Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Parte hartu eta irabazi Oreka o5 arrabola zure entrenamenduetarako

Parte hartu eta irabazi Oreka o5 arrabola zure entrenamenduetarako

Martxoan gaude, eguraldiaren aldetik oso aldakorra izateagatik nabarmentzen den hil batean, eta, hari ongietorria emateko, zozketa handi bat antolatu dugu. LABORAL Kutxan kirolari laguntzen jarraitu nahi dugu eta, eguraldia eta konfinamendu perimetralak gorabehera zure bizikleta-entrenamenduekin jarrai dezazun, Oreka o5 arrabola zozkatuko dugu. Euskadi Fundazioko txirrindulariek erabiltzen dutena da.

Zertarako balio dute arrabolek txirrindularitzan?

Txirrindularitzan adituago direnek dagoeneko jakingo dute zer diren arrabolak, baina amateurrei azaldu nahi dizuegu zer diren eta zertarako balio duten.

Arrabola zure bizikleta leku batean finkatzeko balio duen tresna da; horri esker, pedalei eragin diezaiekezu aire zabalean egon beharrik gabe. Horrenbestez, era guztietako entrenamenduak egin ahal izango dituzu zeure bizikletaren gainean, etxetik irten gabe.

Zozkatzen dugun arrabol-modeloa, Oreka o5, patentatutako entrenamendu-sistema bat da, simulazio baten bidez errepidean bezala entrenatzeko aukera ematen duena; hau da, mugitzeko askatasun osoa izango duzu eta entrenamendu errealak egin ahal izango dituzu. Gainera, pedalkada bakoitzean errepidea sentitu ahal izango duzu Oreka arrabolari esker; izan ere, erresistentzia handitu edo txikituko du, egiten duzun ibilbide birtualaren arabera.

Autonomia handia du, ez baitu ez kablerik ez bateriarik, eta oso erraza da batetik bestera mugitzea, lekuz aldatu nahi baduzu.

Hainbat kirol-aplikaziorekin konekta daiteke, hala nola Stravarekin. Beraz, ezin hobea da LABORAL Kutxaren Strava klubean egiten ditugun erronketan parte hartzeko.

Zer egin behar duzu Oreka Training-en arrabola lortzeko?

Gure helburua, Euskadi Fundazioarekin batera eta Orekaren eskutik, LABORAL Kutxaren taldeko gazteei ahalik eta materialik eta teknologiarik onena ematea da, euren ametsa betetzen laguntzeko. Zuk ere baldintzarik onenetan entrena dezazun, Oreka arrabola lortzeko aukera eskaintzen dizugu.

Zozketan parte hartzea oso erraza da. Hau egin behar duzu, besterik ez:

-Inprimaki honetako datuak bete, arrabolaren irabazlea bazara zurekin harremanetan jar gaitezen.

-Instagramen jarraitu LABORAL Kutxa eta Oreka Training, arrabolaren funtzionalitate guztien berri izateko, eta   LABORAL Kutxaz eta Euskadi Fundazioaz gain zer txirrindularitza-taldek erabiltzen duten jakiteko.

-Zure etxeko entrenamendu-toki edo -txokoaren argazki bat igo.

Oreka arrabola boto gehien lortzen dituzten 20 argazkien artean zozkatuko dugu. Argazkiak igotzeko epea martxoaren 15ean amaituko da, eta zure argazkirik gogokoena bozkatzekoa, martxoaren 17an.

Gainera, zure argazkia igo ostean, parte-hartzea #kiroltxokoa traol-hitza erabiliz partekatzen baduzu zure sare sozialetan, LABORAL Kutxa – Euskadi taldearen ekipamendu baten zozketan sartuko zara.

Zorte on eta animo entrenamenduekin!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.