Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Partikularren arteko diru-maileguak: jakin beharrekoa

Partikularren arteko diru-maileguak: jakin beharrekoa

Dirua behar duzu eta hurbilekoren batek utz diezazuke? Zure inguruko norbaiti laguntza ekonomikoa eman nahi al diozu gastu edo inbertsio bati aurre egin diezaion?

Ustez, partikularren arteko mailegua onuragarria izan daiteke bi aldeentzat, baina legearen arabera egin beharreko diru-trukea da, zerga-arazorik gerta ez dadin.

Lehenengoa: beti idatziz

Partikularren arteko maileguak direla-eta sortzen diren arazo gehienak saihestu daitezke baldintzak dokumentu batean jasota, hau da, idatziz jartzen bada nork nori mailegatzen dion dirua, zenbat eta itzultzeko baldintzak. Formalitate hori garrantzitsua da, baita senitartekoen artean ere, bestela, Ogasunak ezkutuko dohaintzatzat har dezake eragiketa.

Mailegua bi eratara formalizatu daiteke: notario-eskritura eginez edo bi aldeen arteko kontratu pribatuaren bidez, notariotzako gastuak aurreztuta.

Mailegua formalizatzeko oinarrizko kontratua

Mailegua formalizatzeko dokumentu pribatua sinatzen bada, eragiketaren funtsezko datuak jaso beharko dira idatzian:

Zerga-ondorioak

Berehalakotasuna eta malgutasuna dira horrelako kontratuen abantailak. Zerga-presiorik gabe dirua eskuz aldatzeko modu erraza da senitartekoen artean mailegua sinatzea, esaterako. Doako edo interesik gabeko eragiketa sinatu ohi da, baina, nolanahi ere, Ogasunari jakinarazi beharreko transakzioa da. Sinatutako kontratua aurkeztu beharko dugu, banku-kontuen arteko mugimendua jasotzen duen egiaztagiriarekin batera.

Modu horretan, Ogasunak ziurtatu egingo du eragiketa ez dela ezkutuko dohaintza, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaintzea saihesteko egindakoa. Bestalde, kontratuaren arabera dirua interesekin itzuli behar bada, interes horiek irabazi gisa sartu behar dira Errenta aitorpenean.

Ez da zergarik ordaindu behar, baina nahitaezkoa da Ogasunari jakinaraztea

Partikularren arteko maileguak Ondare-eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean daude, baina zerga ordaintzetik salbuetsita daude. Hau da, zerga likidatu beharra dago, dirurik ordaindu gabe, transakzioa salbuetsita baitago zerga ordaintzetik. Horretarako, mailegu-hartzaileak dagokion bulegoan aurkeztu beharko du autolikidazioko inprimakia, “salbuetsita” dioen laukitxoa markatuta duela. 600 eredua da, eta hemen aurkituko duzu informazio gehiago: Bizkaia, Araba (PDF), Gipuzkoa, Nafarroa, Agencia tributaria estatal. Hilabeteko epea duzu, gehienez, jatorrizko kontratua sinatzen den unetik, bai dokumentu pribatuaren kasuan eta bai eskritura publikoa bada.

Ogasunak jakinaren gainean egon behar du

Eta ez baduzu mailegu-kontratu pribaturik sinatzen, eta legezko jarraibide horiek ez badituzu betetzen, zer? Ogasunak diruaren jatorria eta itzulketa egiten ari dela egiaztatzeko eska diezaieke bi aldeei, eragiketa ez dela ezkutuko dohaintza ziurtatzeko. Eragiketaren xehetasunak jasotzen dituen kontratua sinatzen bada, transakzioa legezkoa izan dela frogatuko da, zergak ordaintzetik salbuetsita egon arren.

Zer gertatuko da heriotza-kasuan?

Ogasunean zorra erregistratzea eta inprimakiari zigilua jartzea baliagarria izango da ez-ordaintzeetan, zordunarekin gatazkaren bat sortuz gero edo pertsona hori hil bada eta zorra haren oinordekoei eskatu nahi badiegu. Zorrak herentzian sartu ohi dira, eta mailegu-hartzaileak oinordekorik ez duen kasuetan bakarrik iraungitzen dira.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.