Euskadiko Kutxa
Argitaratua 2 martxoa, 2018
Generoen arteko berdintasunera hurbiltzeko asmoa ez da berria Laboral Kutxako kideontzat, duela bi hamarkada hasi baikinen gaia jorratzen.
Irakurri gehiagoArgitaratua 7 ekaina, 2013
Dakizuenez, Laboral Kutxa kreditu-kooperatiba Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren bategitearen ondorioz sortu zen. Sei urteko aldearekin jaio ziren bi entitateak: Euskadiko Kutxa 1959an eta Ipar kutxa 1965ean. Mende erdi geroago, elkar…
Irakurri gehiagoArgitaratua 27 apirila, 2013
Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak ezinbestean ulertu behar genuen elkar. Kooperatibak gara, antzeko ingurune geografikoan egiten dugu lan, eta gizartean dugun funtzioa aberastasuna sortzen laguntzea dela uste dugu. Beti izan dugu argi ez garela negozio…
Irakurri gehiagoArgitaratua 13 martxoa, 2013
Duela pare bat hilabete galdetu genizuen zein gai diren blogetik gehien interesatzen zaizkizuenak eta eskatu genizuen kontatzeko zer gai zehatz jorratzea nahi duzuen. Dagoeneko irakurri ditugu zuen iradokizunak eta aurki jorratuko ditugun gai batzuk aukeratu ditugu. Gainera, iPod Shuffle bat zozkatu dugu, aukeraturiko gaiak proposatu dituztenen artean. Irabazlea
Irakurri gehiagoArgitaratua 24 urtarrila, 2013
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxan aurtengo urtea berritasun garrantzitsu batekin hasi dugu: Bankaseguruak jaio da, gauzak egiteko beste modu bat. Horri esker, bere sukurtsaletan bankako adituak eta aseguruetako adituak elkarrekin lanean dituen lehen entitatea gara. Bankaseguruak 2011n abiarazitako proiektu baten emaitza da, eta orain dagoeneko errealitate bihurtu da: Euskadiko Kutxako Bankako adituak eta Lagun Aro Aseguruetako profesionalak azkenean elkartuta, zerbitzu bakarra eskaintzeko. Horrelako edozein prozesutan, ulertzen dugu zalantza eta galdera ugari sor daitezkeela, eta horregatik integrazio horren errealitatea eta onurak hurreratu nahi dizkizuegu. Horretarako, bezero batzuek helarazi dizkiguten zalantza batzuk argituko ditugu hemen.
Irakurri gehiagoArgitaratua 14 azaroa, 2012
“MONDRAGON esperientzia kooperatiboa ez da hazteko hezkuntza erabiltzen duen mugimendu ekonomikoa, hazteko ekonomia erabiltzen duen hezkuntza-mugimendua baizik. Ekonomia tresna bat besterik ez da: pertsona integralagoak, enpresa hobeagoak eta gizarte garatuagoak sorrarazten dituena”.
Irakurri gehiagoArgitaratua 16 urria, 2012
Aseguruak kontratatu aurretik, ahalik eta informaziorik argi eta osoena izatea komeni da. Euskadiko Kutxan, gurekin aseguru bat hautatuz gero erabateko segurtasunez eta konfiantzaz egin dezazun nahi dugu. Hori dela eta, gure webgunean tarte bat eskaini diegu aseguruei, eta, Lagun Aro Aseguruak etxeko kudeatzaile adituen eskutik, argibide guztiak aurkitu ahal izango dituzu. Honako hauek aurkituko dituzu cajalaboral.comeko partikularrentzako aseguruakatalean: Kontrata ditzakezun aseguru motei buruzko informazio zehatz eta osoa. Gainera, zure etxe- eta auto-aseguruen prezioa kalkulatu ahal izango duzu, bai eta CLNet bidez kontratatu ere. Estaldura-konparadoreak, aseguru mota bakoitzaren modalitateak bereizten eta zure beharretara ondoen egokitzen dena hautatzen laguntzeko. Aseguruetako espezialista batekin harremanetan jartzeko erraztasunak. Bideokonferentzia bidez egin dezakezu berba, edo, bestela, zure telefonoa utzi, berak hots egin diezazun. Nahiago baduzu, harremanetarako bulego eta telefonoak bila ditzakezu. Aparteko informazio osagarria: itundutako lantegien mapa, ezbeharretan zer egin, ohiko galderak, jarraibide baliagarriak…
Irakurri gehiagoArgitaratua 28 iraila, 2012
Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren laugarren liburukia aurkeztu dute Iruñean. Oraingoan, etxearen eta etxe-abereen inguruko ahozko aldaerak bildu ditu Akademiak, euskararen herri hizkera jaso eta kultur ondarea berreskuratzeko lanarekin jarraituz.
Irakurri gehiagoArgitaratua 18 iraila, 2012
Beste enpresa batzuen aldean, finantza-erakundeok ez dugu ia hondakinik sortzen (gure zeregina geroz eta birtualagoa da eta diru fisiko gutxi erabiltzen dugu). Baina horrek ez du esan nahi ingurumen-inpakturik eragiten ez dugunik: edozein giza jardueratan bezala, egiten duguna kaltegarria izan daiteke, arduraz jokatu ezean. Horretaz gain, ingurumenerako onuragarriak izan daitezkeen ekimenak bultzatzeko aukera dugu. Horregatik, ingurumena babestea da Euskadiko Kutxaren konpromisoetako bat.
Irakurri gehiagoArgitaratua 7 iraila, 2012
Groucho Marxek zioenez, “inteligentzia militarra” hitzak elkarren kontrakoak dira, eta “finantza etikoak” terminoaz ere iritzi berbera dute askok, finantza eta etiko hitzek antagonikoak baitirudite, egunero argitaratzen diren albisteen arabera. Usteak uste, etika eta portaera arduratsua Euskadiko Kutxaren ADNan daude hasieratik. Bada beste modu bat finantzekin negozioak egiteko.
Irakurri gehiago