Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Osasun-aseguruetako bideokontsultek gora egin dute konfinamenduan

Osasun-aseguruetako bideokontsultek gora egin dute konfinamenduan

COVID-19aren hedapena geldiarazteko diseinatutako mugikortasun-murrizketen ondorioz, eguneroko ohitura asko aldatu behar izan ditugu. Lehen aurrez aurre egiten genituen gauza asko teknologia berriak erabiliz egin behar izan ditugu. Konfinamenduan zehar nabarmen aldatu dira, besteak beste, gure harreman sozialak, erosketak, kulturaren kontsumoa eta lan egiteko modua, eta aldaketa horiek gure «normaltasun berriaren» parte dira jada. Aldaketarik handienetako bat oso sentikorra den osasunaren eremuan gertatu da. Hala, betiko aurrez aurreko kontsulten aurrean, telemedikuntzak sekulako hazkundea izan du, osasun-aseguruek eskaintzen dituzten bideodeien aplikazioei esker, tartean LABORAL Kutxaren osasun-aseguruek.

Gure inguruko osasun-zentro pribatuetan bildutako datuetan oinarrituta, SaludOnNet medikuntza-zerbitzuen plataformak azterketa egin du. Lan horren arabera, bideokontsultek % 336ko gorakada izan dute konfinamenduko asteetan, eta medikuen kontsultategietara egindako bisitek, berriz, % 64 egin dute behera. Konfinamendua arintzearekin batera pazienteak aurrez aurreko kontsultetara itzultzen hasi badira ere, urrutiko aukera baliabide oso erabilgarria bihurtu da distantzia soziala gordetzen eta osasun-zentroetako jende-pilaketak saihesten laguntzeko, bereziki egoerak horretarako aukera ematen duenean.

Aipatutako azterketak dioenez, honako hau da telemedikuntza-zerbitzuetako pazientearen profila: 25 eta 44 urte bitarteko gizona, batez ere koronabirusaren eta horren sintomen inguruko kontsulta egiteko jo duena arreta-modalitate horretara, Medikuntza Orokorreko espezialitatean (kasuen % 21).

Zerbitzua erabili duten askok, mediku-arretaz gain, tratamenduren bat ere jaso dutela dio azterketak; izan ere, bideokontsulten bidez, medikuek aukera dute botiken errezetak bidaltzeko eta proba diagnostikoak agintzeko. Medikuntza Orokorraren atzetik, Psikologia da kontsulta gehien izan dituen espezialitatea (% 19).

Osasun-zentro gehienak ohiko jarduerara itzuli badira ere, osasun-larrialdiak agerian utzi du telemedikuntzak eskaintzen dituen zerbitzu digitalen erabilgarritasun handia. Hala, modalitate hori erreferentzia da jada osasun-arretan. Osasun-enpresa gehienek, espezialisten bideokontsulten aukeraz gain, bestelako online-zerbitzuak eskaintzen hasi dira euren katalogoetan: osasun-planak diseinatu eta horien jarraipena egitea, entrenamendu- eta nutrizio-programak, etxez etxeko zerbitzuak (botikak eramateko eta abar) eta proba analitikoak egitea.

LABORAL Kutxarekin itun estrategikoa duen Sanitas aseguratzailea dago bideokontsulta-zerbitzuaren hazkunderik handienetakoa izan dutenen artean. Osasun-krisiaren unerik latzenetan, aseguru-entitate horrek 5.000 kontsulta digital baino gehiago jaso zituen egunean. Aurretik, batez beste 300 helarazten zizkioten. Aipatutako garaian bideokontsulta gehien jaso zituen espezialitatea Pediatria izan zen (3.100 kontsultatik gora, lehen baino % 13 gehiago), ondoren Ginekologia (2.000 bideokontsulta baino gehiago) eta, jarraian, Psikologia (1.350 kontsulta).

Datuek erakusten dutenez, Medikuntza ere aurrera doa digitalizazioaren eskutik, baina aurrez aurreko eta zuzeneko eredua ahaztu gabe, LABORAL Kutxan egiten dugun moduan, eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiari eutsiz.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.