Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer dira inbertsio-fondoak eta nola izan daitezke onuragarriak zuretzat?

Zer dira inbertsio-fondoak eta nola izan daitezke onuragarriak zuretzat?

Batzuetan, aparteko diru bat iristen bazaizu, errentagarritasun handiagoa nahi baduzu edo, besterik gabe, etorkizunerako aurreztu nahi baduzu, inbertsio-formulak bilatzen hasten zara, aurrezki-kontu batek, epe finko batek edo pentsio-plan batek baino etekin handiagoa emango dizutenak.

Finantza-tresnetako bat inbertsio-fondoa da. Edozein pertsonaren eskura dagoen tresna da, nork bere gain hartu nahi duen arrisku-mailara eta dituen beharretara egokitzen baita, bai finantzen munduan esperientzia duen inbertitzailea bada, bai bere dirua modu eraginkorragoan kudeatu nahi duen aurreztaile xumea bada.

Nola funtzionatzen dute inbertsio-fondoek?

Inbertsio-fondoen funtzionamendua nahiko erraza da: ekarpen indibidual bat egin behar diozu zure finantza-erakundeari edo plataforma espezializatu bati, hainbat finantza-aktibotan inberti dezan, errentagarritasun jakin bat ateratzeko. Horren trukean, legez araututako zenbait komisio kobratzen dira.

Baloreen merkatuaren antzeko funtzionamendua duten arren, inbertsio-fondoek zenbait berezitasun dituzte. Zer fondotan inbertitu nahi duzun aukeratzen duzunean, partaidetzak eskuratzen dituzu, likidazio-balio izeneko prezioan: balio hori lortzeko, fondoaren ondarea —hau da, partaide guztiek jarritako dirua— zati zirkulazioan dauden partaidetzen kopurua egiten da. Partaideek askatasunez erosi (harpidetza) eta sal (itzultzea) ditzakete beren partaidetzak, eta, orduan, fondoaren ondarea txikitu edo handitzen da, hurrenez hurren. Nolabaiteko arriskua dago eragiketa horietan; izan ere, fondoak inbertitu dituen aktiboek emaitza negatiboak ematen badituzte, fondoaren ondarea txikitu egingo da, baita partaidetzen likidazio-balioa ere. Eta, fondoa behera doan une horretan dirua behar baduzu, gerta daiteke itzultzearen likidazio-balioa harpidetzarena baino txikiagoa izatea; hots, eragiketarekin dirua gal dezakezu, azken batean.

fondos de inversión

Nola izan daitezke onuragarriak zuretzat?

Inbertsio-fondoen formulak zenbait abantaila ditu; esaterako, partaidetza horiek kudeatzen dituzten finantza-erakundeek eta sozietateek zure eskura ez dauden merkatuetara jo dezakete, inbertsio horiek zure kontura egitea erabakiz gero eskura izango ez zenituzkeen merkatuetara, alegia. Horri esker, fondoek aukera ematen dizute zure inbertsioak dibertsifikatzeko eta zure aurrezkiengatik errentagarritasun handiagoa lortzeko.

Gainera, inbertsio-fondoei dagokien zerga-sistema onuragarria da; izan ere, partaidetzak saltzen dituzunean soilik ordaindu behar dituzu zergak, eta fondoen arteko intsuldaketetan sortutako gainbalioek —hau da, partaidetzen itzultzearen (salmenta) eta beste partaidetza batzuen harpidetzaren (erosketa) artean sortutakoek— ez dute zergarik ordaintzen.

Nola inberti dezakezu inbertsio-fondo batean?

Inbertsio-fondo batean inbertitzeko, LABORAL Kutxara etorri behar duzu, baina beste gestio-sozietate batzuk ere badaude. LABORAL Kutxan eta beste sozietate horietan, fondoaren baldintzei eta komisioei buruzko informazio guztia jaso ahal izango duzu.

Zer gastu ditu?

Inbertsio-fondo bat kontratatzean, ordaindu beharreko hainbat komisio-mota daude.

Zein aukeratu?

Fondo bat aukeratzeko, ezinbestekoa da inbertitzailearen beharrak eta helburuak aintzat hartzea, baina baita inbertitzaileak bere gain hartu nahi duen arriskua ere. Arrisku hori zenbait faktoreren mende egoten da; hona hemen faktore horietako batzuk: aktibo-mota, eremu geografikoa (eskualde edo herrialde bateko ezegonkortasun politiko, ekonomiko edo soziala) eta dibisa (dolarra eta euroa egonkorragoak dira). Oro har, aktiboaren segurtasuna errentagarritasunarekiko alderantziz proportzionala da, eta 1etik (seguruagoa) 6ra edo 7ra (arrisku handiagoa) bitarteko eskala baten bidez adierazten da.

LABORAL Kutxan espezialista-talde bat dugu, zure diruari etekina ateratzen hasteko eman beharreko pausoei buruzko aholkularitza pertsonalizatua emango dizuna. Gainera, zure Online Bankan fondoen gomendatzaile bat aurkituko duzu, gehien interesatzen zaizuna hauta dezazun; gutxieneko inbertsioa 60 eurokoa da. Tresna horrek inbertsioen inguruan dituzun ezagutzak eta esperientzia ebaluatuko ditu, zer inbertsio-helburu dituzun galdetuko dizu, eta zure erantzunekin ondoen bat etortzen den inbertsio-gomendioa proposatuko dizu.

Hainbat fondo-mota daude, zure beharren eta helburuen arabera:

Kategoria nagusi horiez gain, beste fondo-mota batzuk ere badaude, inbertitzaileen egoera ekonomikora, helburuetara eta arrisku-mailara egokitutako inbertsio-politikak dituztenak. Informazio gehiago behar baduzu, sartu LABORAL Kutxaren webgunean inbertsio-fondoei buruzko atalean, edo jarri harremanetan zure konfiantzazko gestorearekin. Gainera, gogoratu Banka Pertsonaleko aholkulariek inbertsio-proposamen pertsonalizatuak egin ditzaketela, zure inbertsio-profilean eta zure ezaugarri eta behar pertsonaletan oinarrituta.

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.