Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer da LABORAL Kutxaren Batzar Nagusia?

Duela aste gutxi, Kontseilu Errektoreari buruz hitz egin genizun, LABORAL Kutxaren gobernuari buruz. Haren osaeraz, funtzionamenduaz eta eginkizunez hitz egin genuen, infografia honetan ikus dezakezun moduan, horiek lotura estua baitute kooperatibaren goi-gestioarekin. Funtsezko organoa da, jarraitu beharreko politikak zehaztu, zuzendaritza-karguak dituzten pertsonak gainbegiratu eta entitatearen ordezkari gisa jarduten baitu erakundeen, Administrazioaren eta agente ekonomiko eta sozialen aurrean. Gaur, gure entitateko oinarrizko beste organo sozialaz hitz egin nahi dizugu, gure parlamentua izango litzatekeen horretaz, LABORAL Kutxaren Batzar Nagusiaz, alegia.

Zer egiten du Batzar Nagusiak?

Demokrazia batean parlamentuan gobernuak gauzatu behar dituen eta herrialdea gobernatuko duten legeak eztabaidatu, aldatu eta onartzen diren modu berean, LABORAL Kutxan entitatearen politika orokorra erabakitzen duen eta kooperatibaren jarduerarekin lotutako funtsezko erabakiak hartzen dituen bazkideen batzar bat dugu. Erabaki horiek Kontseilu Errektoreari jakinarazten zaizkio gero, eta hark politika eta estrategien bitartez gauzatu behar ditu. Gero, Zuzendaritza Kontseiluak area eta departamentuetan ezarri beharreko ekintza eta neurri zehatzak agintzen ditu.

Zer erabaki hartzen ditu eta nola egiten du?

Garai hauetan gutxi gorabehera, LABORAL Kutxan lan egiten duten pertsonen % 88ri, hau da, entitateko bazkide langile guztiei urteko ohiko bilerara dei egiten zaie. Kooperatibako gainerako bazkideei ere deitzen zaie: MONDRAGON Korporazioko kooperatibei, beren kapitala kooperatiban mantentzen jarraitzea erabaki duten bazkide erretiratuei eta bazkide bezeroei.

Bertan, gestio-txostena eta urteko kontuak onartzen dira, eta izaera ekonomikoko erabaki garrantzitsuenak hartzen dira, soberakinen banaketa, esate baterako.

Kontseilu Errektoreko kideen izendapena ere erabakitzen da Batzar Nagusian. Era berean, bazkideei erantzukizunak eskatu, eta beharrezkoa izanez gero, horiek kargugabetu ditzake.

Nork aurkez ditzake proposamenak Batzar Nagusian?

Batzarretan eztabaidatu eta erabaki beharreko gaiak Kontseilu Errektoreak proposatzen ditu, baina bada bere proposamenak aurkez ditzakeen beste organo bat ere. Kontseilu Sozialaz ari gara, langileei ahotsa emateko, lan arloko eskubideak betetzen direla bermatzeko, eta langileen helburuak eta interesak ordezkatzeko organoa. Ekimen arauemaileak Batzarrera iritsi eta bertan eztabaidatu eta bozkatu ahal izateko, baldintza bakar bat bete behar da, Kontseiluko bi herenen gehiengo bidez onartuak izatea.

Funtzionamendu demokratikoa

Batzar Nagusian, bazkide bakoitzak boto-eskubidea du, eta “parlamentu kooperatibo” horretan garrantzi handiko hainbat erabaki hartu dira, hala nola, 2012ko ekainekoa. Egun horretan, Caja Laboral-Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bazkideek ontzat eman zuten entitate bakar batean elkartzeko Kontseilu Errektoreek egindako proposamena, eta hala, garai berri honi eman genion hasiera, zerbitzuak LABORAL Kutxa gisa eskainiz.

BATZAR NAGUSIA

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.