Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Sare sozialetan arreta egiteko modua aldatu dugu LABORAL Kutxan

Sare sozialetan arreta egiteko modua aldatu dugu LABORAL Kutxan

Sare sozialetan arreta egiteko modua aldatu dugu, kontsultak egiteko ordutegia aldatuz eta sare sozial berriak irekiz. Jarrai iezaguzu!

Gure historiaren mende erdi honetan aldaketa teknologiko ugari ikusi ditugu. Libretak eskuz idaztetik, idazmakinak eta inprimagailuak erabiltzera pasatu gara. Era berean, kutxazain automatikoen, kreditu-txartelen, banka telefonikoaren eta online bankaren sorrera ikusi dugu. Berrasmatzea eta teknologiak gure zerbitzua hobetzeko eskaintzen dituen aukera berrietara egokitzea gustatzen zaigu. Horregatik, presente gaude sare sozialetan ere. IAB izeneko sare horien inguruko azterlan garrantzitsuenaren arabera, internauten % 79k sare sozialak erabiltzen dituzte. Pertsona askorentzat, Twitter eta Facebook ohiko erremintak dira, gure gurasoentzat telefonoa zen bezala.

Sare sozialetan arreta egiteko modua aldatu dugu

Hasieran, LABORAL Kutxan Twitter eta Facebook erabiltzen genituen gure berriak jakinarazteko. Horrela, horietan argitalpenak egiten genituen produktu edo zerbitzu berri bat genuenean, zozketa bat egin behar genuenean… Baina denbora igaro ahala, gero eta bezero gehiagok erabiltzen dituzte kanal horiek guregana zuzendu eta beren kontu korronteei, kredituei edo txartelei buruzko galderak egiteko. Twitter edo Facebook bidez zuzentzen dira guregana, bulegoan daudenean beren gestore pertsonalarekin jarduten duten konfiantza berarekin.

Irabazi azkartasuna, irabazi eraginkortasuna

Gure asmoa ez da gure barne-antolakuntzari buruzko kontuekin zu aspertzea, baina orain arte, galdera horiek ibilbide luzea egiten zuten, eta horrek nabarmen atzeratzen zuen erantzuna. Horregatik, erabaki bat hartu dugu, zuentzat erabilgarria izango delakoan: beste kanal bat balira bezala erabiliko ditugu sare sozialak (posta elektronikoa, telefonoa, bulegoa…) eta bertan utzi ahal izan dituzue zuen zalantzak, dudak eta kexak. Bezeroaren Arretarako berehalako sistema berri hori azkarragoa eta hobea izango dela pentsatzen dugu: gure bezeroak zuzenean jarriko dira harremanetan informazio gehiago eta hobea duten gure lankideekin.

Horretarako, ez ditugu kontu berriak sortuko sare sozial zehatzetan, irtenbide garden bat hartu nahi izan baitugu. Gaur egun Twitterren eta Facebooken ditugun kontuetatik erantzungo dizugu.

Ordutegia

Gure lantaldeak astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara, erantzungo die egindako kontsultei. Ordutegi horretatik kanpo egiten direnei ere erantzungo zaie, noski, baina hurrengo lanegunaren hasieran.

Twitterren

Aipamen guztiei erantzungo diegu, eta @laboralkutxa erabiltzailea erabili gabe guri buruzko aipamenak egiten dituzten erabiltzaileak ere bilatuko ditugu. Erabiltzaile bati erantzuten hasten garenean, hari idazten jarraituko diogu, mezu zuzen bidez informazio sentikorra bidal diezagun, NAN, adibidez. Horrez gain, Twitter-en ematen dugun zerbitzua hobetzeko modu bat garatzen ari gara: Tweet2Call. Erabiltzailearentzat gauzak erraztearren, bere telefono zenbakia jartzeko aukera ematen duen sistema bat ezarriko dugu. Horrela, guk geuk berehala deitu ahal izango diogu.

Facebooken

Mezu pribatuei erantzungo diegu eta erlaitz zehatz bat gaituko dugu edozein kritika, gomendio edo eskaera idatzi ahal izateko.

Blogean

Blogeko iruzkinak postari berari buruzko iritziak eta galderak egiteko erabiltzen jarraituko dira. Inprimaki elektroniko bat sortu dugu, eta bertan behar bezala bereiziko dira blogeko edukiei buruzko mezu orokorrak eta bezero moduan dituzun galdera edo kexei buruzkoak, horiek lehen bait lehen erantzun ditzagun.

Espero dugu gure zerbitzua hobetzen aritzea, hori baita gure izateko arrazoia.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.