Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Pegasus egitaraua: parte hartu eta lagun gaitzazu gazteen enplegua lehentasun bilakatzen

Pegasus egitaraua: parte hartu eta lagun gaitzazu gazteen enplegua lehentasun bilakatzen

Une honetan, munduan 75 milioi gazte daude lanik gabe. Haiei lan egiteko aukera ematea eta belaunaldi galdua bilaka ez daitezen ziurtatzea, horixe da LABORAL Kutxaren babesa jaso duen proiektuaren helburua. Orain zure lankidetzaren bila dator. Pegasus egitasmoari buruz hitz egin nahi dizugu. Aspalditik lankide dugun Novia Salcedo Fundazioa gizarte-erakundeak koordinatzen duen proiektua da.

Jainkoen zaldiaren izena nazioarteko kanpainarentzat

Greziar mitologian Pegaso Zeusen zaldia zen, eta jaiotzean eskuratu zituen hegoei esker egiten zuen hegan -are gehiago, lauhazkan ibiltzen zen zeruan-. Gaur egun, 2016-2025 hamarkada Nazio Batuek Gazteen Enpleguaren Hamarkada izenda dezaten lortzeko lanean diharduen kanpainak haren izena hartu du. Hori lortzea oso garrantzitsua izango litzateke erakundeak eta herrialdeak eraldatzeko. Azken helburua lanik ez duten edo lan oso prekarioetan ari diren milioika gazteri enplegua ematea da, izan ere, galdutako belaunaldi bilakatzeko arriskuan baitira.

Nola lortuko du? Eztabaidarako eta ekintzarako proposamenenen bidez. Horiek hiru arlotan jorratuko dira:

Novia Salcedo Fundazioa koordinatzaile

Esan dizugunez, Novia Salcedo Fundazioa da kanpainaren koordinatzailea, erakunde publikoetako eta pribatuetako Aholkularitza Batzordearekin lankidetzan. Fundazioak Pedro Novia Salcedo y CastaƱos (1790-1865) zenaren izena du. Bilboko alkate izan zen, eta baita senatari ere Madrilen; krisi garaian kulturaren, hezkuntzaren, ekonomiaren eta komunikazioen sustatzaile aparta izan zen. Jarrera hori islatzen du fundazioaren lanak, 80ko hamarkadaren hasieran sortu zenetik. Novia Salcedok hogeita hamar urte baino gehiago daramatza gizarte-aldaketarako eta gazteak lan-munduan sartzeko programak lantzen. Bere gizarte-ikerketarako laborategia du, eta sari bat gazteen lan-munduratzean nabarmentzen direnak saritzeko. LABORAL Kutxan urteak daramatzagu fundazioarekin lankidetzan, eta ez zaigu iruditzen inor hoberik dagoenik Pegasus programa koordinatzeko. Lehen esan dizugunez, proiektuak orain zure lankidetza behar du.

Guztion artean ahal dugu

Gazteen enplegua Nazio Batuen Giza Garapenerako Agenda Globalean kokatu ahal izateko askoren ahalegina behar da, zurea ere bai. Zer egin dezakezu laguntzeko? Gazteen langabezia geldiarazten lagundu nahi duten guztiak Change.org webgunean eskaera hau sinatzera gonbidatzen ditu Novia Salcedok. Nahi izanez gero, programarako dirua online emateko aukera ere badago, eta sare sozialen bidez egitasmoaren lanaren berri zabaltzea ere lagungarria izango da. Era berean, pertsonez gain, hala nahi duten erakundeek eta organizazioek ere kanpainarekin bat datozela adieraz dezakete, orain arte 230 erakundek baino gehiagok egin duten moduan.

LABORAL Kutxa gazteen enpleguaren alde

Enpleguaren alde egitea gure DNAn dago. Izan ere, ahalegin kooperatiboa laguntzeko sortutako kreditu-kooperatiba gara. Gazteei laguntzea da gure lehentasunetako bat. Horregatik, Gaztenpresa Fundazioak enpresa berriei bideratutako asmo handiko laguntza-programa du abian, inguruko garrantzitsuenetakoa. Horregatik, gazteei ikasketetan eta lana bilatzen laguntzen diegu. Horregatik, haientzako produktu eta deskontu bereziak ditugu. Horregatik, lehen ibilgailua edo lehen etxebizitza erosteko orduan laguntzen diegu. Eta horregatik, Pegasus proiektuko partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu, bere bizitza bizitzeko eta gure mundua aldatzeko bultzada behar duen belaunaldi oso batek hegan egin dezan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.