Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer da Lagun-Aro, BGAE

Askotan ahantzi egiten zaigu “erretiroa” edo “jubilazioa” latineko “iubilium” hitzetik datorrela; alegia, gozamenari eta pozari lotuta dagoela. Zehatzagoak izatearren, pozaren kanpo-adierazpenari, alaitasunari lotuta. Horretarako, ahalegin produktiboan emandako bizitza osoaren emaitza alaia izan dadin, finantza-erakundeek eskaintzen dituzten pentsio-planetan aurreztea erabakitzen du langile askok. Gaur pentsio-planen antzeko produktu bat aurkeztuko dugu, baina zabalagoa da, filosofia berezi bat duena eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibistentzat berezi-berezia (Laboral Kutxako langile gehienak bertako partaideak gara). Lagun-Aro, BGAEri buruz ari gara.

Lagun-Aron izen emanda dauden kooperatibetako langileak Kooperatibetako langileak, izaera juridikoari erreparatuta, langile autonomoak dira. Ondorioz, Gizarte Segurantzan Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta daude. Logikoa den bezala, beste edozein autonomoren eskubide eta betebehar berberak dituzte, dela aldi baterako bajei dagokienez, dela osasun-laguntzari edo erretiro-pentsioei dagokienez. Halere, Laboral Kutxako bazkide kooperatibistak, eskubide horiek izateaz gain, Lagun-Aro, BGAEk eskaintzen dizkien gizarte-zerbitzuen sare zabalaren onuradunak ere badira.

Adibide praktiko bat jarrita hobeto ulertuko dugu: gaixotasunagatiko aldi baterako baja hartzen duen langile autonomoak bajaren hirugarren egunetik Gizarte Segurantzaren ordainsaria jasotzeko eskubidea du. Lagun-Aro, EPSVko mutualista bada, baja hartzen duen lehen egunetik jasoko du ordainsaria eta Gizarte Segurantzan izango lukeena baino altuagoa gainera. MONDRAGONeko kooperatibista eta, beraz, Lagun-Aro BGAEko mutualista izanez gero, bajaren lehen egunetik ordainduko diote, eta kooperatiban duen soldataren % 100 jaso arteko sari osagarria jasoko du gainera (ez da soldata zentzu hertsian, irabazien gaineko aurrerakina baino).

Barne-filosofia

Lagun Aro, BGAE 1967an sortu zen. Garai horretan, kooperatibista guztiek autonomo gisa kotizatzea agintzen zuen legeak, eta MONDRAGON Korporazioan pentsatu zuten garrantzitsua izango zela Gizarte Segurantzaren estaldura hobetu, zabaldu eta osatzea, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde baten bidez. Horrelaxe sortu zuten Lagun-Aro BGAE, kooperatibistentzako estaldura-sarea, eurek hilero-hilero finantzatzen dutena. Nola? Azaldu egingo dugu.

Langile autonomoek, hilero, Gizarte Segurantzari euren diru-sarreren zati bat ordaintzen diote, dela legezko gutxieneko ordainketa, dela goragoko maila bati dagokiona. Bada, MONDRAGONeko kooperatibistek, Gizarte Segurantzari egindako ekarpen horretaz gain (euren soldataren % 60 oinarri hartuta kalkulatzen da) Lagun-Aro, BGAEri beste zenbateko bat ordaintzen diote (gainerako % 40 oinarri hartuta).

Kooperatibistak erretiratzen direnean, Lagun-Aro, BGAEri emandako zenbatekoa sistema publikotik kobratzen duten pentsioari gehitzen zaio, bankuen edo aurrezki-kutxen pentsio-planetan bezala. Kooperatibista erretiro-adinera iritsi aurretik hilez gero, haren alargunak eskuratuko luke pentsio hori jasotzeko eskubidea.

Baina, gainera, kooperatibistek eta euren familiek jasotzeko eskubidea duten osasun-zerbitzu sorta ere ordaintzen da diru horren bidez.

Lagun-Aro, BGAEren osasun-katalogoa

Lagun-Aro, BGAEko mutualistek osasun-prestazioen katalogo zabala, orotariko jazoerak estaltzen dituena, jasotzeko eskubidea dute. Adibidez, mutualistek minbizia edo gaixotasun larriren bat duen seme-alabarik izanez gero, lanaldia murrizteko eskubidea dute, soldatan inolako eraginik jasan gabe. Era berean, haurdunaldian edo edoskitze naturaleko aldian amak ordaindutako baja (soldataren % 100) hartzeko eskubidea du, baldin eta eguneroko lanak haurraren osasuna arriskuan jartzen badu.

Desgaitasunen bat duten seme-alabak dituzten gurasoen gorabeherak ere estaltzen ditu Lagun-Aro, EPSVk. Seme-alaba bere gaitasunen arabera artatuko duen ikastetxe pribatuaren kostuaren % 90 ordainduko du Lagun-Aro, BGAEk edota, hezkuntza publikoko ikastetxeen alde egiten badute, hilero laguntza ekonomiko txiki bat jaso ahal izango dute. Ikus daitekeen bezala, katalogoa zabala da, eta kooperatibista guztiak lan- eta gizarte-ahalegin berberaren parte diren eta zabaltasunez eta era solidarioan elkar zaindu behar duten filosofian oinarritzen da.

Kudeaketa demokratikoa

MONDRAGON Korporazioko parte den heinean, Lagun-Aro, BGAEk printzipio eta balio kooperatiboen arabera jarduten du. Kontseilu Errektorea 12 kidez dago osatuta. Kide horiek kooperatibisten komunitateak (eremu geografikoaren arabera, enpresaren tamainaren arabera… zehaztuak) ordezkatzen dituzte, eta Batzar Nagusira eramaten dituzte beren proposamenak. Bertan, 1.500 konpromisario inguruk erabakiak hartzen dituzte, besteak beste, zer prestazio-katalogo eskainiko zaien mutualistei eta nola finantzatuko den.

Carlo Maza Lagun-Aro BGAEko Zuzendari Idazkari Nagusiak adierazi zigun, enpresan daramatzan 9 urteetan, beti harritzen dela “Batzar Nagusian zenbat jendek hartzen duen parte ikustean, eta horrek Lagun-Aro, BGAEren garrantzi itzela agerian” jartzen duela. Izan ere, Laboral Kutxa eta MONDRAGON taldeko gainerako kooperatibak lanerako bestelako lekuak (eta, gure ustez, hobeak) izatearen arrazoi nagusietako bat da erakunde hori.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.