Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 
Animatu zaitez Euskadiko Kutxan odola ematera

Animatu zaitez Euskadiko Kutxan odola ematera

Argitaratua 8 ekaina, 2009

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko jardunaldi berezia antolatu dute. Ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da, Odol Emaileen Mundu Egunaren ekintzen barruan. Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar ditugu, probintziako behar hemoterapikoei erantzuteko.

Irakurri gehiago
Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute
Berriak

Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute

Argitaratua 27 maiatza, 2009

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa, Bihotza duten enpresei ematen zaien Bihotza Sarietarako proposatu dute. Sariak Gestión 2-17k, Euskadiko eta Nafarroako negozio, enpresa, merkataritza eta industriaren berri ematen duen enpresa-egunkariak, ematen ditu urtero. Maiatzaren 27an, asteazkena, Gestion 2-17k eta ekimenean laguntzaile diren 14 komunikabidek 2009ko BIHOTZA Saria emango diete Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bihotza duten zortzi enpresari, erakunderi edo profesionali.

Irakurri gehiago
Oinazeari begiratu, eta kontatu

Oinazeari begiratu, eta kontatu

Argitaratua 22 maiatza, 2009

Asteazkenean, hilak 20, agur esan genion Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioari, Oinazea kontatu, oinazez kontatu elkarrizketarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoa jendez bete zen Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabalen hausnarketa eta esperientziak entzuteko.

Irakurri gehiago
Oinazea kontatu, oinazez kontatu
Berriak

Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Argitaratua 19 maiatza, 2009

Asteazkenean, hilak 20,  Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioko laugarren topaketa egingo da, Euskadiko Kutxak,  Donostia Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.  Anjel Lertxundi idazleak eta Joxe Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak, oinazea gaur egungo medikuntzan gaia landuko dute, "Oinazea kontatu, oinazez kontatu" izenburupean.

Irakurri gehiago
Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Argitaratua 13 maiatza, 2009

Datorren igandean, maiatzak 17, Donostiako Maratoi Erdia izango da, beti bezala Euskadiko Kutxak babestuta. Hitzordua 10:00etan izango da, Kursaal Jauregian. Aurtengo edizioan berritasun bat izango du herri-proba horrek: parte hartzaileek 10 edo 21  kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute. Modalitate bakoitzak bere sailkapena eta bere sariak izango ditu. Zalantzarik gabe, berritasun hori lagungarri izango da berez onarpen handia duen proba hori ospetsuago izan dadin.

Irakurri gehiago
Ospatu Interneten Nazioarteko Eguna Caja Laboral Netekin eta miniordenagailu eramangarri bat irabazi ahal izango duzu

Ospatu Interneten Nazioarteko Eguna Caja Laboral Netekin eta miniordenagailu eramangarri bat irabazi ahal izango duzu

Argitaratua 12 maiatza, 2009

Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta Euskadiko Kuxak zurekin ospatu nahi du. Horregatik, LG X110 markako 25 miniordenagailu eramangarri zozketatuko ditugu, maiatzaren 14an, 15ean, 16an eta 17an CLNeten sartzen diren erabiltzaile partikular guztien artean.

Irakurri gehiago
Patarroyo: “Zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du”

Patarroyo: “Zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du”

Argitaratua 27 apirila, 2009

Manuel  Elkin Patarroyo, zientzialaria eta malariaren aurkako txertoaren asmatzailea, zientziaren konpromiso sozialari buruz aritu zen Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioan, hain zuzen ere, hirugarren topaketan. Antolatzaileak Euskadiko Kutxa, Donostiako Ospitalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Bere garaian, txertoaren asmatzaileak sekulako eztabaida sortu zuen txertoaren patentea multinazionalei ez saltzea erabaki zuenean, interes ekonomikoak premiadunen osasun-beharren gainetik ez egotea saihesteko.

Irakurri gehiago
Zer egiten du Euskadiko Kutxak ingurumenaren alde?
Berriak

Zer egiten du Euskadiko Kutxak ingurumenaren alde?

Argitaratua 17 apirila, 2009

Euskadiko Kutxak Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat dauka ezarria. Sistema honekin, bere jarduerak egiterakoan ingurumen-legediak dioena eta gai honen inguruan hartutako borondatezko beste konpromiso batzuk zorrotz betetzen ditu eta ingurumena hobetzeko eta kutsadura ez sortzeko erabakia hartua du.

Irakurri gehiago
Goza ezazu zeure Gazte-txartelaz 30 urte bete arte
Berriak

Goza ezazu zeure Gazte-txartelaz 30 urte bete arte

Argitaratua 3 apirila, 2009

Duela gutxi arte, 26 urteko adina aurrekoaren eta ondokoaren arteko muga izaten zen. Izan ere, 26 urte betetzeak “adin nagusitasunera” iristea esan nahi zuen eta, ondorioz, Gazte-txartelaren abantaila ugariak galtzea. Baina hemendik aurrera, lau urte gehiago izango dituzu txartelak eskainitako abantailak aprobetxatzeko, bai hemen eta baita Europan ere. Halaxe da: orain, 30 urte bete arte izan zaitezke Gazte-txartelaren jabe.

Irakurri gehiago
Consulting PRO. Zure neurriko aholkularitza doan
Gida Praktikoa

Consulting PRO. Zure neurriko aholkularitza doan

Argitaratua 2 apirila, 2009

Zer irudituko litzaizuke zure negozioaren neurriko aholkularitza-zerbitzu bat edukitzea? Eta zerbitzu hori doan izango balitz? Bada, egon badago zerbitzu hori eta  Consulting PRO du izena.

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.