Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Denboraldi honetan, egin apustua Tropelaren porran eta lortu LABORAL Kutxaren 5 sarietako bat

Denboraldi honetan, egin apustua Tropelaren porran eta lortu LABORAL Kutxaren 5 sarietako bat

Jende asko zegoen noiz iritsiko zain. Iritsi da txirrindularitza-sasoia, emozioz beteta eta, LABORAL Kutxari dagokionez, sariz beteta ere bai. Urtero bezala, egutegiko txirrindulari-lasterketa garrantzitsuenak babesten ditugu Tropelan, sarean euskararen erabilera sustatzeko sortu zen txirrindularitza-porren webgunean.

Oraingo honetan Tourra, Giroa, Vuelta, Euskal Herriko Itzulia eta Emakumeen Bira sartuko dira porran. Azken horri dagokionez, nazioarteko txirrindularitzaren kategoria gorenean sartzea lortu du, besteak beste LABORAL Kutxaren bultzadari esker, aurten ere lasterketa hori babestuko du eta. Eman izena, hartu parte eta irabazi!

Martxoaren 24tik hasita, lehen lasterketarako porra egiteko aukera duzu

Euskal Herriko itzulia izango da lehenengoa. Zarautzen hasi eta Arraten amaituko da apirilaren 2tik 7ra bitartean, eta martxoaren 24tik aurrera porra egin eta garailearen alde apustua egiteko aukera izango duzu. Ondoren etorriko dira gainerako lasterketak, taulan ikus dezakezun bezala.

2018ko lasterketen datak Tropelan taldea osatzen hasteko data
Euskal Herriko itzulia Apirilaren 2tik 7ra 2018-03-24
Italiako Giroa Maiatzaren 5etik 28ra 2018-04-21
Emakumeen Bira Maiatzaren 19tik 22ra 2018-05-11
Frantziako Tourra Uztailaren 7tik 29ra 2018-06-22
Espainiako Vuelta Abuztuaren 25etik irailaren 16ra 2018-08-10

Hiru sari jokoan lasterketa bakoitzean, etapa bakoitzeko kinielarako saria, eta sari bikoitza bezeroa bazara

Babesten ditugun bost lasterketetan, kiniela irabazten duten pertsonek LABORAL Kutxaren saria eskuratuko dute. Gift4You webgunean edozein oparirekin trukatzeko 250 euroko saria izango da lehen sailkatuarentzat, 150 eurokoa bigarrenarentzat eta 100 eurokoa hirugarrenarentzat.

Eta LABORAL Kutxaren bezeroa bazara eta edozein kategoriatan irabazten baduzu, saria bikoiztu egingo da: 500, 300 edo 200 euro irabazlearentzat. Eta areago! Etapa bakoitzeko kiniela irabazten duten pertsonek ere izango dute saria, luxuzko gregario bihurtuko baititugu, horrek dakartzan onura guztiak eskuratuta.

Bigarren urtez jarraian babesten dugu Emakumeen Bira

LABORAL Kutxan konpromiso sendoa dugu emakumeen kirolarekin. Urteak daramatzagu emakumeen kirol ekitaldiak babesten; adibidez, Lilatoia, Donostian urtero egiten den emakumeen lasterketa. Emakume Master Cup pilota-txapelketaren babesle nagusiak gara, eta aurten eta datorren urtean Emakumeen Biraren babesle nagusiak ere izango gara, Tropelan eta lasterketan. Onlineko eta offlineko babesletza bikoitza, 30. urteurren honetan munduko 23 ekitaldirik onenak biltzen dituen kategoria gorenean, UCI Women’s World Tour zirkuituan, sartu den lasterketaren aldeko apustua egiteko borondatearekin. Pozik gaude gure inguruko emakume-kirolari dakarkion bultzadagatik, eta kirol hori bultzatzen jarraitzeko asmoa berresten dugu, gure gizarte-lanaren funtsezko alderdia delakoan.

Zeuk ere bultza dezakezu, lasterketa jarraituz, errepidean kirolariak animatuz eta, jakina, Tropelan izena emanez. Sari ugari dituzu zain!

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.