tresnak
Argitaratua 20 uztaila, 2015
Bezeroak aurkitzea. Hori da, zalantzarik gabe, edozein negozio edo jardueraren helburu nagusia, negozio edo jarduera mota dena dela. Denda fisiko bat ireki nahiz profesional gisa zure zerbitzuak eskaini, bezero iraunkorrak lortzea izango da zure lehentasuna,…
Irakurri gehiagoArgitaratua 6 otsaila, 2015
Zure bezeroentzako aurrekontuak eta fakturak egin behar dituzu? Profesional autonomoa bazara edo negozioren bat baduzu, erantzuna baiezkoa izango da seguruenik. LABORAL Kutxan, kontu eta txartelez, finantziazioaz eta aholkularitza espezifikoaz gain, zure finantziazio-…
Irakurri gehiagoArgitaratua 7 urria, 2014
Batzuek gaitasun naturala dute poltsikoan sartzen zaien zentimo oro kontrolatzeko. Badakite zenbat duten, zenbat izango duten, zertan gastatzen duten eta lasai egoteko zenbat aurreztu behar duten. Eta, itxura batean behintzat, ez zaiela batere kostatzen ematen…
Irakurri gehiagoArgitaratua 21 apirila, 2014
Hiztegiak dionez, simulatzea itxurak egitea edo plantak egitea da. Finantza-alorrean erabakiak oso delikatuak dira eta gure eguneroko bizitzan eragin handia dute. Horregatik, alor horretan simulatzea ez da itxurak egitea, gure etorkizuneko agertokiak planteatzea…
Irakurri gehiagoArgitaratua 10 martxoa, 2014
Edozein unetan zure dirua eskura dezakezu, zure kontuak kontsultatu, transferentziak egin, billeteak sartu, eta zure telefono mugikorra kargatu, baita mailegu bat eskatu ere. Gure kutxazainak non aurkitu ditzakezun esango dizugu, beti hurbil izan gaitzazun.
Irakurri gehiagoArgitaratua 5 martxoa, 2014
LABORAL Kutxaren bezeroa zara eta internet bidez zeure kontuetara nola sar zaitezkeen jakin nahi duzu? Oraintxe azalduko dizkizugu zerbitzu honetan alta emateko bi moduak eta kontatuko dizugu nola jokatu behar duzun sarbide-gakoa edo…
Irakurri gehiagoArgitaratua 5 martxoa, 2014
Blog hau zuri informazio erabilgarria emateko sortu zen, behar duzunean erabil dezazun. Eta bada egoera bat guztiz galduta egon zaitezkeena: ahaide edo lagun maiteren bat hildakoan, izapide burokratikoak egiteko orduan. Bizitzan jasan beharreko larrialdirik garratzenetako baten doluaz gain, inoiz bete behar izan ez dituzun izapide eta agiriek sorrarazten dute egonezina. Horregatik, hildakoen kontuekin zer gertatzen den laburki azaldu nahi dizugu, horrelako egoera batean egonez gero, zer egin jakin dezazun.
Irakurri gehiagoArgitaratua 3 martxoa, 2014
Gure gastuak eta diru-sarrerak kontrolatzea lan zaila eta sarritan aspergarria izan daiteke. Baina orain ez duzu ekonomian tituluduna izan behar etxeko gastuak egunean izateko. Zorionez, LABORAL Kutxaren bezero guztiek (partikularrek, autonomoek eta enpresek) eskura…
Irakurri gehiagoArgitaratua 10 otsaila, 2014
“Siniestro total” hitzak positiboak dira rock talde galiziarraz ari garenean. Gainerako kasuetan, ordea, sekulako nahigabea eragiten dute gidariarengan. Bi hitz horiek esan nahi dute autoa pieza berriekin konpontzea garestiagoa dela haren salmenta-balioa baino (alegia, istripua izan aurretik balio zuena baino). Kasu horietan, jakina, ez du merezi konpontzea. Halere, kontzeptu horrek ez du beti istripua adierazten: autoa lapurtuz gero edo suak hartuz gero, adibidez, aseguru-konpainiak erabateko ezbehartzat hartuko du gertakari hori. Jakin nahi duzu zer eskubide dituzun hori gertatzen bazaizu?
Irakurri gehiagoArgitaratua 22 urtarrila, 2014
Bada etxebizitza aukeratzea bikotekidea hautatzea baino garrantzitsuagoa dela dioenik. Guri neurriz gaineko baieztapena iruditzen zaigu, baina, zalantzarik gabe, etxebizitza da pertsona gehienek beren gain hartzen duten gastu-erabakirik garrantzitsuena. Eta bada begia bota diogun pisua baino zerbait erabakigarriagoa: etxebizitza alokatzearen edo erostearen aldeko apustua egiteak bizitza aldatuko digu. Ez dago erantzun hoberik edo perfekturik: etxebizitza erosteak edo alokatzeak buru hotzarekin haztatu beharreko alde onak eta txarrak ditu. Helburua sinplea da: gure berezitasunekin hobekien datorrena hautatzea.
Irakurri gehiago