Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Sarrera osagarri txikiak baditut, autonomoa izan behar dut nahitaez?

Sarrera osagarri txikiak baditut, autonomoa izan behar dut nahitaez?

Irakaslea zara, eta astean bi egunetan eskola partikularrak ematen dituzu. Esku-lanetan trebea zarenez, dendatxo bat ireki duzu Etsy-n, zure jantzi-osagarriak saltzeko. Goizean astia duzu eta auzotarren txakurrak paseatzera ateratzeko eskaini duzu zeure burua. Edo kazetaria zara eta zure azken bidaiari buruzko erreportaje bat idazteko lana onartu duzu. Galdera hauxe da: autonomoa izan behar duzu lan horiengatik ordainduko dizkizuten diru-kopuru txikiak arauz eta legez kobratzeko?

Erantzuna ez da dirudien bezain erraza, nahiz eta norberaren konturako lan txikiak guztiz ohikoak izan. Halere, saiatuko gara ahalik eta erantzunik zehatzena ematen.

Zer esan nahi du langile autonomoa izateak?

Espainiako Gizarte Segurantzak zenbait kotizazio-erregimen ditu. Ohikoena inoren konturako langileentzako Erregimen Orokorra da (soldatapeko langileentzat da, hau da, enplegatzaile baten nomina dutenentzat), baina ez da bakarra. Horrez gain, honako hauek ditugu: Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia, Itsas Langileen Erregimen Berezia eta Eskola Asegurukoa.

Horiei gehitu behar zaie Langile Autonomoen Erregimen Berezia. Hasiera batean, lan-kontraturik gabe “ohiko eta zuzeneko irabazizko jarduera pertsonala” gauzatzen duten langileek eman behar dute izena erregimen horretan. Normalean norberaren kontura lan egitea esaten diogu horri. Erregimen hori arautzen duen 2530/1970 Dekretuak agintzen duenez, horrelako kasuetan alta eman behar da beti, jardueraren iraupena eta ordainketa edozein dela ere.

Beraz, faktura bat egiteko izena emanda egon behar dut.

Hasiera batean, bai. Legezko faktura bat egiteko, Ogasunean izena emanda egon behar dugu, erroldan alta-eskaera aurkeztuta (036 edo 037 eredua, biak doakoak), baita Gizarte Segurantzan ere.

Noiz eman behar dut izena autonomo gisa?

Langile autonomoak jarduerari ekiten dion hilaren lehen egunetik aurrera Gizarte Segurantzan kotizatzeko beharra du, eta langileak jarduera eten egin duela jakinarazi arte irauten du  betebehar horrek. Zehazki, jarduera bukatzen duen hilaren azken egunean amaitzen da betebeharra, betiere 6 egun naturaleko arauzko epearen barruan jakinarazten badu jarduera eteteko asmoa. Gizarte Segurantzan alta izapidetzeko, berariazko inprimakia (TA0521) bete eta NANa eta JEZeko alta (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Udalek araututakoa) aurkeztu behar dira. Zenbait kasutan beste agiri batzuk ere aurkeztu behar dira, adibidez autonomoa elkarte baten bazkidea bada (eratzeko agiria eskatuko diote) edo ondasun-erkidego edo elkarte zibil bateko kidea bada (erkideek edo bazkideek sinatutako kontratu bat aurkeztu beharko du).

Eta zenbat balio du Langile Autonomoen Erregimen Berezian izena emanda egoteak?

Langileak hainbat kuotaren artean aukera dezake Gizarte Segurantzari ordaintzeko, bere diru-sarreren arabera, baina orain dela gutxi arte gutxienekoa 256,72 eurokoa zen, eta hobariren batzuk jasotzeko aukera zegoen (desgaitasunagatik, amatasunagatik, aitatasunagatik edo antzekoengatik). Eta “orain dela gutxi arte” esaten dugu, 2013an autonomoentzat hileko 53 euroko “tarifa laua” onartu zelako. Hasiera batean, 30 urtetik beherako langile guztiek aukera zezaketen tarifa hura, baina irailaren 28tik aurrera adin-tarte guztietara zabaldu zen.

Hori bai, baldintza batzuk bete behar dira. Garrantzitsuenak honako hauek dira: aurreko bost urteetan autonomo gisa alta emanda ez egotea eta inoren konturako enplegaturik ez izatea. Orobat, honako hauek baztertuta daude tarifa lautik: merkataritza-elkarteen administrariak, aurretik autonomo gisa Gizarte Segurantzaren hobariak jaso dituztenak eta autonomo laguntzaileak (autonomoen senidetzat izena emanda daudenak, familia-negozioetan laguntzeko). Zalantzarik gabe, tarifa horrek ikaragarri lagunduko du lanbide-jarduera berri bati ekiten.

Orduan, BETI eman behar dut alta?

Orain arte esandakoaren arabera erantzuna baiezkoa dela dirudien arren, egia esan ez da nahitaez horrela. Gakoa hauxe da: “ohiko” hitzaren interpretazioa.

Adibidez, unean uneko lan batengatik behin kobratzen badugu, ba ote da hori “ohiko eta zuzeneko jarduera pertsonala” eta, beraz, Langile Autonomoen Erregimen Bereziari atxikita egon behar dut? Erantzuna aurkitzeko, Auzitegi Gorenak 1997an eta 2002an emandako epai banatan egin zuen interpretazioa ekarriko dugu hona. Epai horietan, ohiko jarduera izateko adierazlea urte batean Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren maila gainditzea da.

Horrek badu zentzurik; izan ere, helburua da langileak jarduera txiki baten bidez irabazitakoa baino diru kopuru handiagoa ordaindu behar ez izatea. Gaur egun, LGSa hileko 645,30 euro dira. Hau da, urtean 9.034,20 euro baino gutxiago irabazten baditugu, ez dugu zertan ordaindu autonomoen kotizazioa.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


2 Iruzkinak:

    Imanol (7 Apirila, 2016 at 2:13 pm)

    Entzuna daukat, elkarte batentzako lanean ari bazara, elkarte horrekin 3.000€ baino gehiago fakturatzen badituzu autonomoetan izena eman behar duzula. Horrela da?
    Hau da, nik klaseak ematen ditut, lantzean behin, elkarte batentzat. Elkarte berarekin 3.000€ baino gehiago fakturatuz gero, behartuta nago autonomoetan izena ematera, nahiz eta elkarte horrekin soilik lan egin, eta beraz, 9.034,20€ra ez heldu?

    Reply

      LaboralKutxa (8 Apirila, 2016 at 12:47 pm)

      Kaixo Imanol

      Blogean araudiaren lerro zabalak argitzen saiatu gara. Baina legedi konplexua da Ogasuna / Gizarte Segurantzari dagokiona eta zenbait kasutan ez argiegia. Komenigarriena galdera hori gure bulegoetako adituei zuzentzea da, bezeroa bazara, edo zuzenean Administraziora jotzea. Gizarte Segurantzak “ohikotzat” zer jotzen duen, hor egoten da maiz kasu bakoitzaren gakoa.

      Zorte on eta eskerrik asko gugana zuzentzeagatik.

      Reply
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.