logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Webgune berria estreinatu dugu

Webgune berria estreinatu dugu

Hasierak gogorrak izan ohi dira. Gure webgunean arazorik baduzu barka, arren. Datozen egunotan den-denak konpontzeko lanean ari gara.

Egin dugu! Berritu dugu gure webgunea eta orrialde berri-berria estreinatu dugu interneten: laboralkutxa.com, hilero bi milioi bisita baino gehiago jasotzen dituen Interneteko gure aurkezpen-txartel berria. Sare sozialak gustatzen zaizkigu, eta horregatik, Facebooken, Twitteren, Flickren, Youtuben eta abarretan aurkitu ahal izango gaituzu; dena den, badakigu gure presentzia digitalaren bihotza web orria bera dela. Web orri erabilgarri, informatzaile eta praktikorik gabe, ‘homeless’ digital moduko batzuk izango ginateke.

Aldaketa sakona

Ez da itxura aldatzeko modu bat bakarrik: aldaketa sakona da, eta dena hartu behar izan dugu kontuan, informazio bakoitza irisgarriagoa izan dadin. Edukia, adibidez, askoz modu bisualagoan eta garbiagoan aurkezten da orain, eta sekzio-kopurua ere 10etik 5era sinplifikatu da: Eguneroko Gestioa, Aurrezkia, Finantzaketa, Kontsumoa eta Aseguruak.

Web berriak hobetutako funtzionalitateak gehitzen ditu, hala nola, simulatzaile berriak, bilatzaile aurreratuago bat edo sukurtsalen bilagailu bisual eta eraginkorrago bat. Aurreko web orriarekin eta gainerako finantza-erakundeen web orriekin bereizten duen beste alderdi bat edukian oinarritzen da, erabiltzailearentzat erabilgarriagoa izango den eta gizarte-izaera handiagoa izango duen edukia txertatzearen aldeko apustua egin baita, blog nagusian eta enpresen blogean bereziki. Horrela, eduki garrantzitsuena webguneko orrialde desberdinetan ikusi ahal izango da, segmentutan banatuta.

Pertsona eta gailu guztientzat

Mahai gaineko ordenagailutik edo ordenagailu eramangarritik nabigatzen duten pertsonen ehunekoa gero eta txikiagoa da. LABORAL Kutxan badakigu web orria gero eta gehiago erabiltzen dela tableta edo mugikorretatik. Horregatik, web orria egiteko orduan Web Diseinu Egokigarriaren zuzentarauak erabili ditugu. Eta zer esan nahi dute hitz arraro horiek? Bada, berdin duela zein gailutatik bisitatzen gaituzun. Web orria ezin hobeto ikusiko da hiru hazbeteko mugikor batean, zazpi hazbeteko tableta batean edo hogeita hamarreko monitore batean. Orria zure gailura egokitzen da, zauden lekuan zaudela, behar duzun informazioa aurkitu dezazun.

Gurea maila guztietako irisgarritasunarekin konprometituta dagoen erakundea den neurrian, web orriak minusbaliotasuna duten pertsonek ?minusbaliotasun motorrak edo bisualak? nabigatu ahal izateko estandarrak betetzen ditu. Badakigu mundu guztiak ezin duela arratoi bat erabili edo hizki txikienak irakurri. Baita pantaila ikusten ez duen jendea dagoela ere: horregatik, gure web orria braille-lerro baten edo pantaila-irakurgailu baten bidez “ikusi” ahal izango da.

Pixkanakako aldaketa

Web garrantzitsuena bukaerarako utzi nahi izan dugu, baina konturatuko zinen moduan, azken hilabeteetan gure presentziaren gainerako zati guztiak aldatzen joan gara: blogak, prentsa-aretoak, web korporatiboak eta Gaztenpresaren web orriak eman dute dagoeneko orain orri nagusiarekin emango dugun saltoa.

Lan asko egin beharko dugu aste hauetan. Badakigu lana ez dela amaitzen “argitaratu” botoia sakatu ostean, garrantzitsuena une horretan hasten baita. Gehien gustatu zaizuna eta, batez ere, hobetu dezakeguna esango diguzulakoan gaude. Akatsak egongo dira, baina horiek azkar konpontzea espero dugu.

Pozik eta urduri gaude. Desio bakar bat dugu: web berria erabilgarria izan dakizula.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


2 Iruzkinak:

    Xabier Etxaide (4:31 pm 13 ekaina, 2014)

    Iruzkina zer den ez dakit, espero dut komentarioa esan nahi duela. Zera esan nahi dizuet: Hilero 2 milioi, bale, bainan EGUNERO idatzi duzue!:

    LABORAL Kutxan hobetzen jarraitu nahi dugu zuretzat eta egunero http://www.laboralkutxa.com webgunea erabiltzen duten 2 milioitik gora lagunetzat.

    Ondo izan. Atseginez, Xabier

    Erantzun

    Mikel (4:29 pm 24 ekaina, 2014)

    Itxura aldetik aurreko bertsioarekin konparatuta asko hobetu da webgunea. Zorionak! Hala ere, itxura asko aldatu den arren, testuak eta produktuen deskribapenak aurreko bertsioaren oso antzekoak dira eta informazio falta nabarmena da. Txartelen kasuan adibidez, Visa Electron GO txartelak urtean 4€ kostatzen duela jartzen du, baina prezioaren informazioarik ez ageri VIsa GO txartelaren kasuan. Gainerako txarteletan ere berdin gertatzen da, Visa Servired Electron-en kasuan “Urteko kostu txikia” jartzen du, baina zenbat da zehazki kostu txiki hori? Ez da agertzen.

    Ondo legoke antzerako produktuen arteko konparaketa bat egiteko taula bat egotea, produktuen ezaugarri komunak alderatuz.

    Beste alde batetik, nahiz eta euskarazko bertsioan nabigatzen egon, testu batzuk gazteleraz agertzen dira, Bulegoen bilatzaileko “Buscador de oficinas” eta botoiko “encontrar oficinas” adibidez.

    Horretaz gain, lotura batzuk ez dabiltza ondo. Iragarki taulako “Hiru hilean behingo informazioa. Eragiketarik ohikoenetan eta pertsona fisikoak diren bezero profilik arruntenetan, gehien erabilitako edo eskainitako komisio eta tasak azaltzeko PDF” izenburua duen dokumenturako loturak 404 errore batera zaramatza.

    Online bankari dagokionez, bere funtzioa ondo egiten duen arren, ondo legoke diseinua eguneratzea gainontzeko webguneekin egin duzuen bezala. Imajinatzen dut gutxinaka hori ere helduko dela. Nabarmendu nahiko nukeena da online bankako saio hasterakoan, nire Firefox nabigatzaileak ondorengo mezua erakusten dit: “Webgune hau beste kokaleku batera bideratzen ari da. Inprimakian idatzitako datuak kokaleku berrira bidali nahi dituzu?”. Badakit segurtasun aldetik arazorik ez dagoela, baina banka webgune batean horrelako mezuak jasotzeak ez du irudi onena ematen. Nora bidali behar ditu nabigatzaileak nire online bankako erabiltzaile eta pasahitza saioa hasteko? Baten batek pentsa lezake iruzurrezko webgune baten aurrean gaudela, nahiz eta egia den ziurtagiri digitalak konfidantza maila bat ematen duela.

    Erantzun
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean