzi.

Zer da urrutitik erostean eta gailu mugikorretatik edo ordenagailutik erostean gehien gustatzen zaiguna? Eta gutxien? Zer da denda fisikoetan faltan botatzen duguna? Eta merkataritza elektronikoaren zein alderdi hobetuko genituzke? LABORAL Kutxan Interneteko 5.000 iritzi baino gehiago aztertu ditugu hori jakiteko. Emaitza azalduko dizugu?

Erosten duguna ikustea eta ukitzea gustatzen zaigu

Jende askorentzat, esperientzia sentsorialak, hau da, produktu bat usaintzeak, ukitzeak, ikusteak edo dastatzeak ezinbestekoa izaten jarraitzen du erosteko orduan. Hala diote jaso ditugun iritziak eman dituzten pertsonen % 28k. Denda fisikoen alde egiten jarraitzeko beste arrazoi batzuk? Produktua eskura izateko berehalakotasuna (% 25), online erosteko aukeraren ezjakintasuna (% 14) edo birtuala denarekiko konfiantzarik eza (% 7), erosketak egitea aisialdi-plan on bat izan daitekeela −merkataritzagune handietan behintzat− (% 14) edo, besterik gabe, ohitura (% 9).

Baina gorroto ditugu jendetzak eta ilarak

Bizitzako beste gauza guztiek bezala, dendek ere badituzte desabantailak. Interneten, aglomerazioak (% 42k ez ditu batere gogoko), ilarak (% 37ren kexa-arrazoirik ohikoena) eta pilakako kontsumo-sentsazioa (% 21ek aipatzen dute) dira kexen iturri nagusiak.

Orduan, nolako denda fisikoak nahiko genituzke? Produktu zehatzak eta autentikoak edo tokikoak (% 27) saltzen dituzten denda txikiak botatzen ditugu faltan, eta arreta eskaintzen diguten pertsonak atseginagoak izatea gustatuko litzaiguke (% 22). Era berean, dendak espazio birtualarekin batera bizitzea (% 21), produktuen eta modeloen aukera eta aniztasun handiagoa izatea (% 16) eta eskaintza eta sustapen gehiago eskaintzea (% 14) gustatuko litzaiguke. Gure azterketaren arabera, saltzaileen adeitasuna eta ezagutza tekniko egokia dira saltoki txikietatik gehien baloratzen ditugun alderdiak.

Denda handiak edo txikiak?

Zein nahiago duzu zuk? Gure azterketak batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak erakusten ditu. Ikerketaren arabera, denda handiek produktu eta modelo gehiago izaten dituzte, eta hori da gehien gustatzen zaiguna. Berrikuntza teknologikoak eskaintzen dizkigute, autozerbitzu-makinak eta online aplikazioak, baita doako Wi-Fi ere askotan. Haurrek jolas egiteko lekua izaten dute eta denetik eros dezakegu: produktu elektronikoak, autoak, arropa…

Eta zer gustatzen zaigu gehien txikietatik? Jasangarriagoak dira, zerbitzuak eta produktuak gure autonomia-erkidegoan bertan aldatzea ahalbidetzen digute, arreta eskaintzen diguten pertsonekin komunikatu gaitezke eta horiekin konfiantzazko sareak sor ditzakegu. Gainera, pertsona horiek erosi nahi ditugun produktuen eta horien ezaugarri nahiz funtzionalitateen inguruan aholka diezagukete.

Internet: denda mugagabea

Bestalde, Internet erosketa-aukera ugari eskaintzen dituen denda mugagabe bat da. Hori uste dute jaso ditugun iritziak eman dituzten pertsonek. Internetek erakarrita sentitzen dira, produktuen oso aukera zabala eskaintzen duelako (% 26), produktua etxetik erosi eta etxean bertan jaso dezakegulako (% 22), erabilgarritasun handia eskaintzen digulako (% 19) eta beste pertsona batzuen esperientziak irakur ditzakegulako (% 18). Gainera, eta jaso ditugun iritzien arabera, Interneten ez gara konturatzen dirua gastatzen ari garela (% 15), denda fisikoetan ez bezala.

Gauzak itzultzea, gutxien gustatzen zaiguna

Argi dago ez dela horren sinplea produktu bat auzoko saltoki txiki batean edo postaz edo mezularitza bidez itzultzea. Aztertu ditugun iritziak eman dituzten pertsonen % 31k uste dute produktuak itzultzea dela online erosketetatik gogaikarriena. Baina ez da alderdi negatibo bakarra. Online erosteko orduan zalantzak sorrarazten dizkiguten beste elementu batzuen artean, honako hauek ditugu: produktuak iristeko egunaren atzerapena (% 23), iruzurrak sortutako esperientzia txarrak (% 18), kontu berri bat sortzeak eragin dezakeen nekea (% 15) eta ordainketa-pasabideen eragozpenak (% 13).

Iruzurren aurrean, arreta gehiago eta hobea eskatzen dugu

Denda fisikoetan ilarek eta aglomerazioek gogaitzen gaituzten modu berean, denda elektronikoetan iruzurrak kezkatzen gaitu, batik bat beste pertsona batzuen esperientzia txarrak entzun ondoren. Zerk lasaituko gintuzke? Bezeroarekiko arreta eraginkorrak. Hau da, erosketa-prozesuetan eskaintzen diguten arreta (% 26), itzultze-faseetako azkartasuna (% 23), enpresek bidaltze-gastuak ez kobratzea (% 16), produktua lehenbailehen iristea (% 15), ordainketak egiteko segurtasuna (% 11) eta ingurumena errespetatzea (% 9).

Online eta offline erosketak: alderdi onak, txarrak eta hobetu beharrekoak

Laburbilduz, zer da merkataritza elektronikotik eta ohiko saltokietatik gehien eta gutxien gustatzen zaiguna? Zer aldatu nahiko genuke?

Kontsultatu gure gainerako infografiak eta azterketak

LABORAL Kutxaren blogean, jendeak mota guztietako gaien inguruan duen iritzia aurkituko duzu. Aldizka, milaka iritzi aztertzen ditugu Interneten eta mota guztietako gaien inguruko iritzi sozialaren egoera zundatzen dugu. Finantza-erakundeek ordainketetarako ordutegi zabalagoak eta pertsonalagoak izan beharko lituzketela uste duzu? Runner delakoen atzean zer dagoen jakin nahi duzu? Zurea familia-mota berri bat dela esango zenuke, edo eredu tradizionalari erantzuten dio? Nolakoa da zure etxe ideala? Zeri ematen diozu garrantzia gehien garestia den zerbait erosten duzunean? Zein dira zure kultura-kontsumoak? Zer gustatzen zaizu oparitzea Gabonetan? Nola ospatzen dituzu festak? Eta zein dira zure garraiobiderik gogokoenak? Hori guztia infografietan eta testuan, LABORAL Kutxaren blogean.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.