Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer dira bitcoinak?

Zer dira bitcoinak?

Ziur aski inoiz entzun duzu «bitcoin» hitza, baita telebista-serieren batean ere. Alabaina, beharbada ez dakizu zer den eta zertarako balio duen. Normala da: ez da erraza ulertzea «kriptomonetaren» edo diru digitalaren kontzeptua. Horregatik, gaur bitcoinak zer diren ulertzen lagunduko dizugu, eta ikusiko duzu teknologia horren ondorioz, agian notarioak eurak soberan egon daitezkeela.

Edozein monetak behar du banku zentral bat atzean, bera babesteko. Adibide bat ipintzearren, Europako Banku Zentralak abalatzen du euroa: erakunde horretan konfiantza dugulako balio du euroak. Gutxi daudelako dira billeteak baliotsuak. Banku Zentraleko arduradunak zoratu eta 500 euroko billeteak inprimatzen eta kalean oparitzen hasiko balira, erakundearekiko konfiantza galduko genuke eta moneta hori baliorik gabe geldituko litzateke. Horixe gertatu da historian, hiperinflazio garaietan.

Bitcoina iraultzailea izan daiteke, ordea, ez duelako bera arautzen duen erakunde zentralik. Nola izan liteke?

Bitcoina sistema informatiko batean oinarritzen da; sistema horretan oso zaila da kalkulua egitea, baina oso erraza kalkulu hori egia ote den egiaztatzea. Hala, bitcoin batekin transakzioa egiten den bakoitzean, milaka ordenagailuk kalkulu konplexu berri bat egiten dute, aurretik egindakoei gehitzeko. Kalkulu-segida hori publikoa da, baina transakzioak eurak anonimoak dira eta beraien aztarna jarraitzea, berriz, ezinezkoa. Egiaztatze horiek egiteko, ahalmen informatiko itzela behar da, eta geroz eta handiagoa gainera, transakzioa faltsifikatzeko aurretiko milioika transakzioak ere faltsifikatu beharko genituzkeelako. Hori ezinezkoa da, ordea. Alabaina, edonork egiazta dezake transakzio horietako bakoitza baliagarria den; ordenagailurik txikienak ere egin dezake hori.

Sistema zaintzen duten mertzenarioak

Eta zergatik utziko du pertsona batek bere ordenagailua, sistema eusteko kalkulu konplexuak egiten lagun dezan? Moneta gehiago lortzeko. Sistema bere burua arautzeko diseinatuta dago eta automatikoki bitcoinak eskaintzen dizkie transakzioak bidezkoak diren baieztatzeko kalkuluak egiteko erabiltzen diren ordenagailuei. Baieztatze-lan horri «meatzaritza» esaten zaio eta hasiera batean edozein erabiltzailek egin bazezakeen ere, gaur egun ahalmen izugarria duten ordenagailu-multzoek baino ezin dute egin.

«Meatzaritza» horri esker, kolpe batean hiru arazo handi konpontzen dira: sistemaren osotasuna babesten da, bitcoin berriak jaulkitzen dira eta moneta berri horiek banatu egiten dira. Banku zentralentzat, moneta berriak jaulkitzea ala ez jaulkitzea beti erabaki politikoa izango da. Diru berriak inflazioa sortzen du; inflazioak ekonomia susper dezake, baina, beste alde batetik, zirkulazioan dabilen diruak balioa galtzen du eta aurrezkigileak kaltetu egiten dira. Bitcoinen kasuan, monetak sortzeko tasa ezaguna da eta tope bat izango du gainera: datorren hamarkadako momenturen batean, 21 milioi bitcoin egongo dira merkatuan. Ordutik aurrera ez da moneta gehiago banatuko.

Munduko pizzarik garestiena

Behin bitcoinak sortu eta banatzeko eta transakzioak egiaztatzeko prozesua abian denean, jendeak konfiantza duelako mantentzen da sistema osoa. Gauza bera gertatzen da, adibidez, pertsona batzuek dolarrak edo yenak onartzen badituzte, baina ez badute onartzen diktadura ilun eta urrun bateko moneta baten bidez kobratzea.

Bitcoinak lehen aldiz balioa eskuratu zuen norbaitek produktu ukigarri bat (pizza pare bat) 10.000 bitcoinen truke saltzea onartu zuenean. Afari hori merkea ala garestia izan zen? Salerosketa hori egin aurretik ez zegoen bitcoinen balioa benetako mundura eramaterik eta, beraz, ezinezkoa zen hori jakitea. Gaur egun (2017ko uztailaren amaieran), bitcoin horiek 23 milioi euro baino gehiago balio dute. Etorkizunean zer balio izango duten aurreikustea ezinezkoa da, ez baitago hori jakiteko oinarririk.

Ezinezkoa da bitcoinak benetan zer ondorio izango duen aurreikustea. Gerta daiteke moda iragankor baten pare desagertzea (horixe gertatu zen Herbeheretan XVII. mendean tulipen balioarekin), gerta daiteke beste kriptomoneta batek haren lekua hartzea, eta gerta daiteke munduko ekonomia goitik behera iraultzea. Bitcoinak arrakasta badu, aztarna jarraitzerik ez duen eta, ondorioz, zerga-alorrarentzat nahiz poliziarentzat opakoa den moneta batek izango lituzkeen ondorio sozialak fikzioan baino ezin dira planteatu. Eta blog honetan nahiago dugu burutapenetan ez aritzea.

Dena dela, bitcoinarekin eta haren arrakastaren ondorioz sortu diren antzeko beste dozenaka monetekin —etherra, dogecoina, littlecoina…— zernahi gertatuta ere, badirudi hori posible egin duen teknologia geratzeko etorri dela. Teknologia horri bloke-katea (blockchain) esaten zaio eta haren bidez, lehen aldiz, sistema batek edozein hitzarmen berrets dezake, hirugarren batek horren fede eman behar izan gabe. Ez da diruaren esparrura mugatzen, edozein kontratutan ezar baitaiteke: ez da beharrezkoa izango notario bat egotea bi alderdiak adostasuna lortu dutela egiaztatzeko: sistema tekniko bat egongo da, inolako zalantzarik gabe hori horrela izan dela egiaztatzeko. Eta ezin izango da faltsifikatu.

Goiz da jakiteko zer ondorio izango duen konfiantza kudeatzeko modua goitik behera aldatuko duen sistema horrek. Halere, ez dirudi zorakeria denik etorkizunean benetako aplikazioak izango dituela pentsatzea. Liluragarria izango da horiek guztiak ikusten joatea. LABORAL Kutxan aztertu egingo ditugu, eta ezarri ere bai, pentsatzen badugu gure bezeroentzako, gure gizarte-ekintzarako eta kalitateko enplegua sortzen duten enpresei babes irmoa eskaintzeko onuragarriak direla.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.