Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Presta zaitez LABORAL Kutxaren Online Bankaren app berriaz gozatzeko

Presta zaitez LABORAL Kutxaren Online Bankaren app berriaz gozatzeko

LABORAL Kutxaren Online Bankaren appa erabilerraza, oso baliagarria eta ezin intuitiboagoa da. Halere, azken berrikuntzekin erantsi dizkiogun hobekuntzak sekulakoak dira. Presta zaitez datozen egunetan deskargatzeko Android edo iOS gailuan, eta lehen begiradatik egiaztatuko duzu hori. Hona hemen berritasunetako batzuk.

Itxura aldatzea

logoApp berrian sartzen zarenean, pantaila berrituta dagoela ikusiko duzu lehen-lehenik: atseginagoa da, atzeko planoko irudia berria da eta lehen begiradan ikus daitezke eskuragarri dauden funtzio nagusiak. Sartzen zarenean, bi aukera nagusi izango dituzu: Online Bankan sartzea edo LK-Pay ordainketa-zerbitzuan sartzea. Dena dela, beste zerbitzu erabilgarri batzuk ere aurkituko dituzu bigarren planoan: bulego- eta kutxazain-bilatzailea, zure entitatearekin harremanetan jartzeko botoia eta apparen beraren ezarpenak. Apparen eguneratze berria erraz identifikatuko duzu, atzeko planoko irudia ikusi bezain laster: marrazki bat da, eta hilero-hilero aldatuko da egutegi korporatiboaren irudiekin batera. Horrek irudi eder askoa emango dio appari eta, horri esker, benetako appean zaudela berretsiko duzu, alegia, ez zarela phishing-saiakera baten biktima edo ez zaudela iruzurrezko app batean.

Sarbide biometrikoa

Apparen beste berrikuntza bat sarbide-mota aukeran izatea da, Android smartphone edo tableta bat baduzu ere. Orain arte, iOS gailuek soilik eskaintzen zuten appetara sartzeko aukera aurpegi-ezagutzearen bidez; gainerako sistema eragileekin, berriz, hatz-marka edo zenbaki-gakoa erabili behar zen. Eguneratze berriari esker, ordea, zure Online Bankan sartzea guztiz erraza izango da: smartphonearen pantaila aurpegiaren aurrean jarri besterik ez duzu egin beharko. Eta gakoa edo hatz-marka bezain eraginkorra eta segurua da. Dena den, lehenago aukera hori aktibatu egin beharko duzu zure gailuan:

seguridad

Eta prest dago: biometria erabil dezakezu Online Bankaren appean sartzeko.

Bulego-bilatzailea

Hobetu ditugun gauza guztien artean bulego- eta kutxazain-bilatzailea da erabilgarrienetako bat. Aurrez aurreko gestio bat egin behar duzunerako edo dirua atera behar duzunerako balio du, ez badakizu non dauden bulego edo kutxazain hurbilenak. Eguneratze berriari esker, LABORAL Kutxaren bulego guztiak eta bulegoetatik kanpo dauden kutxazainak (adibidez, merkataritza-zentroetan daudenak) aurkitu ahal izango dituzu. Horrez gain, gurekin hitzarmenak dituzten beste entitate batzuetako kutxazainak aurkituko dituzu, dirua baldintza egokietan atera dezazun. Eta ezagutzen ez duzun leku batean bazaude, ez kezkatu: gure errealitate areagotuko sistema hobetu dugu, kutxazainak eta bulegoak zure mugikorraren kameraren bidez aurki ditzazun.   Gauzak hain erraz jarri dizkizugunez, inolako arazorik gabe aurkituko gaituzu.

oficinas

PDFa deskargatzea eta errendimendu hobea

Gainera, appa goitik behera berritzea aprobetxatu dugu xehetasun batzuk doitzeko. Horiei esker, are hobea izango da zure erabiltzaile-esperientzia. Horietako bat ordainagiriak eta agiriak PDF formatuan bistaratu eta deskargatzea da, zure gailuan gorde, partekatu eta inprimatu ahal izan ditzazun inolako arazorik gabe. Eta aplikazioaren egonkortasuna eta errendimendua optimizatzea izan da beste bat.  Eguneratze honi esker, ikusiko duzu nola laburtzen den Online Bankan sartzeko denbora, batez ere erabiltzailea eta gakoa idazten dituzunetik zure posizioak kargatu artekoa.

Hobekuntza horietaz gozatzeko, Online Bankaren appa eguneratu besterik ez duzu egin behar. Gogoan izan eguneratze horiek appen denda ofizialetan bakarrik daudela eskuragarri, hau da, Androiden Google Payn eta iOSen App Storen.

Zure gailuan eguneratze automatikoen aukera aktibatuta baduzu, ez duzu ezer egin behar: bertsio berria automatikoki instalatuko da zure mugikorrean datozen egunetan.

Online Bankaren apparen eguneratze berria bateragarria da Android 5 edo ondorengo sistema eragileak eta, gutxienez, iOS 11 erabiltzen dituzten gailuekin.  Zure smartphoneak aurreko bertsioekin funtzionatzen badu, Online Banka orain arte ezagutu duzun bezala erabiltzen jarraituko duzu, ez duzu ezer egin beharko.

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.