Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Uda honetan, gozatu zure autokarabanaz eta bidaiatu lasaitasunez

Uda honetan, gozatu zure autokarabanaz eta bidaiatu lasaitasunez

Autokarabanak modako garraiobideetako bat bihurtu dira uda honetan. Deskonfinamendu betean egon arren, pertsona askok oraindik ere mesfidantza handia dute bidaiatzeko orduan, eta ibilgailu mota honen erabilerak nabarmen egin du gora. Caravaning Industria eta Merkataritzaren Espainiako Elkartearen (Aseicar) arabera, ekainean % 20 hazi ziren matrikulazioak aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.

Hala ere, autokarabanen arrakasta ez da puntuala, inola ere ez: ekainean erregistratutako datuak azken urteetako goranzko joera sendotu du, eta 2019an, matrikulazio kopurua aurreko urtean baino % 26 handiagoa izan zen, eta 2013an baino zazpi aldiz handiagoa.

Autokarabanen abantailak

Abantaila asko izan arren, funtsezko lautan laburbil daitezke:

Moldakortasun eta erosotasun horri esker, caravaning-a guztiz sendotutako joera bat bihurtu da Estatu Batuetan, eta gero eta hedatuagoa dago Europa osoan.

Autokarabanetarako pentsatutako aplikazioak

Karabanak maite dituzten pertsonen komunitatea oso zabala da eta dagoeneko hainbat app daude pentsatuta ibilbide berriak aurkitzeko eta kontinente osoan zehar egin daitezkeen ibilbide eta kanpatzeko lekuen ideiak eskaintzeko, baita zure autokarabana perfektua aurkitzeko ere. Hona hemen horietako batzuk:

Autokarabana motak eta ezaugarriak

Turismo mota horren arrakasta autokarabana-modeloen ugaritzearekin dago lotuta: gaur egun, behar bakoitzerako ibilgailu-modelo bat dagoela esan dezakegu. Dauden aukeren artean, honako hauek ditugu: furgoneta-etxebizitza estandarrak eta kanperizatuak (barne-egokitzapenekin); kanper edo tamaina handiko ibilgailu egokituak; autokarabana integral handiak, kabina eta etxebizitza elkarrekin lotuta dituztenak; kaputxinoak, kabinaren gainean ohe bat hartzeko irtengune bereizgarria dutenak; eta zabaldu egin daitezkeenak, leku gehiago hartzeko modulu zabalgarri sofistikatuak dituztenak, eta Estatu Batuetan telebista-programak ere inspiratu dituztenak.

Ezaugarri eta prezioen aukera zabal hori dela-eta, modelo espezifiko bat aukera daiteke behar bakoitzerako, ibilbideen iraupenaren, helmugaren urruntasunaren eta, batez ere, bertan bidaiatuko duten pertsona kopuruaren arabera.

Autokarabanetan zalantza gehien sortzen dituzten elementuetatik bi gidabaimenarekin eta aseguruarekin daude lotuta. Ibilgailu horietako gehienek 3.500 kg baino gutxiago pisatzen dute eta B baimenarekin gida daitezke, auto konbentzional bat gidatzeko behar den berbera. Baina, ibilgailuak pisu hori gainditzen duenean, hau da, modelo handienekin, C gidabaimena behar da.

Aseguratu zure autokarabana

Aseguruari dagokionez, mota horretako ibilgailuen ezaugarri bereizgarrienetako bat barne-ekipamendua da. Gehienetan, autokarabanek hainbat osagarri izaten dituzte, eta beraz, estaldurak ibilgailu arrunt batenak baino handiagoak izaten dira. Horregatik, LABORAL Kutxak hainbat aseguru mota sortu ditu autokarabana mota bakoitzerako. Aseguru horietan hainbat osagarri sar daitezke, hala nola etxetresna elektriko txikiak, estaldurak, ate eta leihoak, sukaldeko altzariak, komun-ontziak eta abar, pertsona bakoitzak dituen beharren arabera.

Caravaning-arekin bat egitea pentsatzen ari bazara eta autokarabana mota desberdinetarako aseguru eta estaldurei buruzko informazioa nahi baduzu, jarri harremanetan LABORAL Kutxako zure bulegoarekin eta lasaitasunez bidaiatzeko aukerarik onena eskainiko dizugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.