Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Rentinga, enpresentzako finantzaketa-formula

Rentinga, enpresentzako finantzaketa-formula

2015ean, rentinga enpresentzako aukera interesgarria bilakatu da berriro ere. Espainiako Leasing eta Renting Elkarteak (AELR) argitaratu dituen azken datuen arabera, apirilera arte enpresek 205.000 ibilgailu baino gehiago erosi dituzte, hau da, data horretara arte matrikulatutako ibilgailuen % 49. 2014ko epe bereko datuekin alderatuta % 25,8ko hazkundea izan du. 

Baina… zer da rentinga? 

Alokairua da renting hitz anglo-saxoiaren itzulpen literala. Epe ertainerako edo luzerako errentamendu-kontratua da, bestelako zerbitzuekin osatzen dena. Horren bidez, enpresak ibilgailua eskura dezake erabiltzearen truk hileko kuota bat ordainduta (bestelako ondasun batzuetan ere erabil daiteke rentinga, baina ibilgailuen kasua da ohikoena). 

Renting-enpresari ordaintzen zaion kuotan ibilgailuaren erabilerarekin lotutako zerbitzu guztiak daude sartuta (asegurua, azterketak, ibilgailuaren mantenua, gurpilak aldatzea, zergak, ordezko ibilgailua bestea tailerrean den bitartean). Ondasunaren erabiltzaile den enpresak erregaia, bide-sariak, isunak eta gaizki gidatzeagatiko konponketa-gastuak bakarrik hartuko ditu bere gain. 

Rentingaren eta leasingaren arteko aldeak 

Finantza-leasingarekin alderatuta, rentingaren kasuan erabiltzaileak ez du, printzipioz, ondasuna erosteko asmorik. 

Renting-kontratuaren epea libreki ados dezakete aldeek. Ibilgailuen rentingean, gehienezko epea 60 hilabetekoa izaten da. Epe hori bukatzean, enpresak ondasuna itzul diezaioke renting-konpainiari horrek esandako tokian eta baldintzetan, edo errentamendu-kontratu berria adostu baldintza jakin batzuekin; horretarako, enpresak egunean izan beharko ditu ordainketak. 

Rentingaren abantailak

Autonomoentzat eta gainontzeko enpresentzat rentingak zerga-abantaila garrantzitsuak ditu, ibilgailuaren errentamenduagatik ordaindutako kopuruak kengarriak baitira, baldin eta ondasuna jarduerari atxikita badago eta lan horretarako beharrezkoa bada. 

Rentingaren beste abantaila bat da enpresaren balantzean ez dela zor gisa azaltzen, gastua baita. 

Espainiako ordenamendu juridikoan rentinga ez dagoenez espresuki araututa, atipiko esaten dieten kontratu horietako bat dela ondoriozta daiteke. Kontratu mota horren interpretazioa eta norainokoa zehazteko, Kode Zibilean jasota dauden ondasun-errentamenduei buruzko xedapenak hartzen dira kontuan. 

Jarraian, renting-kontratuaren eta leasing-kontratuaren arteko aldeak laburbiltzen dituen taula jaso dugu, Merkataritza Ganbarek landutakoa:

Rentinga Leasinga
Ondasun bat erabiltzeko kontratua, erosketa-kontuetan sartu gabe Ondasun baten erosketa finantzatzeko kontratua
Ondasunaren funtzionamendu egokirako beharrezkoa den guztia sartuta dago kontratuan Asegurua, mantenua eta bestelako zerbitzuak ere kontratatu behar dira
Hileko errentaren barruan bestelako zerbitzuak ere sartzen dira Hileko kuota finantza-zerbitzuari bakarrik dagokio
Kontabilitateari erreparatuta, balantzean ez da zor gisa azaltzen Kontratu-konpromisoa zor gisa azaltzen da sozietatearen pasiboan
Normalean ez dago ondasuna erosteko aukerarik Kontratuaren arabera bezeroak ondasuna erosteko aukera du
Ez dago gutxieneko iraupen-aldirik, epeetan ere malgutasuna handiagoa da Ondasunak higigarriak badira, leasing-kontratuak bi urteko iraupena izango du gutxienez

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.