Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer egin nireak ez diren diru-mugimenduak hautematen baditut?

Zer egin nireak ez diren diru-mugimenduak hautematen baditut?

Internetek gure egunerokotasuna hobetu du zentzu askotan. Besteak beste, gauzak erosi eta saltzea, bidaiatzea edo bankuko eragiketak egitea erraztu digu, harremanetan jartzeko edo komunikatzeko aukerez hitz egin gabe. Eta jakina, gure bizitzako beste esparru batzuetan bezala, Sareak ere bere arriskuak ditu eta zenbait segurtasun-neurri hartu behar dira. Kontua ez da beldurtuta bizitzea, ezta gutxiago ere! Metroz bidaiatzen dugunean poltsa gurutzatzen dugunean edo gauez etxera itzultzen garenean kale argitsuago bat aukeratzen dugunean izaten dugun zuhurtzia berarekin jardutea baizik. Interneten ere delitu baten biktima izan gaitezke, eta horregatik, susmagarria iruditzen zaigun diru-mugimenduren bat hautematen dugunean zer egin jakitea komeni da. Horrela, norbaitek gure identitatea ez lapurtzea, gu bagina bezala ez jardutea eta, esaterako, erosketak gure izenean ez egitea lortuko dugu.

Kontuz…

Norbaitek zure identitatea faltsutu duela konturatzen bazara, jardun ezazu lehenbailehen. Lehenik eta behin, jakinarazi iezaiozu zure banku-erakundeari, hark zure kreditu-txartelak baliogabetu eta behar bezala babestu zaitzan. LABORAL Kutxako bezeroa bazara, hemen duzu mota horretako egoeretarako behar duzun informazio guztia. Eta delituren bat gertatu bada, jarri salaketa gertuen duzun polizia-etxean. Egin ezazu gauza bera diru-zorroa edo beste dokumenturen bat desagertu bazaizu, norbait zure kotxean edo bizilekuan sartu bada…

Segurtasun-aholku orokorrak: kontsultatu dena gure webgunean

Lehenenik eta behin, eta garrantzitsuena: kontsulta ezazu segurtasun-aholku orokorrei buruzko gure web-orria. Bertan, gaur egun zure burua babesteko jakin behar duzun guztia jaso dugu.  Zure gailuak nola babestu (ordenagailua eta telefono mugikorra), segurtasunez nola nabigatu eta zure Banka Mugikorrarekin lasai jarduteko informazio zehatza izango duzu bertan. Eta jakina, baita Internetez erosketak segurtasun osoz nola egin jakiteko ere.

Kontuz phishing deiturikoarekin

Interneten phishing deitzen zaio isilpeko informazioa lortzeko helburuarekin egiten den identitatearen ordezpenari. Phishing horren modus operandi ohikoena posta elektronikoa erabiltzea da (dena den, gero eta gehiago hautematen dira sare sozialetako, bat-bateko mezularitzako edo SMS bidezko mezuetan). Iruzurgileak erakunde legitimo bat balitz bezala jarduten du –zure bankua, erakunde publiko bat (Ogasuna, adibidez) edo telekomunikazioetako enpresa bat, esaterako– zure informazioa lortzeko. Orokorrean, web-orri faltsu batera eramaten zaituzte, eta bertan, datu jakin batzuk bete ditzazula eskatzen dizute, mota guztietako arrazoiak erabiliz (iruzurra saihesteko segurtasun-gomendioak, segurtasun-politikako aldaketak, produktuen sustapena, opariak, zerbitzuaren amaiera, lan-eskaintzak –faltsuak, jakina–…). Ez egin horrelakorik!

Nola jakin iruzurra dela? Horrelakoetan eskatzen diren datu pertsonalak ez dira posta elektronikoz eskatzen. LABORAL Kutxan ez dugu hori inoiz egiten. Gainera, e-mail horietan informazioa berehala eman dadila eskatzen dute, laster ematen ez badugu, zerbitzuren bat eten egingo dela mehatxatuz. Beste pista bat: normalean, mota horretako iruzurrak beren programetan itzulpena barne hartzen duten makina automatikoen bitartez egiten dira, eta beraz, akats ortografiko edo inkoherentzia gramatikal larriak izaten dituzte.

Laburbilduz…

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.