Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer egin nire mugikorra desagertu egin da edo lapurtzen dizutenean

Zer egin nire mugikorra desagertu egin da edo lapurtzen dizutenean

Poltsan begiratzen duzu, poltsikoetan, motxilan. Ezinezkoa da. Berriz begiratzen duzu. Baina ez, ez dago. Mugikorra desagertu egin da! Galdu egin baduzu edo lapurtu egin badizute, atsekabea ez dizu inortxok ere kenduko.

Azken finean, zure bizitza osoa duzu bertan. Zure kontuen informazioa dago, ordainketak egiteko erabiltzen duzu, eta lan-erreminta ere izan daiteke. Horrelakoetan, zer egin?

Lehenik eta behin, ez izutu.

Hasteko, egiaztatu zure mugikorra beste norbaitek duen: deitu zure telefono-zenbakira. Beharbada beste pertsona batek erantzungo du, aurkitu egin duelako. Horrela ez bada eta “itzalita edo estaldurarik gabe” badago, litekeena da asmo txarragoak dituen beste norbaiten eskuetan egotea. Orduan, mugitzen hasi behar duzu, larritu gabe, baina denborarik galdu gabe. Terminala berreskuratzea oso zaila izango da; baina, gutxienez, mugikorra duenak ez dezala erabilera txarrik egin, eta saia zaitez, ahal den neurrian, zure datuetan sartzen ez uzten. Jarraian, zein urrats eman behar dituzun azalduko dizugu, Android sistema eragileko mugikor bat baduzu nahiz iPhone bat baduzu.

Aldatu zure pasahitz guztiak

Mugikorrean kontaktuak, argazkiak, mezuak, elkarrizketak eta abar gordetzen dituzu. Zure bizitzaren zati bat da eta, askotan, ezinbesteko lan-tresna ere bai. Gainera, zure gailuan Google-era, Whatsappera, Facebookera, Instagramera, Paypalera eta beste aplikazio batzuetara sartzeko app-ak izango dituzu beharbada. Oso garrantzitsua da horien guztien pasahitzak aldatzea, automatikoki aplikazio guztietako saioak itxiko baitira. Berriz martxan jartzeko, gailuak pasahitz berriak eskatuko dizkizu eta, jakina, pasahitz horiek ez ditu beste inork ezagutuko.

Jarri salaketa polizia-egoitzan

SIM erabilezin bihurtu eta pasahitzak aldatu ondoren, zure mugikorra duenak zure informaziora sartzeko aukera asko galduko ditu. Orduan, salaketa jartzeko unea da. Horretarako, zure IMEI kodea beharko duzu, mugikorraren “matrikula” edo NAN zenbakia, identifikatzaile bakar bat: telefonoa ezgai bihurtzeko balio du eta gailuaren kaxan agertzen da. Operadoreak ere izan dezake, zure terminala haren bitartez eskuratu bazenuen.

Blokeatu eta ezabatu edukia

“Google Aurkitu nire gailua” edo beste aplikazio bat ─Cerberus App, adibidez─ hura lokalizatzeko gai bada, Blokeatu sakatu behar duzu. Eta galdutzat ematen baduzu, edukia beste pertsona batzuen esku ez geratzeko, Ezabatu sakatu behar duzu. Itzalita badago, datu guztiak desagertu egingo dira berriz piztean. Une horretatik aurrera, zeuk ere ezin izango diozu aztarnari jarraitu “Aurkitu nire gailua” aukeraren bidez. Izan ere, edukia beste ezer baino lehen blokea eta ezaba dezakezu, egokia iruditzen bazaizu.

Ez ahaztu zure operadoreari jakinaraztea eta lapurtu dizuten gailua IMEI bidez blokeatzeko eskatzea.

Zer egin zure mugikorra Android bat bada

Lehenik eta behin, zure mugikorra lokalizatzen saia zaitezke. Oso erraza da kokalekua aktibatuta badu; sartu “Google -> Aurkitu nire gailua” aplikazioan edozein mugikor edo ordenagailutatik. Aurkitzen ez baduzu, ez galdu denborarik:

Zer egin iPhone bat bazenuen

Sartu galdutako gailuak bilatzeko iPhonen orrian. Zure iCloud pasahitza beharko duzu eta, haren bitartez, zure terminala bilatzeko eta gailua urrutitik blokeatzeko Galduta Modua aktibatu ahal izango duzu. Era berean, Jakinarazi aurkitzen denean izeneko erlaitz bat duzu. Aktibatzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu gailua martxan jartzen den unean bertan. Hori gertatzen bada, mapa batean lokalizatu ahal izango duzu mugikorra.

Hurrengo urratsak Android mugikorraren kasuan azaldu dizkizugun berberak dira. Telefonoaren IMEI kodearekin poliziarengana joan eta salaketa jarri behar duzu. Gero, zure operadorearekin jarri behar duzu harremanetan, lapurretaren berri eman eta konpainiak gailua guztiz blokea dezan, gailuaren IMEI kodea erabiliz. Ez galdu salaketa, beharbada eskatu egingo dizute eta.

Aldez aurretiko gomendio txiki batzuk

Denoi gerta dakiguke mugikorra lapurtzea edo galtzea. Horregatik, hobe da erosi bezain laster gomendio jakin batzuk betetzea. Oso gomendio baliagarriak dira, ikusiko duzun bezala.

LABORAL Kutxan zure segurtasunaz arduratzen gara. Eta zaindu egiten dugu.

Zure mugikorrean LABORAL Kutxaren aplikazioren bat instalatuta duzu eta terminala galdu edo lapurtzen badizute gerta daitekeenak kezkatzen zaitu? Zu ez kezkatzeko, LABORAL Kutxan zure segurtasunaz arduratzen gara.

LABORAL Kutxaren app finantzarioan, sarbidea PIN, hatz-aztarna edo aurpegia ezagutzeko sistema bidez mugatuta dago, eta, LK Pay aplikazioan, hau da, mugikorretik ordainketak eta diru-bidalketak egiteko aplikazioan, PIN bidez. Beraz, hirugarrenek ez dute ia inola ere sartzerik izango, PIN zenbakia telefonoan gordeta ez badaukazu behinik behin. Dena den, gogoratu zure PIN zenbakia zure ordenagailutik edozein unetan alda dezakezula.

Gogoratu, halaber, LK Pay aurrez zehaztutako ordainketa mugikorretarako app gisa instalatuta baduzu, kreditu-txartela galdu edo lapurtu balizute bezala jardun beharko duzula: LABORAL Kutxara deitu eta ordainketei atxikitako txartela blokeatu. Momentuan bertan egingo dugu.

Zu babesteko hartzen ditugun neurriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu gure segurtasun-atarian. Besteak beste, zure gailu mugikorrekin zein neurri hartu azalduko dizugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.