Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer da SWIFT / BIC kodea, eta nola jakin dezaket zein den nirea?

Zer da SWIFT / BIC kodea, eta nola jakin dezaket zein den nirea?

Banku-transferentzia bat eta/edo nazioarteko ordainketa bat egin baduzu, SWIFT kodea (edo BIC kodea) eskatuko zizuten seguruenik. Ba al dakizu zer den kode hori eta zertarako erabiltzen den?

Transakzio bat online egiten duzunean, sigla asko eta asko agertuko zaizkizu seguruenik, eta ez zaude behartuta zer diren edo zer adierazten duten jakitera. Adibidez, honako hauek agertuko zaizkizu: CSC (Txartelaren Segurtasun Kodea), CVV (Txartelaren Egiaztapen Balioa), CVC (Txartelaren Egiaztapen Kodea), SPC (Sinadura Panelaren Kodea) eta abar. Zalantzarik gabe, itogarria izan daiteke.

Gauza bera gertatzen da banku-transferentzia bat edo nazioarteko ordainketa bat egin behar denean: zer da SWIFT edo BIC kodea? Ondoren, jakin behar duzun guztia azaldu eta dituzun zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Zer da SWIFT edo BIC kodea?

SWIFT siglek Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunication adierazten dute, eta BIC siglek, berriz, Bank Identifier Code.

Bi kasuetan, kodea konbinazio alfanumeriko bat da, 8-11 digitukoa, eta nazioarteko zordunketa baten edo banku-transferentzia baten banku hartzailea edo igorlea identifikatzeko balio du.

Halaber, finantza-zerbitzuetan informazioaren tratamendu automatikoa errazten die finantza-erakundeei zein erakunde ez-finantzarioei. BIC kodea mezuak igortzeko, finantza-transakzioak bidaltzeko eta alderdi esku-hartzaileak identifikatzeko erabiltzen da. Estandar hori pertsona juridikoei aplikatzen zaie; partikularrak salbuetsita daude.

Kodea sortu izanaren arrazoia herrialdeen arteko diru-bidalketa bat egitean segurtasuna areagotzeko eta hutsegiteak saihesteko beharra da.

Horregatik, banku gehienek dute beren SWIFT kodea, eta honela dago banatuta:

Kode hori eskatzen denean sortzen den beste arazo bat zein den edo non aurki daitekeen jakitea da. Berez, erakundeak doan jakinarazi behar du zenbaki hori, mugaz gaindiko nazioarteko ordainketak arautzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 924/2009 Erregelamenduak (EE) zehazten duenari jarraikiz.

SWIFT kodea zein den jakin nahi baduzu, erakundearen webgunean egin dezakezu kontsulta. LABORAL Kutxaren kasuan, BIC kodea CLPEES2M da.

Adierazi beharra dago, halaber, transferentziak SWIFT kodea gabe egin daitezkeela zenbait kasutan (AEBetan, adibidez). Hala ere, kasu horietan, bankuaren izena, helbidea eta herria eta zenbakizko 9 digituko FW kodea (edo ABA Routing) eman behar da.

BIC kodearen eta IBAN kodearen arteko aldea

Askotan, BIC kodea eta IBAN kodea nahasi egiten dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da jakitea bata ala bestea eskatzen diguten, transakzio-hutsegiteak saihesteko.

Adierazi dugunez, SWIFT kodeak nazioarteko banku bakoitza identifikatzen du. IBAN kodeak, berriz, finantza-erakunde horietan dauden banku-kontuak adierazten ditu.

IBAN kodearen siglek «banku-kontuaren nazioarteko zenbakia» esan nahi dute. Kontu-estandar bat da, eta ez da herrialde guztietan erabiltzen. Gainera, egitura ere desberdina da herrialdearen arabera.

Adibidez, Espainian edozein eragiketa egin nahi badugu (hala nola diru-sarrera bat, helbideratze bat edo transferentzia bat), IBAN kodea beharko dugu; 24 karaktere alfanumerikoz osatuta dago. Frantzian, kode horrek 27 digitu ditu, eta Alemanian, berriz, 22.

Azalpen hauekin, SWIFT kodea (eta IBAN kodea) zer den, non aurki daitekeen eta transakzio bat egiteko noiz behar izango duzun argitu izana espero dugu.

Azkenik, LABORAL Kutxaren BIC kodea eta zure kontuen IBAN kodea zein diren jakin nahi baduzu, LKnet-en kontsulta dezakezu, «Kontuaren xehetasuna» aukeran.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.