Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Pertsonalizatu LABORAL Kutxako zure kreditu-txartela!

Pertsonalizatu LABORAL Kutxako zure kreditu-txartela!

Gaur egun, gustuko duzun koloreak nahastuz zure ibilgailua pertsonaliza dezakezu, zorionekoaren irudia duen urtebetetze-pastela egin eta nahi duzun irudia duen hormarako binilo apaingarria erosi. Horrela bada, zergatik ez pertsonalizatu zure kreditu- eta zordunketa-txartelak? LABORAL Kutxan dagoeneko egin dezakezu. 200 irudiko katalogoa sortu dugu, hainbat gaitan antolatuta (paisaiak, kirolak, kultura, animaliak, etab.), zure estiloarekin edo zaletasunekin bat datozenak aukeratzeko. 

Zer txartel pertsonaliza daitezke? 

Zerbitzua Online Bankatik duzu eskuragarri partikularrentzat (autonomoentzat ez) txartelen modalitate guztietan: Visa Electron, Visa Electron GO, Visa Clásica eta Visa Clásica GO. 

Zer kostu du zerbitzuak? 

Txartela lehenengo aldiz pertsonalizatzea doan da, baita Online Bankaren bidez txartel berri bati alta ematea edo kontratatzea ere. Ondorengo pertsonalizazioetan, irudia aldatu nahi baduzu, kostua 5 eurokoa izango da. Balea uretatik kanpo arnasa hartzen, Bat Formulako autoak, piano baten teklak, Guggenheim Museoa, Brooklyn Zubia… zure txartelean izan ditzakezu, erraz eta merke! 

Nola pertsonaliza daitezke? 

Pertsonalizatzeko Online Bankara sartu behar zara, Txartelen Menua atalera, eta “Txartel berria eskatzea” edo “Nire txartela pertsonalizatzea” aukeratu behar duzu, hurrenez hurren, txartel berri bat eskatu edo zure txartela pertsonalizatu nahi baduzu. Alta emateko eta pertsonalizatzeko prozesuan, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai eta irudi ikusiko dituzu, eta horietatik gogokoena aukeratu ahal izango duzu. Animaliak, klasikoak, kirolak, musika, natura, paisaiak, hiriak… baduzu non aukeratu.

tarjetas2

Non jaso dezaket? 

Zuk nahi duzun LABORAL Kutxaren sukurtsalean edo zure etxean jaso nahi duzun aukera dezakezu. Behin hori egindakoan, prozesua amaitzeko zure sinadura-gakoarekin sinatu beharko duzu eskaera. Zure txartela aukeraturiko sukurtsalera bidaliko dizute 2 lanegunetan edo gutxi gorabehera astebetean etxera. Bitartean, eta txartel pertsonalizatu berria jaso eta aktibatu arte, eskuetan duzun txartelak operatibo jarraituko du. Txartel berriak numerazio bera izango du, eta  iraungitze-data aldatu egingo zaio –4 urte–.

Nire txartela iraungitzear badago?

Laster iraungiko den txartel bat baduzu, berritu aurretik abisu bat ikusiko duzu Online Bankan, zure gustuko irudi batekin pertsonalizatzeko iraungitzear dagoen txartela.

LABORAL Kutxaren web publikotik ere sar zaitezke irudien katalogora eta txartela pertsonalizatzeko eska dezakezu. Gainera, zure izenarekin nola geratzen den ikus dezakezu.

Zer diozu? Nahi duzu zure txartela pertsonalizatzea?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.