Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer-nolakoa izango da banku zerbitzu digitalen etorkizuna?

Zer-nolakoa izango da banku zerbitzu digitalen etorkizuna?

Etorkizuneko bankak langile espezialista gehiago izango dituela diote hainbat adituk, baina bulego gutxiago ere bai, antza denez. Askotariko zerbitzuak emango dituela ere esaten dute eta dagoeneko lehiakorra bada ere, are lehiakorrago bihurtuko dela. Guzti horretaz gain, ez da norbera oso aditua izan behar aspaldi zabaldu zuen digitalizazioaren bidetik jarraituko duela iragartzeko.

Izan ere, etorkizunekoak diruditen hainbat zerbitzu eguneroko kontua dira hainbat eta hainbat erabiltzailerentzat. Ohikoak bihurtu zaizkigu ukimenik behar ez duten contactless txartelak edo pegatina bati esker kreditu txartel bihurtzen diren eskuko telefonoak. Hal Cash sistemak mundu osoko kutxazainen bidez edonori dirua bidaltzeko modua ematen du; ordu gutxitan ematen diren online kredituak izugarri ugaritu dira eta saltoki batean erosketa bat egiteko dirurik gabe geratzen bagara, telefonoa atera dezakegu eta mugikorrerako aplikazioaren bidez txartelera dirua transferituko dugu.

Mugikorrak kutxazain bihurtu dira, beraz. Eta kreditu txartel. Eta finantza-erakunde. Eta…

…batek daki zer bihurtuko diren hemendik urte gutxira. Munduko biztanleriak zenbat eta denbora gehiago pasatu telefonoari begira are zerbitzu gehiago eta hobeak eman beharko dituzte finantza-erakundeek online bankaren esparruan. Bada zer irabazi: Sarean ondo asmatzen bada, inbertsio apalenek ere etekin bikainak eman ditzakete eta erabiltzaileen bizitza nabarmen hobetu daiteke.

Gauzak horrela, etorkizunean –eta etorkizuna diogunean bihar digu etzi baino gehiago– eskuko telefonoaren bidezko zerbitzuak erabiltzea askoz errazagoa izango da. Gako bakarra behar izango dugu ziurrenik ia edozein eragiketa egiteko eta ez litzateke arraroa izango gako hori aldagai biometrikoren bat izatea (hatz marka, ahotsa, begi-ninien eskanerra… batek daki!).

Fintech, Big Data…

Ba al dakizu zein den mugikorraren bidez ordainketa gehien egiten dituen herrialdea? Kenia esan baduzu, asmatu duzu. Bulego urritasunak bultzatu du Afrikako herrialde horretan M-PESA izeneko sistema. Ezin erabilgarriagoa da: ordainketak egin eta jasotzeaz gain, hotelak erreserbatzeko aukera ematen du edota kutxazainetan dirua ateratzeko modua, besteak beste. Finantzak eta teknologia eskutik doazela, alegia, eta fintech (finance & technology) izeneko zerbitzuak gero eta ohikoagoak izango direla. Edo badirela, hobe esanda: Captio enpresak eta ASSET erakundeak (Espainiako Finantziarien Espainiako Elkarteak) fintech produktuen eta zerbitzuen egoera ezagutzeko txostena egin zuten 2015ean eta zera kalkulatu zuten, finantza arloko profesionalen % 46,2ak erabiltzen duela bere enpresan fintech arloko software edo produkturen bat. Estatu Batuetan da bereziki indartsua sektorea baina Europan ari da hazten beste inon baino gehiago. 2014an hirukoiztu zen. Datu bat baino ez da, baina aski esanguratsua.

Eta datozen urteotarako kontutan hartu beharreko beste hitz bat? Big Data. Milioika datuen kudeaketari zorrotzari esker, bankuek haien erabiltzaileei buruzko informazio zehatzagoa izango dute eta iragarki gutxiago jasoko dira, beharbada, baina askoz neurtuagoak eta bakoitzarentzako egokiagoak. Etorkizunean, ez dugu auto aseguruen publizitaterik jasoko autorik ez badugu. Baina etxea bilatzen ari bagara hainbat bidetatik jakingo dugu zein den gehien komeni zaigun mailegua.

LABORAL Kutxaren apustua ere, omnikalitatea

Apirilaren 24an, Euskalduna Jauregian egindako Batzar Nagusian, Txomin Garciak, LABORAL Kutxako presidenteak datozen hiru urteotako plan estrategikoaren hiru erronka nagusiak azaldu zituen: egiturak eta prozesuak hobetzeko eraginkortasuna; bezero segmentu bakoitzaren gogobetetze maila eta balio erantsia areagotzeko espezializazioa; eta, azkenik, omnikanalitatea, teknologia bezeroen eskura jartzeko eta bezeroekiko harreman azkarragoa, hurbilagoa eta errazagoa izateko.

Bulegoetan oinarritutako eredua aldatu gabe, LABORAL Kutxak digitalizaziora bideratutako eraldaketa sakona egingo du datozen urteotan. Lehen aldaketak berton daude: aseguruen arloko zerbitzuak ere ematen direnez, gaur egun bankuaren aplikaziotik bertatik deitu ahal zaio hurbilen dagoen garabiari edo etxerako behar den urjentziazko langileari; berton dago mugikorraren bidez lagunei edo ezagunei dirua itzultzeko edo kobratzeko aplikazioa; dagoeneko bezero batzuk hasi dira haien kudeatzaile edo adituarekin telekonferentzia bidezko bilerak egiten, edonon daudela bulegoan daukaten arreta berbera jasotzeko; berritzen ari gara eskuko telefonoetara aplikazio berritua, besteak beste, telefonoan eta ordenagailuan zerbitzu berdina emateko aukera zabalduko duena eta push alertak erabiliko dituena.

Datozen hilabeteotan Online Banka berritua iritsiko da, omnikalitatearen aldeko apustua sakonekoa dela erakutsiko duen zerbitzu guztiz eraldatua, eragiketa gehiago emateko aukera emango duena eta bezeroari erraztasunak emango dizkiona.

Testu hau Sarean izeneko blogean agertu zen lehen aldiz.

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.