Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer zerga ordaindu behar dut? Zerga zuzenak

Zer zerga ordaindu behar dut? Zerga zuzenak

Zergak. Hitz beldurgarria, baina beharrezkoak. Beldurgarria, likidezia kentzen digun ordainketa eragiten digutelako, baina beharrezkoak ere bai, zergei esker gobernuek osasuna, hezkuntza publikoa edota gure kaleko zoladura ordaindu ahal dutelako. Halere, eta horren garrantzitsuak izan arren, badakigu benetan zer zerga ordaintzen ditugun eta zer araudi duten? Gaur zergei buruzko post multzo bati ekingo diogu, eta zerga zuzenak zer diren azalduko dugu, hasteko.

impuestos

Zerga zuzenen eta zeharkako zergen arteko desberdintasunak

Zerga zuzenek herritarren aberastasuna zergapetzen dute; adibidez, ondare zehatz baten jabe izatea edo errenta eskuratzea. Zerga zuzenen kasuan, zerga aitortzearen betebeharra duen pertsonak berak ordaindu behar du. Zeharkako zergen kasuan, aldiz (hurrengo batean arituko gara horiei buruz), aberastasunaren erabilera zergapetzen dute. Adibidez, kontsumoa edo errenta-transmisioa. Kasu horretan, zerga aitortzen duen pertsonak biltzen du zergaren dirua, baina berak ez du ordaintzen. Horixe gertatzen da, esate baterako, BEZ zergarekin: kontsumitzaileek era guztietako produktu eta zerbitzuetan ordaintzen dugu, baina diru hori kobratzen digunak ez du beretzat gordetzen; Ogasunean aitortu eta eman behar du.

Zein dira zerga zuzenak?

Espainiako estatuan honako zerga zuzen hauek daude:

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
  2. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.
  3. Sozietateen gaineko Zerga.
  4. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.
  5. Ondarearen gaineko Zerga.

EAEko hiru lurralde historikoek eta Nafarroako Foru Erkidegoak Pertsonen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen Gaineko Zerga propioa dute, bai eta Ondarearen gaineko Zerga eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga propioa ere, geroago azalduko dugun bezala.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

PFEZk pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. Zergadunaren errentaren baitan sartzen dira: lan-errendimenduak, jarduera ekonomikoen eta kapitalaren (kapital higiezinaren nahiz higigarriaren) errendimenduak, ondare-irabaziak eta -galerak, bai eta zerga-egozpenak ere.  Errenta batzuk, ordea, zerga horretatik salbuetsita egoten dira.

Oso konplexua da zerga horren zenbatekoa kalkulatzea, hainbat kenkari eta karga baitaude kasuan-kasuan. Oro har esan dezakegu lehenengo eta behin zerga-oinarria jakin behar dugula; hau da, zergapean dagoen errentaren zatia. Horretarako, araudiak agintzen dituen kalkuluak egin behar dira; besteak beste, gastu kengarriak kendu eta hainbat arrazoigatik sortutako kenkariak hartu behar dira aintzat. Ildo beretik, tratamendu berezirik edo hobaririk ote dagoen ere ikusi beharko dugu. Kontuan izan behar dugu, halaber, bi errenta mota daudela: orokorra eta aurrezki-errenta.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.

Espainian bizi ez diren pertsonek Espainian eskuratu duten errenta zergapetzen du. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak eta Uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuak arautzen dute.

Sozietateen gaineko Zerga.

Enpresek (sozietateek) jardunaren ondorioz eskuratzen duten etekina zergapetzen du. Esan liteke errentaren gaineko zergaren parekoa dela, baina pertsonei ezarri beharrean, erakundeei ezartzen zaiela. Etekin garbiaren gainean ezartzen da; hau da, jarduera baten sarrerei gastuak kendu ostean lortzen den emaitzaren gainean.

Espainian, Sozietateen gaineko Zerga % 30ekoa da enpresa handientzat eta % 25ekoa enpresa txiki eta ertainentzat. EAEn, ordea, zerga-autonomia duenez eta hura erabiliz, % 28koa da enpresa handientzat eta % 24koa enpresa txikientzat. Nafarroan % 25eko zerga ezartzen da (% 23koa enpresa ertain eta txikientzat).

Espainiako estatuko araudia: Ley 27/2014 Legea, azaroaren 27koa

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Dirua nahiz beste ondasun batzuk doan jasotzen direnean ordaindu beharreko zerga da. Hau da, zerbait edo dirua jasotzen dugunean, haren trukean lanik, zerbitzurik, dirurik edo ezer eman gabe. Horren baitan sartzen dira hildakoaren herentzia jasotzea (mortis causa eskuratzea) edota bizirik dagoen norbaitek dohaintza bat egitea (inter vivos eskuratzea). Zerga hori autonomia-erkidegoek kudeatzen dute.

Zerga desberdina da ahaideen arabera, kontuan hartuta ahaidetasun-maila (ez da berdina herentzia gurasoengandik jasotzea edota osaba batengandik edo familia-harremana ez dagoen norbaitengandik jasotzea). Herentzia jaso duen pertsonaren adina ere hartzen da kontuan. Izan ere, 21 urtetik beherakoek zerga-abantailak dituzte.

Ezkontideek, aurreko eta ondorengo ahaideek eta 21 urteko edo hortik gorako haur adoptatuek ia ez dute zergarik ordaindu behar Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ondorengotzetan eta dohaintzetan. Lehen erkidegoan, zehazki, % 1,5 ordaindu behar da, eta bigarrenean, % 0,8. Beste erkidego batzuek ere hobaria dute ondorengotza-zerga horientzat. Horixe gertatzen da, adibidez, Balearretan, Kantabrian, Gaztela-Mantxan, Errioxan eta Madrilen. [Datu horiek Zerga Aholkularien eta Ekonomisten Erregistroak (Reaf) egindako Panorama de la fiscalidad autonómica y foral 2015 (Autonomia- eta foru-fiskalitatearen ikuspegia, 2015) txostenean agertzen dira].

Espainiako estatuko araudi orokorra: abenduaren 18ko 29/1987 Legea eta azaroaren 8ko 1629/1991 Errege Dekretua.

Ondarearen gaineko Zerga.

4/2008 Legeak zerga hori baliogabetu zuen 2008an, eta gaur egun zergaren % 100eko hobaria aitortuz bideratzen da. Hau da, oraindik ere zerga egon badago baina %100eko hobaria duenez, praktikan ez da ezer ordaindu behar. Nolanahi ere, eta krisi ekonomikoaren ondorioz, 2011ko ekitaldian zerga hori behin-behinean berreskuratu zen eta 2015ean indarrean jarraitzen du.

Ondarearen gaineko Zerga ere Autonomia Erkidegoen esku utzita dago eta beraiek bildu eta kudeatzen dute. Hori dela eta, alde handiak daude erkidego batetik bestera. Madrilen eta Balearretan, adibidez, % 100eko hobariari eutsi zaio.

Eta gainera…

Euskal Autonomia Erkidegoan Aberastasunaren edo Ondarearen gaineko Zerga ere badago. Hauexek dira haren ezaugarriak:

Nafarroako Foru Erkidegoan honako ezaugarri hauek ditu:

Iturria: Panorama de la fiscalidad autonómica y foral 2015 (Autonomia- eta foru-zergaren ikuspegia, 2015). Zerga Aholkularien eta Ekonomisten Erregistroak (Reaf) egindako txostena.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.