logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer dira Hal Cash transferentziak eta nola erabiltzen dira?

Zer dira Hal Cash transferentziak eta nola erabiltzen dira?

Inoiz galdetu diozu zeure buruari zer den gure kutxazainetako pantailan agertzen den Hal Cash zerbitzua, eta nola erabiltzen den? SMS bidez eskudirua bidali eta jasotzeko oso modu praktikoa da. Baliagarria izan dakizuke estualdi batetik irteteko, baita zure egunerokoan erabiltzeko ere.

LABORAL Kutxan eskaintzen dizugun banku-zerbitzu bat da Hal Cash, edonori transferentzia bat azkar, seguru eta doan egiteko aukera ematen dizuna. Hartzailearen telefono-zenbakia besterik ez duzu jakin behar. Zerbitzu horren bidez, eskudirua bidal diezaiokezu nahi duzun pertsonari, SMS batek iristeko ematen duen denboran, hau da, segundo gutxi batzuetan. Hal Cash bidezko transferentziak egiteko, LABORAL Kutxaren bezeroa izan behar duzu; hartzaileak, ordea, telefono mugikorra eta dirua jasotzeko kutxazain automatiko bat soilik behar ditu.

Hal Cashek hainbat aukera eskaintzen ditu, bai zure eguneroko zereginetarako eta bai zure enpresaren funtzionamendurako ere, bidalketa bakoitzeko 600 €-ko mugarekin. Honako hauetarako erabil dezakezu, adibidez: bion lagun batentzat erositako oparia senitarteko bati ordaintzeko, afari batean dagokizun zatia jartzeko, zure semearen edo alabaren hileko paga helarazteko…; alegia, zure eguneroko bizitzarekin zerikusia duen guztirako, erabat doan baita. Baina, horrez gain, zure enpresaren aldizkako egoerak ere konpon ditzakezu; esate baterako, hornitzaileei ordaindu, zure plantillako langile bati gastu komunetarako dirua bidali eta eskudiruzko sariak ematen dituzten sustapen-ekintzak gauzatu, besteak beste. 24/7 zerbitzua denez, penintsulako edozein bazterretan bidaiatzen ari den pertsona bati edozein ordutan dirua bidaltzeko erabil dezakezu.

Dirua bidaltzeko

Erabilera oso erraza da. Dirua bidali behar baduzu, LABORAL Kutxaren bezeroa izan behar duzu, eta jarraibide hauek bete:

  1. Zoaz gure bulegoetako batera, deitu Telebankara edo sartu Online Bankan, datu hauek eskura dituzula: dirua jaso behar duen pertsonaren telefono-zenbakia, transferentziaren zenbateko zehatza eta aldez aurretik jasotzailearekin hitzartutako 4 digituko gako bat.
  2. Egin ordainketa. Zure Online Bankan sartzen zarenean, «Transferentziak» atalean, sakatu alboan dagoen «Egin Hal Cash eragiketa» erlaitzean. Eraman aldean jatorrizko kontuari lotutako txartela, behar izanez gero segurtasun-egiaztapenak egin ahal izateko.
  3. Ordainketa egiteko unean, sistemak SMSa bidaliko du onuradunaren mugikorrera, bidalketaren zenbatekoa eta 4 digituko erreferentzia adierazteko. Dirua zerbitzuari lotutako kutxazain batetik atera ahal izateko, erreferentzia hori, zurekin hitzartutako ezkutuko gakoa, transferentziaren zenbatekoa eta bere mugikor-zenbakia behar izango ditu hartzaileak. SMSa jasotzen duen unetik, 10 eguneko epea izango du eskudirua ateratzeko. Eragiketa epe horretan burutzen ez badu, baliorik gabe geratuko da.

Dirua jasotzeko

Diruaren hartzailea bazara, berriz, bidaltzailearekin 4 digituko gakoa eta transferentziaren zenbatekoa hitzartu beharko dituzu aldez aurretik, eta SMSa heldu arte itxaron. Jasotzen duzunean, bilatu Hal Cash zerbitzua duen kutxazain bat inguruan daudenen artean, sakatu zerbitzua adierazten duen erlaitzaren gainean eta idatzi datu hauek:

Ez du ez kostu gehigarririk, ez gasturik, ez komisiorik; azkarra, erraza eta praktikoa da. LABORAL Kutxaren bezeroa izateagatik besterik gabe. Zalantzarik baduzu Hal Cashen erabilerari buruz edo beste edozein motatako transferentziaren bati buruz, deitu gure bulegoetako batera edo Telebankara eta berehala argituko dizugu. Hortxe izango gaituzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean