Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zientziari, Etikari eta Humanismoari buruzko elkarrizketak Nafarroan: 5 gai eta ospe handiko hizlariak

Zientziari, Etikari eta Humanismoari buruzko elkarrizketak Nafarroan: 5 gai eta ospe handiko hizlariak

Andoni Luis Aduriz sukaldariak eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektore ohiak hitz egingo dute, besteak beste, euren ezagutza-arloei buruz, datorren urriaren 2tik 6ra Iruñeko Kondestablearen Jauregian egingo den Etikari, Zientziari eta Humanismoari buruzko elkarrizketa-zikloan. Elkarrizketak urtero antolatzen dira LABORAL Kutxaren laguntzarekin, baina aurten edizio berezia izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 urte bete dituela eta.

Hizlari ospetsuak 5 gai interesgarriri buruz hitz egiteko

Urtero-urtero, elkarrizketa-zikloak hausnarketarako eta eztabaidarako espazio bat irekitzen du. Bertan, askotariko esparruetako aditu ospetsuek gizarte-intereseko gaiak jorratzen dituzte; izan ere, sarri askotan, bata bestearen segidan datozen aldaketa teknologiko, kultural eta ekonomikoak bizkorregi heltzen zaizkigu, lasai barneratzeko. Hala, iraganean emozioen kudeaketari, hezkuntza politikei eta osasunari buruz hitz egin da, besteak beste, zikloetan, betiere ezagutzaren alor bakoitzeko adituak aukeratuta, elkarren artean hitz eginez guztien ikuspuntuak aberasteko.

Aurten ere, ezin bestela izan. Are gehiago, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 30. urteurrena izanik, ezinbestekoa zen maila altxatzea eta hitzaldi kopurua handitzea. Eta horixe bera egin da, edizio honetan egunean elkarrizketa bat jorratuko baita aste osoan zehar. Orotariko gaiak jorratuko dira —kazetaritza eta egia-ostea, XXI. mendeko osasuna, zientzia eta gastronomia, robotika etorkizuneko industrian, energia eta iraunkortasuna—, baina betiere maila goreneko adituen eskutik. Baten batzuk ezagun-ezagunak dira, hala nola Andoni Luis Aduriz; beste batzuek, berriz, jendarte zabalean horren ezagunak izan ez arren, aparteko curriculuma dute. Horren adibide dira Helene Matute, Deustuko Unibertsitatean Psikologia Esperimentalean katedraduna, eta Maria Jose Beriain, Nutrizioan eta Bromatologian katedraduna.

Parte hartu nahi duzu?

Doan joan zaitezke, ez baita sarreragatik kobratuko. Hori bai, edukiera mugatua da eta, beraz, elkarrizketen orrian ahalik eta lasterren izena ematera animatzen zaitugu. Zure datuak fitxa honetan idatzi behar dituzu, besterik gabe. Nahi dituzun elkarrizketa guztietara joan ahal izango zara, hasiera-hasieratik LABORAL Kutxaren bultzada jaso duen zikloaz gozatzeko. Ezin bestela izan, ezerk ez gaituelako gehiago ardura, gure ingurunearen hobekuntza kulturalean, sozialean eta ekonomikoan laguntzeak baino.

Iruñean izango gaituzu zain!

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.