Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zergatik igotzen eta jaisten da Euriborra?

<div class=”entradilla”>

Berrietan ikusiko zenuen Euribor indizea ia etengabe balioz aldatzen ari dela, eta hipoteka bat baduzu, ordaindu beharreko hileko zenbatekoa Euriborrak dituen aldaketa horien mende dagoela.

</div>

Euskadiko Kutxa Zurekin blogean igoera eta jaitsiera horiek zergatik gertatzen diren azaltzen dizugu.

Hasteko, jakizu Euriborra (Euro Interbank Offered Rate) Europako bankuek beren artean dirua maileguan emateko erabiltzen duten interes-tasa dela.

Bankuak likidezia behar duenean eta beste banku bati eskatzen dionean, bigarren banku horrek Euribor interes-tasa aplikatzen dio diruari beste banku horri “saltzeko”.

Euriborraren balioa Europako Bankuen Federazioak zehazten du, eta kalkulatzeko, Europako 64 bankurik garrantzitsuenek momentu horretan duten diruaren prezioaren batez besteko balioa erabiltzen du. Orokortuz, Euriborra Europan erabiltzen den interes-tasaren batez bestekoa dela esan dezakegu. Batez besteko hori egunero kalkulatzen da, baina hipoteketarako erabiltzen den Euriborra normalean urtero kalkulatzen da.

Ondorioztatzeko erraza denez, Euriborra Europako bankuen batez bestekotik lortzen den interes-tasa bada, Europako ekonomiaren egoerak eta Europako Banku Zentralak horren inguruan harturiko erabakiek eragin zuzena dute bankuen diruaren prezioen politikan, eta, beraz, Euriborrean.

Zergatik mugitzen da Euriborra?

Merkatuan zirkulazioan diru gutxi egonez gero, Euriborraren prezioa igo egingo da, une horretan dirua ondare urria delako. Aldiz, ekonomia oso dinamikoa bada eta dirua banku batzuetatik beste batzuetara erraz mugitzen bada, Euriborrak behera egiteko joera du. Era berean, bankuek beste bankuei dirua maileguan ematerakoan arrisku txikia dagoela hautematen badute, Euriborra jaitsi egingo da. Eta arriskuren bat dagoela susmatzen badute, diruaren prezioa handitu egingo dute, eta Euriborra igo egingo da.

Prozesu hori ez da automatikoa, diruaren prezioan eragin handia duten alderdi makroekonomiko ugari baitaude, esaterako: Burtsa garrantzitsuenen bilakaera; petrolioaren prezioa; beste dibisa batzuen (esaterako dolarraren) martxa; etab. Elementu horien guztien konbinazioak zail egiten du interes-tasa horren martxa ziurtasunez zein izango den aurreikustea.

Azken hilabeteetan, kontsumoa sustatuz ekonomia suspertzen saiatzen ari da Europako Banku Zentrala (EBZ). Diruaren prezio ofiziala merkatzeak honako onura hauek ditu: kredituak merkatzea pertsonentzat eta enpresentzat; kreditu horiei esker dirua lortzea errazagoa denez, kontsumoa haztea; eta kontsumo haztearen ondorioz, enpresen irabaziak handitzea. Era berean, enpresek diru hori inbertitu ahalko dute. Euriborra jaitsiz gero, hipotekak ere jaitsi egiten dira eta familiek likidezia handiagoa dute beren gastuei aurre egiteko. Gainera, Likidezia hori beste gauza batzuk kontsumitzeko erabil dezakete. Oraingoz, dirudienez, Euriborrak jaisten jarraituko du.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.