Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer diote interneten kirol amateurraren gainean?

kirol amateurrari buruz ikerketa

LABORAL Kutxan urteak daramatzagu oinarrizko kirola eta amateurra babesten, gure gizarte-ekintzaren barruan, eta azken urteotan ikusi dugu kirol horrek ospea irabazi duela interneten. Hori dela eta, Sarera gerturatu nahi izan dugu ikusteko, besteak beste, kirola egiten duten pertsonek nola eta non egiten duten eta nola balioesten duten praktikatzen duten diziplina. Iraganean ere egin izan ditugu antzerako azterketak, jakiteko jendeak zer dioen hipotekez edo banku-zerbitzu berriez, eta etorkizunean ere egiten jarraituko dugu; izan ere, jendeari entzutea da zerbitzurik onena ematen laguntzen digun gakoetako bat, eta ez dago ezer gehiago interesatzen zaigunik, LABORAL Kutxa egiten duten pertsonen iritziak entzutea baino. Interesatzen zaizu jakin duguna?

3.000tik gora iritzi aztertu ditugu

Zehazki, 3.510 iritzi aztertu ditugu Sarean, eta % 63 positiboa da. Ohartu gara kirol amateurra egiten duten gehienei inguru naturaletan (% 45i; eta, sarritan, internet erabiltzen dute inguru horien argazkiak partekatzeko) edo hirian (% 35i) egitea gustatzen zaiela. 10etik 2k (% 20k) soilik egiten dute gimnasioan.

Eta nola gustatzen zaie kirola egitea? Gehienek esan dutenaren arabera… alboan inor ez dutela. % 68k banaka egiten du, eta % 32k taldean. Oro har, tonu ezberdina sumatu dugu kirola taldean edo banaka egiten dutenen artean: taldezaleek modu zuzen eta herrikoiagoan egiten dute berba; banaka egiten dutenek, berriz, hizkuntza tekniko eta sofistikatuagoa darabilte.

Kirola egitearen onurak eta ez egitera bultzatzen duten oztopoak

Kirola egiten duten eta internetez komentatzen duten pertsonen hitzetan, bizitasun handiagoa sentitzen dute eta onura ugari daude: pisua galtzea, tonu muskularra handitzea, burua argitzea, beste pertsona batzuk ezagutzea eta bidaiatzea. Gehienek diotenez, egoera fisikoa eta mentala hobetu nahi dute batetik, eta errutina aspergarriari ihes egin eta zoriontsuagoak izan bestetik. Autoerrealizazioa edo hobetzeko grina aipatzen dituzte, eta jarraikitasuna eta sakrifizioa nabarmendu. Ohiko jardunaz pozik dauden kirolarien esanetan, hobeto lo egiten laguntzen die, bai eta antsietatea murrizten, estres gutxiagorekin bizitzen, agresibitatea deuseztatzen, lanean hobeto jarduten eta gehiegikeria gastronomikoekin edo alkohol asko edatearekin lotutako harrak baretzen ere. Markak eta argazkiak interneten partekatzearen eragin negatiboen artean daude egoa gehiegi erakustea eta gainditzeko grinatik perfekzioarekiko obsesio osasungaitzera pasatzea.

Kirolik ez egitera eramaten gaituzten langa edo oztopo ohikoenen artean, % 40k denbora falta aipatzen du, %35ek borondate falta eta %25ek min hartzeko beldurra. Baliabide gabezia kirol jakin batzuetan aipatzen da: hipikan, belan eta golfean, adibidez.

Iruzkin positiboak gehiago dira trolak baino

«Kirola egiteagatik gertatzen zaizue hori. Ni geldi nagoenez, ez zait ezer hautsi». Halako iruzkinak utziko lituzke trol batek, alegia: mezu probokatzaileak, hutsalak eta mintzagaiarekin loturarik ez dutenak uzten dituen pertsonak. Zorionez, kirol amateurraren kasuan, gehiago dira motibatzeko helburua duten mezuak, kirolen bat egiteak dituen onurak azpimarratzen dituztenak, beste pertsona batzuk kirolen bat egitera animatzen dituztenak edo, adibidez, beren mendi-ibilaldietako argazkiak partekatzen dituztenak. Kontrakoek lesio-arriskuak nabarmentzen dituzte. Txirrindulariek, bestalde, tonu aldarrikatzaileagoa izaten dute, zaletasun hori praktikatzeko azpiegitura hobeak eskatzeko.

Lasterketa: alde edo aurka?

Azterlanean topatu dugun joeretako bat hauxe da: runningari edo lasterketari buruzko iruzkinen gorakada. Aipatzen dituzten arrazoien artean daude argaltzea (lasterkarien % 50ek aipatua), estresari ihes egitea eta beraien burua gainditzea; hurrenez hurren, % 30ek eta % 20k eman ditu arrazoi horiek. Zein da kirol horretan balioespenik onena jaso duen alderdia? Logistikaren samurtasuna: etxetik egin daiteke, ordutegirik gabe, ez dago talde bat kudeatu beharrik eta erraza da erakundeek babestutako lasterketak aurkitzea.

Halere, interneten badago lasterketaren aurkako erabiltzailerik ere. Horien iritzian, lasterkariak obsesionatu egiten dira markekin eta denborekin, joera bati atxikitzen zaizkio eta indibidualistegiak dira. Interneteko informazioaren arabera, bizitza sedentarioa, ordutegi malguak eta ekonomia-egoera ertain edo altua duen pertsona da lasterkaria.

Ondo ibili, kaña batzuk hartu eta interneten sozializatu

Taldeko kirolak egiten dituztenen artean, sozializatzeko gogoa gailentzen da. Ondo pasatzearekin eta kaña batzuk hartzearekin lotzen dute kirola, eta arrazoi hauek aipatzen dituzte, besteak beste: lagun berriak egitea, haiekin irtetea, modu atseginagoan entrenatzea eta amaitutakoan zerbait hartzea.

Informazioa partekatzea da, bestalde, jendea foroak, appak eta sare sozialak erabiltzera bultzatzen duen arrazoia. Nolako informazioa? Kanalaren arabera. Foroak eta online dendak, adibidez, ekipamenduaz mintzatzeko erabiltzen dira. Ugari dira prezioari eta kalitateari buruzko iruzkinak (% 30), marka eta fabrikatzaileei buruzkoak (% 20) edo denden aholkuak (% 20). Aplikazio bereziak gomendatzen dira, markak eta denborak hartzeko, ibilbideak ikusteko edo esperientziak partekatzeko. Foroak, bestalde, iragarki-taula moduan erabiltzen dira, eta kudeaketa-tresna nagusiak dira, topaketarako orduak eta egunak eta partaide kopurua finkatzeko. Amaitzeko, sare sozialetan argazkiak eta bideoak partekatzen dira, kirol bakoitzaren teknikak komentatzeko, trikimailuak partekatzeko, arazoak konpontzeko edo kirolaren alderdi estetiko nahiz artistikoaz gozatzeko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.