Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 
Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak

Argitaratua 14 urria, 2011

Berrikitan aipatu dugu zer faktorek eragiten dioten hipoteka-maileguari, bai mailegua emateko orduan, bai ordainketak kalkulatzeko orduan, baina ez dugu ezer esan hipoteka baten "aparteko" gastuei aurre egiteko aurreztuta izan behar dugun diruaz. Ez dugu ahantzi behar banku-erakundeek normalean ez dituztela finantzatuko notarioaren gastuak, zergak eta eskritura-gastuak. Gastu horiek guztiak, aldiz, beharrezkoak dira etxebizitza erosteko.

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxak hainbat iPad 2 zozkatuko ditu CLNETen sartzen direnen artean

Euskadiko Kutxak hainbat iPad 2 zozkatuko ditu CLNETen sartzen direnen artean

Argitaratua 11 urria, 2011

iPad 2 bat irabazi nahi duzu? Urte amaiera arte, CLNetera sartzen diren erabiltzaileen artean hilero bi zozkatuko ditu Euskadiko Kutxak.

Irakurri gehiago
Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria
Berriak

Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria

Argitaratua 7 urria, 2011

Negozio-ideia bat duzu? Orduan, ekintzaile bat zara. Hala bada, berri ona dugu zuretzat:  Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak berritu egin du Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako gizarte-sarea.

Irakurri gehiago
Joka itzazu Liga eta Errege Kopa Euskadiko Kutxarekin eta  AEBrako bidaia bat irabaz dezakezu, NBA ikusteko

Joka itzazu Liga eta Errege Kopa Euskadiko Kutxarekin eta AEBrako bidaia bat irabaz dezakezu, NBA ikusteko

Argitaratua 5 urria, 2011

ACB Liga hastear da eta, horrekin batera, "La Liga con Caja laboral" jokoa hasi da gure Facebook-eko orrian. Jokoak sari mamitsuak eskaintzen ditu eta, funtsean, Ligari eta Errege Kopari buruzko galderak zuzen erantzutean datza.

Irakurri gehiago
Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak

Argitaratua 30 iraila, 2011

Berrikitan aipatu dugu finantza-erakundeek zer aldagai hartzen dituzten kontuan hipoteka-mailegua eman ala ez erabakitzeko. Hurrengo urratsari begiratuko diogu orain: zer aldagai dagoen, gure maileguaren truke zenbat ordainduko dugun kalkulatzeko.

Irakurri gehiago
Bizi saskibaloia kalean, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin
Berriak

Bizi saskibaloia kalean, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin

Argitaratua 27 iraila, 2011

Irailaren 28an -asteazkena-, 20:00etatik aurrera, Mirza Teletovic, Pau Ribas eta Nemanja Bjelica Gasteizko Dato kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsalean izango dira, Kalean ikusiko dugu elkar kanpainaren baitan. Sukurtsalera joaten diren baskoniazale guztiek argazkiak atera ahal izango dituzte beren idoloekin, bai eta haien autografoak eskuratu ere. Gainera, saskibaloiaren inguruko jarduera mordoa egingo dira arratsaldean, jokalariek eta zaleek elkarrengandik gertuago egoteko beta izan dezaten.

Irakurri gehiago
Ezagutu… hipotekak: hipoteka-mailegua lortzea
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: hipoteka-mailegua lortzea

Argitaratua 22 iraila, 2011

Zalantza asko sortzen zaizkigu etxea erostea pentsatzen dugunean. Gainera, hipotekan pentsatuta, are gehiago nahasten gaituzte termino teknikoek (Mibor, Euriborra, gainbalioa, interes-tasa finkoa, interes-tasa aldakorra, katastro-balioa, OHZ...), ekonomiaren ziurgabetasunak eta hedabideen alarmismoak. Garai nahasietan bizi gara, eta hipoteka-mailegua lortzeko aukerarik ba ote dugun galdetzen diogu geure buruari. Zalantzarik gabe, aldaketa handiko garaian bizi gara. Gaur egun, finantza-erakundeak aritzen diren eremuan maileguetarako diru gutxiago dago eta, aldaketa ekonomikoek errealitatea egonkortzen duten bitartean, herritarroi gehiago kostatzen zaigu dirua lortzea, garestiagoa dagoelako eta banku-erakundeek berme gehiago eskatzen digutelako mailegua emateko. Laburbilduz, krisi-egoera honetan hipoteka-mailegua sinatzeko aukera dago, bai, baina hainbat aldagai hartu behar ditugu kontuan:

Irakurri gehiago
Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak Bilbon

Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak Bilbon

Argitaratua 20 iraila, 2011

Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketen aurkezpena: Pedro María Ugalde, Euskadiko Kutxako Lurralde Zuzendaria; Julen Ballestero, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Zuzendaria; Rafael Herrero, Basurtuko Ospitaleko Antolakuntza Zuzendariordea Asteazkenean, hilak 21, Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketak hasiko dira, Basurtuko Ospitaleak eta Euskadiko Kutxak antolatuta. Aurten, Bilbon izango dira lehen aldiz. Gainontzeko eztabaida foroetan presentzia txikia izaten duten eta gizartearentzat interesgarriak diren gaurkotasuneko gaiak jorratzea da jardunaldi hauen helburua.

Irakurri gehiago
Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak
Gida Praktikoa

Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak

Argitaratua 28 uztaila, 2011

Euskadiko Kutxak kreditu berdeen lerro berriak jarri ditu martxan, iraunkortasuna sustatzen duten produktuen eta zerbitzuen erosketa finantzatzeko: ekokredituak. Horien helburua kontsumo txikiko ibilgailuen eta etxetresnen erosketa sustatzea da, baita energia-eraginkortasuna handitzera bideraturiko etxe-berritzeak ere, interes-tasa murriztuen eta lehentasunezko prezioen bitartez.

Irakurri gehiago
Ezagutu... pentsioen erreforma
Gida Praktikoa

Ezagutu... pentsioen erreforma

Argitaratua 20 uztaila, 2011

Martxoaren 28an, Gizarte Segurantzaren Sistema Eguneratzeko, Egokitzeko eta Modernizatzeko Lege Aurreproiektua onartu zuen Ministroen Kontseiluak. Hori, hain zuzen, Akordio Sozial eta Ekonomikoan jasotako gai horren inguruko edukien emaitza izan da. Arau horrek Pentsio Sistema Publikoaren erreforma proposatzen du, Gizarte Segurantzako Sistema Publikoaren epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin. Egun, proiektu hori parlamentuko izapidean dago. Hori dela eta, proiektuari zuzenketak aurkezteko epea irekita dago. Dagoenetan onartuz gero, 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.