Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Sare sozialetan zure edukiak gestionatu eta hobetzeko aplikazioak

Sare sozialetan zure edukiak gestionatu eta hobetzeko aplikazioak

Bezeroak aurkitzea. Hori da, zalantzarik gabe, edozein negozio edo jardueraren helburu nagusia, negozio edo jarduera mota dena dela. Denda fisiko bat ireki nahiz profesional gisa zure zerbitzuak eskaini, bezero iraunkorrak lortzea izango da zure lehentasuna, diru-sarrera egonkor batzuk eskuratu ahal izateko. Horretarako, marketina izango da zure aliatu nagusia, eskaintzen duzun produktua edo zerbitzua oso ona izan arren, inork ezagutzen ez badu, ezin izango baituzu bizimodua atera.

Zorionez, eta sare sozialen bat-bateko sorrerari eta teknologien sinplifikazioari esker, gaur egun negozio txikientzat inoiz baino errazagoa da beren publikoarengana iristea. Lanean hasi orduko, ziurrenik, blog bat, Facebook kontu bat eta Twitter kontu bat ireki dituzu, edo asmo hori izango duzu. Artikulu honetan online tresna batzuk eskaintzen dizkizugu zure sareen gestioa hobetu eta edukirik onena sortzeko, doako irudiak erabiliz eta diseinuak modu sinplean sortuz.

Edukia sareetan argitaratzeko aplikazioak

Hootsuite: Inolako zalantzarik gabe, hori da sare sozialetan argitalpenak programatzeko eta horietako jardueraren berri izateko aplikazio izarra. Doako bertsioak hiru profil sozial gehitzeko aukera eskaintzen du eta partekatutako edukiaren irismenari dagozkion datuak eskaintzen ditu denbora errealean. Kontrol-panelaren bitartez zutabeak sor ditzakezu, zure sare bakoitzetik gehien kontrolatu nahi duzuna eskura izateko horietan (aipamenak, jarraitzaileak, mezu pribatuak eta abar). Gainera, horrela sarean duzun presentzia gestionatu ahal izango duzu plataforma bakar bat erabiliz.

01 hootsuite

Buffer: Hootsuite bezala, hori ere hainbat profil sozialetan argitalpenak programatzeko tresna da. Interfaze sinpleagoa du, argitalpen programatuan oinarritzen baita, eta ez denbora errealeko jardueraren monitorizazioan. Hori dela eta, aukera hau erabilerrazagoa da. Gainera, argitalpenek duten irismenari buruzko estatistikak eskaintzen ditu.

Horren luzapenetako bat gure nabigatzailean instalatuz gero, edozein eduki partekatu eta programatu ahal izango dugu bi klik eginda.

02 - buffer

Sare sozialetan partekatzeko irudiak sortzeko aplikazioak

Pablo:  Aplikazio sinple horri esker guztiz pertsonalizatutako irudiak sor ditzakegu, nahi duzun mezua gehituz. Testua idatzi, zehaztutako irudietako bat edo zure irudi bat aukeratu, logoa gehitu eta listo: sareetan partekatzeko irudi-mezu bat izango dugu dagoeneko. Zure ordenagailuan deskargatu edo sareetan partekatu ahal izango duzu, zuzenean, Buffer bidez (izan ere, sistema hori da tresnaren sortzailea).

03 - pablo

Canva:  Zure sareetarako behar dituzun posterrak edo bestelakoak erraz diseinatzeko online tresna bat da. Ez da Pablo bezain sinplea, baina askoz aukera gehiago eskaintzen ditu eta oso intuitiboa da. Aurretiaz zehaztutako txantiloi ugari erabili eta ikonoak eta beste irudi batzuk aurki ditzakegu. Horri esker, deskargatu eta partekatzeko prest dagoen diseinu bihur dezakegu gure ideia.

04 - canva

Doako irudien bankuak

Flickr Creative Commons: Hemen, autoreek Creative Commons lizentziarekin utzi dituzten irudi pila bat aurki ditzakegu, eta lizentzia horrek hainbat erabilera mota eskaintzen du. Lizentzia horietatik lanaren erabilera komertziala ahalbidetzen digutenak interesatzen zaizkigu batik bat, atribuzioarekin bakarrik (autorearen izena aipatuta) irudia erabiltzea ahalbidetzen dutenak, adibidez.

Morguefile: Kalitate handiko 13 milioi irudi baino gehiago barne hartzen dituen zerbitzu klasiko bat da; gainera, horiek hitz gakoen bitartez bila daitezke. Irudiak deskargatzeko ez da nahitaez erregistratuta egon behar eta lizentziak erabilera komertziala ahalbidetzen du. Hemen, gehien deskargatu direnak ikus ditzakezu.

Freepik: Argazkien ordez ikonoak edo ilustrazioak behar baditugu, honako hau da gure lekua. Gainera, jatorrizko artxiboa PSD formatuan (Photoshop) deskarga dezakegu, eta horrek malgutasun handia eskainiko digu ilustrazioak berriz diseinatu edo horiek gure premietara egokitzeko.

Analisi-tresnak

Google Analytics: Web edo blog bat baduzu, adierazle nagusiak neurtu behar dituzu zure negozioaren bilakaera ezagutu eta hura bisitatzen duten pertsonei gehien interesatzen zaiena zer den jakiteko. Badira beste tresna batzuk ere, StatCounter adibidez, baina gaur egun behar-beharrezkoa da Google Analytics. Googleren estatistika hauei esker, gure bisiten inguruko oso datu baliotsuak lor ditzakegu: nondik bisitatzen gaituzten, zer ordutan, zein sistema eragiletik, noiz irteten diren gure webetik, bertan zenbat denbora igarotzen duten…

Piwik: Google Analytics-en bertsio librea da. Programazio-ezagutzak behar dira, gure zerbitzarian bertan instalatzen baita. Software librea gogoko dutenentzako aukera egokia da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.