Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 

Bilaketaren emaitzak: estudios

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko azken asteak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko azken asteak

Argitaratua 9 apirila, 2013

Apirilaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren Arteen eta Gizarte Zientzien Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Lehen aldiz 1995ean emandako sari honen helburua aipatu alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuei euskal kulturaren alde egindako lana eskertzea da. Julio Caro Baroja izan zen lehen saritua, eta azken urteotan, besteak beste, Joxe Azurmendi, Maria Bayo eta Joxerramón Bengoetxea saritu dituzte.

Irakurri gehiago
Aztertzeke dauden gaiak
Analisiak

Aztertzeke dauden gaiak

Argitaratua 10 otsaila, 2013

Urtarrila bizi dugun krisi konplexuaren adibiderik onena izan da. Merkatuek ezohiko baikortasunarekin hasi dute hilabetea eta ondoren errealitatera itzuli gara. Burtsan zuzenketa garrantzitsuak izan dira eta arrisku primak gora egin du. Egia esan, dualtasun hori zaila da ulertzeko. Izan ere, ondo begiratuz gero, 2012 amaieratik oinarriak ez dira askorik aldatu. Egia da Espainian arrisku politikoak handitu egin direla, baina uste dugu azken hilabeteetan merkatuen portaera hobetzea lortu duen gertaera nabarmen bakarra hau izan dela: zorra erosteko programa azaltzerakoan EBZk erakutsitako erabakitasuna. Gure aurreko postari jarraituz –hazkundearen gaia izan genuen aztergai–, elementu batzuk aztertzen dihardugu, elementu horien bilakaerak aurtengo ekitaldiaren portaeraren berri emango baitigu.  Oraingoan hiru gai aztertuko ditugu: moneta-politika, inflazioa eta Euroguneko krisia.

Irakurri gehiago
2013rako elementu positiboak
Analisiak

2013rako elementu positiboak

Argitaratua 17 urtarrila, 2013

Hasi dugun urtea ziurgabetasunez beterik dago. Jakina, etorkizunari datxekion zerbait da ez jakitea, eta, hain zuzen, “ez jakite” horretatik sortzen dira itxaropenak. Horiek ez dira gure desioekin nahastu behar.  Gainera, zoritxarrez bost urte krisian murgilduta daramagunez, urduritasunak dena kutsatzen du eta "itxaropenak" elementu negatibo pila bilakatzen dira, non zerbait positiboa bilatzea ia ezinezkoa den. Horregatik, urteko lehen artikulu honetan, positibotzat jo ditzakegun alderdiak izango ditugu mintzagai, hau da, hasi berri dugun urterako itxaropen positiboak. Ikuspegi orokorretik begiratuta, azpimarratzekoa da bi zonatan argi-izpi batzuk ikusten direla: AEBn eta suspertzen ari diren herrialdeetan.

Irakurri gehiago
2014? zoriontsua
Analisiak

2014? zoriontsua

Argitaratua 20 abendua, 2012

Baduzue Fiscal Cliff delakoaren berri? Termino horren itzulpenik erabiliena "amildegi fiskala" da eta epe laburrean munduko ekonomiaren ziurgabetasunetako bat bihurtu da. 2011ko udan legegile estatubatuarrek zerga-politikako neurri-sorta bat aurreikusi zuten, demokraten eta errepublikarren arteko akordioa bultzatzeko presio-mekanismo gisa, aurrekontu-defizita murrizte aldera. Neurri horiek aplikatuz gero, Amerikako Estatu Batuetako ekonomia atzeraldian sartuko litzateke, eta horrek eragin negatiboa izango luke munduko ekonomian. Galdera berehalakoa da. Lortuko da akordiorik? Momentu honetan, dirudienez, akordioa lortzeko probabilitate handia dago. Akordioa lortzen bada, AEBko ekonomiak % 2ko inguruko hazkundea izango du 2013an.

Irakurri gehiago
Zerga-biderkatzaileei buruz

Zerga-biderkatzaileei buruz

Argitaratua 20 azaroa, 2012

Zerga-politikak BPGaren hazkundean duen eraginari buruz ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) argitaratu berri duen lanean. NDF erakundearen arabera, beharbada aldez aurreko estimazioek gutxietsi egiten dute zerga-murrizketek hazkundean duten eragina, eta ildo horretan, zerga-finkapenerako egutegiak malgutu egin behar direla ondorioztatu du; doikuntza gogorregiek eragindako ondorio txarrak saihestea litzateke horren xedea, izan ere, doikuntzok oso epe laburrean egiten baitira. Gaia ez da huskeria, eta foro honetan lehenago ere hitz egin dugu hortaz. 2014. urtetik aurrera luzatuko litzatekeen egutegi malguagoa proposatzea sinesgarriagoa litzatekeela adierazi izan dugu, baina zoritxarrez iritzi horrek ez du oihartzun nahikorik izan.

Irakurri gehiago
Aurrekontuak eta … erreskatea?
Analisiak

Aurrekontuak eta … erreskatea?

Argitaratua 9 urria, 2012

Udan arrisku-saria gora eta arrisku-saria behera ibili ondoren, Europako Banku Zentralak  bigarren mailako merkatuan zorra eros dezakeela iragarri du Mario Draghik, eta horrek   EFSF fondoaren edota ESM erakundearen laguntza osatuko luke baldintzak jarrita. Horrenbestez, Draghiren aipamenak Espainiako kurban ziren tirabirak lasaitzea lortu du.    Orain, Espainiako Gobernuak azkenean  erreskate-eskaera egingo ote duen da kontua.

Irakurri gehiago
Diskurtsoa aldatzen ari al da?
Analisiak

Diskurtsoa aldatzen ari al da?

Argitaratua 15 maiatza, 2012

Tribuna honetan sarritan izan dugu hizpide krisiaren aurkako europar errezeta, Frantzia-Alemania ardatzak sustatu duena; zerga-zorroztasunaren eta egitura-erreformen aldeko apustu sendoa du oinarri, ekonomiaren epe ertainerako aurreikuspenak hobetuz murrizketek epe laburrean eragiten dituzten ondorio kaltegarriei aurre egiteko xedearekin. Analista askoren iritziz, aurrean dugun arazoa ez da horrenbeste zor subiranoaren krisia, baizik eta, batez ere Eurogunearen Gobernantza, Europaren arazoa. Mende honetako lehen garaiak bekokian benda jarrita bizi izan zituen zonaldeak, eta kide dituen herrialdeetan hainbat eratako desorekak metatuz joan ziren. Horregatik, egungo egoeran auzi askori egin behar zaie aurre, ez bakarrik zorraren arazoari, eta beraz, malgutasun handia behar da.

Irakurri gehiago
Aurreikuspen ekonomikoak
Analisiak

Aurreikuspen ekonomikoak

Argitaratua 19 apirila, 2012

Duela gutxi, Espainiako gobernuak 2012. urterako Estatuko aurrekontu orokorrak aurkeztu ditu. Estatuak BPGarekiko % 3,2 murriztu du defizita, eta 2.700 M€-tan zenbatu den doikuntza hori demokrazia-garaian egindako ahalegin fiskal handientzat jo da. Blog honetan aurretiaz aipatu dugun bezala, doikuntza horrekin batera egiturazko hainbat erreforma ere etorri dira, susperraldirako eta enplegua sortzeko oinarriak jartzeko asmoarekin.

Irakurri gehiago
Zerga-finkapenaz
Analisiak

Zerga-finkapenaz

Argitaratua 16 martxoa, 2012

Zerga-finkapena modako gaia da egungo ekonomiari buruz ari garela. Jakina denez, 2013an % 3ko defizitera iritsi arteko doikuntza-egutegi zorrotza proposatu zuen aurreko gobernuak. Hala ere, 2011n desbideratze nabarmenak izan dira, eta aurreikusitako % 6ko defizita beharrean % 8,51koa gauzatu da. Ondorioz, 2012rako aurreikusitako % 4,4ko zifra berraztertu behar izan da eta azkenean % 5,8an finkatu dute defizitaren aurreikuspena.

Irakurri gehiago
Zorgabetze-bidean
Analisiak

Zorgabetze-bidean

Argitaratua 10 otsaila, 2012

Argitaratutako aurreko artikuluaren ildoari jarraituz, behin edo behin galdetu izan digute pairatzen ari garen krisialdiaren abiapuntuari buruz. Egia esan, lehen begiratuan apur bat konplikatua da horrelako galderari erantzutea. Litekeena da etorkizuneko doktorego-tesietan aztergai izatea, eta ziurrenik, urte batzuk barru, krisialdia amaituta, erantzun zuzena izango dugu. Gaur egun, krisialdiaren atzean dauden arrazoietako batzuk aipatzeko moduan gaude, besterik ez:

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.