Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer egin behar dugu etxean sutea edo ur-ihesa gertatu ondoren?

Zer egin behar dugu etxean sutea edo ur-ihesa gertatu ondoren?

Norbere etxea da bakoitzarentzat lekurik seguruena. Gure aterpea da, eta gure familiarena. Horregatik, ezustekoren bat gertatuz gero, etxeko aseguru on bat eta gertatutakoari aurre egiteko mekanismoak izango ditugula jakitea lasaigarria da. Sute edo ur-ihes bati erantzuteko, esaterako. Bi horiek dira etxebizitzan kalterik larrienak eragiten dituztenak. Ez dagigula inoiz gerta, baina horrelako kasuren baten aurrean… zer egin behar dugu? Jarraian azalduko dizugu. Edonola ere, gomendio bat egin nahi dizugu aurretik: zure aseguruaren inguruan zalantzaren bat baduzu edo asegururen bat kontratatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure adituekin. Banka- eta aseguru-zerbitzu bateratuak eskaintzen dituzten LABORAL Kutxaren sukurtsaletan aurkituko dituzu.

Ezer baino lehen…

Lehenik eta behin, gure etxeko asegurua begiratu beharko dugu.- Gure kontratuak dioena funtsezkoa izango da dagokigun kalte-ordaina jasotzeko orduan.

Aztertu ondo kalteak

Gure etxean sutea edo ur-ihesa gertatu bada, arina izanik ere, seguruenik ez gara egongo egoera lasaitasunez ebaluatzeko moduan. Baina hori da, hain zuzen, egin behar dugun lehenengo gauza, aseguru-etxera deitu aurretik ere.

Papera eta boligrafoa hartu, edo Excela zabaldu, eta suak edo urak eragindako kalte guztiak apuntatu behar ditugu, banaka-banaka, izan ere, horien guztien berri eman behar baitiogu aseguru-etxeari. Zerrenda zenbat eta xehatuagoa izan orduan eta hobe. Era berean, auzokoei kalterik eragin ote diegun jakin beharko dugu, geure aseguru-etxearen kontura konpondu beharko baitituzte kalteak.

Aseguru-etxera deitzea

Datu horiek guztiak, gure poliza eta NANa eskuetan ditugula, aseguru-etxera deituko dugu ezbeharraren berri emateko, eta gertakariaren ordu zehatza adieraziko dugu. Deia egin dugun data eta ordua eta hartu gaituen pertsonaren izena apuntatzea komeni da.

Ezbeharra ebaluatzea

Gure aseguru-etxeak peritua edo ezbeharra ebaluatuko duen arduraduna bidaliko du. Arduradun hori gure auzokoekin ere jarriko da harremanetan, gure etxeko ezbeharrak haien etxean kalteak eragin baditu. Lehenago osatu dugun zerrendako datuak adieraziko dizkiogu, eta berak horren guztiaren argazkiak aterako ditu, jasoko dituen oharrekin batera aseguru-etxeari bidaltzeko. Kaltetutako altzarien edo gauzen erosketa-fakturak gordeta baditugu, horien kopiak ere une horretan eman behar dizkiogu. Dokumentazio guztia jasota, aseguru-etxeak erabakia hartuko du, polizan sinatutako estalduren arabera, eta kalte-ordainaren behin betiko zenbatekoa zehaztuko du.

Kalteak txikiak direnean, aseguru-etxeak zuzenean bidal dezake enpresa kolaboratzailea kalte horiek konpontzera. Adibidez, hodi batean izandako ur-ihesaren berri eman badugu, iturgina bidaliko du arazoa konpontzera. Batzuetan, guk geuk ere dei diezaiokegu profesionalari eta, gero, haren faktura aseguru-etxeari bidali, baina hobe da aurretik aseguru-etxeari galdetzea zerbitzu hori zuzenean eskaintzen duen.

Kalte-ordainen eta erantzukizunen mugak

Poliza bakoitzak muga jakinak ditu aseguratutako zenbatekoei eta estaltzen duen erantzukizun zibilari dagokienez. Orokorrean, prima zenbat eta handiagoa izan orduan eta handiagoak izaten dira zenbatekoak ere.

Infra-aseguruaren kasua gerta liteke, hau da, ondasunak benetan duten balioaren azpitik aseguratzea, prima aurrezte aldera. Horrelakoetan, ezbeharra gertatuz gero, “aldeari” dagokion ehunekoaren araberakoa izango da kalte-ordaina. Ulergarriagoa izan dadin, LABORAL Kutxaren etxe-aseguruaren baldintza orokorrak jarriko ditugu adibide gisa. Demagun zure ondasunek 72.000 euro balio dutela eta 54.000 eurotan aseguratu dituzula (guztizkoaren % 75).

Zer gertatuko da asegururik ez duen auzoko baten etxeko suteak edo ur-ihesak gure etxebizitzan kalteak eragin baditu?

Hasteko, gure auzokoarekin ados jarri behar gara, bere etxeko kalteak eta, ondoren, gure etxekoak konpon ditzan. Adibidez, apurtutako hodi baten ondorioz gure etxean heze-orbana sortu bada, ezingo dugu orbana konpondu hodia konponduta egon arte. Auzokoak ez badigu inor bidaltzen konponketa egiteko eta ez badu horren ardura bere gain hartu nahi, gure aseguru-etxeari parte eman behar diogu, kalteak erreklama ditzan.

Eta kaltetutako etxebizitzek ez badute asegururik?

Kasu horretan, aseguruetan aditua den abokatu batengana jo beharko dugu eta peritu-txosten pribatua eskatu. Hori garrantzitsua izango da, batez ere, kaltetua izan den aldearentzat, bere eskubideak erreklamatze aldera. Nolanahi ere, hobe da aurrea hartzea, gure etxeko lasaitasuna ezin baita diruz ordaindu. Beraz, kasu guztietan etxe-aseguru poliza bat izatea gomendatzen dugu. Gaiari buruzko edozein zalantza izanez gero, LABORAL Kutxako aseguru-adituak zure esanetara dituzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.