Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zozketa: Zer lotura dute zure auto-maileguak eta munduko oherik ospetsuenek?

Prestamo coche / Auto Mailegua

Oso erraza da: guztiak amets egiteko modukoak izan daitezkeela! Horrelakoak dira munduko oherik famatuenak, zalantzarik gabe. Zuk zeuk ikusiko duzu zenbateraino post honetan (eta presta zaitez, ohe hegalariak ere badaude eta). Baina zure auto-mailegua ere zoragarria izan daiteke.

Imajina dezakezu tapaki bigun-bigun bat eta zu hantxe barruan, gozo-gozo zure iPad-a begiratzen eta ametsetako duzun auto hori bilatzen? Pausu bakarrera zaude! Eskatu gure maileguei buruzko informazioa konpromisorik gabe eta parte hartu zozketan. 5 iPad eta 5 lumatxa daude jokoan!

Zozketaren oinarrak (PDF)

Mailegu honek 7 urteko epea du, gehienez ere. 9.000 eurotik gora soilik eskatu daitezke. UTB %5,6 eta irekiera komisioa %1,5 soilik. Aurrez partzialki edo erabat kitatzeagatiko konpentsazioa % 1. Ikusten duzun moduan, amets egiteko moduko baldintzak ditugu. Gure hurrengo zerrendako oheen modukoak.

Munduko oherik ospetsuenak

Flotatzaileak, ur azpikoak, imajina dezakezun baino garestiagoak, erraldoiak eta baita hegalariak ere. Ezin genuen edredoirik zozkatu, batzuek lo eta amets egiten duten oherik bitxienak gogoan izan gabe.

cama-bolido1. Bolido-ohea: Autoei eta oheei buruz ari garenez, telebistako oherik ospetsuenetako batekin hasi behar dugu: Friends-eko ‘bolido-ohearekin’. Hirugarren denboraldiko zazpigarren kapituluan, Monicak haur-ohe bat erosten du hutsegitez. Horren ondorioz, Chandler, Monicaren laguna, ohartzen da bere neskalagunak engainatu egiten duela… hain zuzen ere Monicaren senarrarekin. Hori gertatu bitartean, nahiko ondo pasatzen dute.

2. Ohe bakezalea: 1969an, John Lennonek eta Yoko Onok bi astebete eman zituzten ohean (lehenengoa Amsterdamen eta bigarrena Montrealen). Beren ezkontzak eragindako zalaparta aprobetxatuz, munduko bakearen aldeko aldarrikapen bitxi hori egin zuten. Hasiera batean, prentsa gonbidatu zutenean haiek ohean ikustera, kazetariek pentsatu zuten zerbait harrigarriagoa ikusiko zutela. Azkenean,  biak hainbat orduz ohean eserita baino ez zuten ikusi, oheko eserialdi bakezale eta kastua, alegia.

cama-voladora3. Ohe hegalaria: Gogoan al duzu Umore Horia? Pentsatu al duzu inoiz Japoniako telebistan ikusten ez dena ez dela inon ikusten? Ba, ziur aski, horixe pentsatuko duzu programa hori ikusten duzunean; izan ere, programako parte-hartzaile bat ohe batean sartu, kable batzuen bidez airez aire bota eta petardo eta su artifizialak jartzen dizkiote. Halaxe gertatzen da.

4. Beste ohe hegalaria: Beharbada gu gara arraroak, ez baitugu hegan egin nahi izan inoiz ohe batekin. Inoiz saiatzen bagara, ez dugu uste bikote honen errekorra gaindituko dugunik: ZORTZI KAMIOIREN gainetik hegaz egiten dute. Eta neska kamisoian!

cama-submarina5. Ur azpiko ohea: Gangsterren pelikuletan, norbait hiltzen dutenean, “arrainekin lo egingo duela” esan ohi dute.  Maldivetako hotel honetan, ordea, esamoldea hitzez hitzekoa da, eta askoz atseginagoa. Itsas gainean lo egiteko bertsioak ohikoagoak dira, baina aurrekoak bezain atseginak. Adibidez, Baliko hotel bateko gela hau liluragarria da.

6. “Selfie” oheak: Edo, hobeto esanda, selfieak egiten dituzten emakume famatuen oheak. Modari “bedstagram” izena jarri diote. Dirudienez, lehena Beyoncé izan zen, jaiki berritan bere buruari argazki bat egin zionean. Orain, ospetsu askok eta askok egiten dute gauza bera. Emakume famatu batekin jaikitzeko gogoa betidanik izan duenak, oraintxe du… antzeko zerbait.

7. Ohe ezkutua: Egia esan, ohea ez ezik, beste guztia ere ezkutuan dago Parisko apartamentu honetan. Munduko txikienetako bat ere izan liteke. 8 metro koadro besterik ez ditu, ezin hobeto aprobetxatuta. Benetan ondo aprobetxatuta, ia sinestezina izateraino. Ez da egokia Rubiken kuboarekin gaizki moldatzen direnentzat, baina liluragarria da.

cama-artistica8. Ohe artistikoa: Eta zera esango duzue: Baina… ohe zikin eta zatar hau arte-lan bat da? Egilearen arabera, bai. Izan ere, Tracey Emin artista britainiarrak Turner sariketa ospetsuan aurkeztu zuen, “Nire ohea” izenarekin, eta azken hiruren artean sailkatu zen. Azkenean ez zuen irabazi, baina sekulako zalaparta sortu zen arte-lanaren definizioaren inguruan. Bi artista performatibo txinatarrek beren harri-koskorra ekarri nahi izan zuten eztabaidara:  1999an, ohe gainean biluzik jarri ziren eta burko-borroka bati ekin zioten. Hura ikusten ari zen jendeak uste zuen jatorrizko erakusketaren osagaia zela.

cama-grande-mundo9. Ohe erraldoia: Ohe batzuk lehian daude munduko handienak izateko. Shangaiko hau da horietako bat: 30 koltxoirekin eraiki zuten sustapen-ekitaldi baterako, eta guztira 65 bikote sar daitezke barruan. Baina guk gogoko dugu Amsterdameko hotel bateko ohe hau. Polita izateaz gain, historia ederra ere badu: eraikina kartzela bat izan zen lehenago, ondoren arte-estudio batzuk kokatu ziren bertan, eta orain ostatu ematen die gonbidatuei.

10. Ohe flotatzailea: Ba al duzu dirurik? Ba al duzu dirutzarik? Demagun 115.00 euro ohe batean gastatzeko adina duzula? Hala bada eta gurari hori bete nahi baduzu, hona hemen benetako ohe flotatzailea. Gai adimendun magnetikoz eginda dago. Ez da egokia mikrouhin-labea osasunarentzat kaltegarria dela dioen hiri-kondaira sinesten dutenentzat. Dena dela, norbaitek interesa badu ohe flotatzaile batek nola funtzionatzen duen jakiteko, hemen aurki dezake. Beste gauza bat da nola ordaindu.

Eta amaitzeko aholku erabilgarri bat, zuen auto-mailegurako aurrekontua eskatu eta edredoi bat irabazi aurretik. Etxeko norbait kexatzen bada ohe azpian munstro bat dagoelako, ez beldurtu.  Hemen azalduko dizuete nola uxatu 11 urratsetan.

Ez ahaztu: eskatu informazioa konpromisorik gabe eta irabazi iPad bat irabazteko aukera

zozketa ipad laboral kutxa

 

prestamo-coche-sorteo-edredon-ipad

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.