Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
Kooperatiba batean edo bestelako enpresa batean? Esaiguzu non nahiko zenukeen lan egin eta irabazi 100 euro
Zozketa eta promozioak

Kooperatiba batean edo bestelako enpresa batean? Esaiguzu non nahiko zenukeen lan egin eta irabazi 100 euro

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxaren 2010eko egutegia. Azken 30 urteetako egutegiei begira
Berriak

Euskadiko Kutxaren 2010eko egutegia. Azken 30 urteetako egutegiei begira

Argitaratua: 17 Abendua, 2009

Euskadiko Kutxan 30 urte baino gehiago daramatzagu arrakastatsua izaten den urteko egutegia egiten. Egutegia "kultur ondarea" da, eta gure kultura, folklorea, kirola eta abar nabarmentzeko estilo berria ekarri zuen. Aurten, Euskadiko Kutxaren 50. urteurrena dela eta, egutegi berezia osatu dugu, eta horretarako, Anton Eguiguren argazkilariarengana jo dugu berriro ere, bera izan baitzen, anaia Ramonekin batera, 1975 eta 1995. urteen arteko egutegien egilea.

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetakoa dela ondorioztatu du Stiga aholkularitzak
Berriak

Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetakoa dela ondorioztatu du Stiga aholkularitzak

Argitaratua: 4 Abendua, 2009

Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetako bat da, bezeroei ematen dien zerbitzua kontuan hartuz. Hala erabaki du Stiga aholkularitza enpresak, EQUOS Sektoreen Kalitate Objektiboko Ikerketan. Zehazki, Euskadiko Kutxa azken hamar urteotako kreditu kooperatiba onena dela ondorioztatu du.

Irakurri gehiago
Behar Bidasoa GKEak jaso du Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko Boluntariotza Saria
Babesle eta laguntzaile Berriak

Behar Bidasoa GKEak jaso du Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko Boluntariotza Saria

Argitaratua: 2 Abendua, 2009

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak abenduaren 3an emango diote 2009ko Boluntariotza Saria Behar Bidasoa GKEari, 32 urtean Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntario lanarengatik. Behar Bidasoa irabazi asmorik gabeko boluntario elkarte bat da, eta bazkideen lana bateratuz eta koordinatuz, Hirugarren Munduko herrialdeei garatzen laguntzea du helburu.

Irakurri gehiago
Etxea argitaratu eta urtebetera, Kalea iritsi da
Babesle eta laguntzaile Berriak

Etxea argitaratu eta urtebetera, Kalea iritsi da

Argitaratua: 26 Azaroa, 2009

Dagoeneko salgai dago  Kalea diskoa,   Kepa Junkerak  lehengo urtean Etxea lanarekin hasitako trilogiaren bigarren partea. Latinoamerikako 82 artistak interpretatutako 24 euskal kanta tradizionalek osatuta dago diskoa. CD bikoitza da eta testu-liburu luzea du osagarri, abestien ohar eta hitzekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Kepa Junkerak duela urtebete baino gehiago ekin zion abentura horri,  Euskadiko Kutxak babestuta. Euskal kantagintzako piezarik ederrenak mundu zabaleko artisten ahotsez eta euskaraz grabatzea zen helburua.

Irakurri gehiago
Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin
Babesle eta laguntzaile Berriak

Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

Argitaratua: 10 Azaroa, 2009

2000. urtetik Mozambikeko Marrupa eskualdearen garapena bultzatzen du Mundukide Fundazioak, mikroenpresa kooperatiboak sortzen lagunduz eta nekazaritzaren garapena eta azpiegiturak eraikitzea sustatuz. Nekazaritza sustatzeko ekimenaren barruan,  2002 urtetik mikrokreditu-programa dago martxan, nekazariei landutako lurrazalera handitzen eta laboreak dibertsifikatzeko erremintak eta haziak lortzen laguntzeko.

Irakurri gehiago
https://www.laboralkutxa.com/eu/partikularrak/eguneroko-gestioa/urruneko-banka/lk-pay/mugikor-ordainketa?utm_source=blog&utm_medium=banner_homeEU&utm_campaign=pago_movil_201707
Javier Fernández Aguadoren <em>1010 consejos para emprendedores</em> hitzaldira gonbidatzen zaitu Gaztempresak
Berriak

Javier Fernández Aguadoren 1010 consejos para emprendedores hitzaldira gonbidatzen zaitu Gaztempresak

Argitaratua: 5 Azaroa, 2009

Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko.  Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.

Irakurri gehiago
Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin
Babesle eta laguntzaile Berriak

Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Argitaratua: 22 Urria, 2009

Euskal Kirolaren Eguna Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren  laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.

Irakurri gehiago
Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari
Berriak

Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari

Argitaratua: 7 Urria, 2009

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak abian jarri du Gaztempresa Gizarte Sarea, Euskadiko eta Nafarroako enpresentzako lehen online sarea. Zuk bezala, egun batean beren negozioa sortzea erabaki zuten pertsonekin informazioa, ideiak eta esperientziak partekatzeko gertuko espazioa. Kontaktuak egiteko laguntza-plataforma izatea du helburutzat Gaztempresa sare berriak. Dagoeneko sorturiko enpresentzat ez ezik, oraindik eratu ez diren eta beren ibilera hasi dutenen aholkuak jaso eta harremanetan jarri nahi dutenentzat ere bada.

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean
Babesle eta laguntzaile Berriak

Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean

Argitaratua: 28 Iraila, 2009

Badator Kilometroak 09. Igandean, urriak 4, milaka lagun bilduko dira Donostian, euskararen eta Zurriolako ikastolaren alde bat eginik. Urtero bezala, Euskadiko Kutxa ere Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da.

Irakurri gehiago
Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin
Babesle eta laguntzaile Berriak

Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin

Argitaratua: 26 Abuztua, 2009

Euskadiko Kutxaren bezeroa bazara eta Super 55 libreta baduzu, behartsuei lagundu ahal diezu, zure puntuak  Mundukide, Alboan eta Medicusmundi GKE-ek garatzen dituzten proiektu humanitarioetarako emanez.

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.