Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer duzu nahiago, aseguruak salduko dizkizun erakunde bat, edo, saltzeaz gain, horiek azalduko dizkizun erakunde bat?

Zer duzu nahiago, aseguruak salduko dizkizun erakunde bat, edo, saltzeaz gain, horiek azalduko dizkizun erakunde bat?

Behin baino gehiagotan esan dizugu. LABORAL Kutxan banka eta aseguruen eredu bakarra dugu. Aseguruak merkaturatzeaz gain, horiek fabrikatzen dituen erakunde bihurtu gara, erantzun nahi diegun eta babestu nahi ditugun pertsona horiei hobeto egokitzen zaizkien produktuak sortzeko helburuarekin: zuek zarete pertsona horiek, LABORAL Kutxaren bezeroak, milioi eta erdi baino gehiago dagoeneko. Horretarako, hau da, eskaintzen dizuegun arreta hobetzen jarraitzeko, aldaketa horretan sakondu eta orain aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzen dizugu. Zure premiei hobeto erantzutea espero dugu. Aukera aurkezten dizugu, aseguruak eskaintzeko beste modu bat.

Ba al zenekien pertsona guztien % 83k ez duela gehien komeni zaion aseguru-bermea?

Bizitza, istripuak… Noizbait pentsatu al duzu aseguru horietakoren bat behar duzun? Zein? Zure familia-egoera aldatu egin da −dibortziatu egin zara, haur bat izan duzu…−, ez dakizu norengana jo estalduraren bat aldatu beharko zenukeen jakiteko? Gustatuko litzaizuke aseguru-arloko adituek zure egoera pertsonala aztertu eta behar duzun babesa eskainiko dizuten aseguruak gomendatzea, beharrezkoa baino euro bakar bat gehiago ez gastatzeko? Bada, horixe da Aukeraren bitartez eskaintzen dizuguna, zure egoeraren diagnostiko pertsonalizatua, zure arazoei eta premiei benetako irtenbideak eskainiz eta zure lan eta familia-arloko egoerara nahiz egoera pertsonalera egokituta.

Euro bakar bat gehiago ordaindu gabe, estaldura gutxiago jaso gabe

Zure kasua berrikustea, eta zein aseguru behar duzun edo zein aldatu edo baliogabetu dezakezun ikustea nahi duzu? Zure aseguru-adituak hitzordua zehazteko dei egingo dizu seguruenik, baina zuk ere gauza bera egin eta elkarrizketa txiki baterako hitzordua eska dezakezu. Aditu horrek ekonomiarekin, finantzekin, lanbidearekin edo ondarearekin lotutako zenbait datu eskatuko dizkizu, eta zure egoeraren diagnostikoa egingo du, zure kasuaren azterketa sakona egiteko.

Amaitzean, egokitzat jotzen dituzun aseguruei buruzko erabakiak hartzeko dokumentazioa helaraziko dizu: zure Bizitzako Koadernoa −zure egoera oinarritzat hartuta egingo dugun dokumentua−; zure premien diagnostiko pertsonalizatua, hau da, Aukera dokumentua, aztertu ditugun gertakizun guztiak eta behar dituzun estaldurak zehazten dituena; eta azkenik, gomendatu dizugun aseguru bakoitzari buruzko informazio zehatza.

Dokumentazio hori aztertu eta nahi dituzun kontsulta eta galdera guztiak egiteko beharrezko denbora guztia izango duzu. Zerbitzua doakoa da LABORAL Kutxako bezero guztientzat, eta aholkularitza eskatzeak ez du esan nahi ezer kontratatu behar duzunik. Gure gomendioetan gardentasun gorena bermatzen dizugu, eta aholkularitza-zerbitzuak zure konfiantza lortzea espero dugu. Inolako konpromisorik eta gasturik gabe.

Gure helburua: aseguru-estaldura egokia eskaintzeak zure familiaren ongizatea bermatzen du. Gure konpromisoa: zure interesak zaintzea eta zure premiekiko interesa agertzea.

Gogoratu aseguru pertsonalek honako hauek ahalbidetuko dizkizutela:

  • Familiaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea.
  • Zure seme-alaben ikasketen jarraitutasuna bermatzea.
  • Etorkizuneko familia-proiektuak babestea.
  • Zure familia-ondarea babestea.
  • Izan ditzakezun zorrak kitatzea.
  • Aurreikusi gabeko gastuak ordaintzea, hala nola, heriotzekin, etxebizitzako egokitzapenekin −baliaezintasun-kasuan− eta gaixotasun larrien tratamenduekin lotutako gastuak.
  • Mendekotasun-egoerei aurre egitea.
  • Gizarte Segurantzako prestazioak osatzea.
  • Oinordetzen gaineko zerga ordaintzea.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.