Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zure mugikorraren bidez txartelera dirua sartu dezakezu

Zure mugikorraren bidez txartelera dirua sartu dezakezu

Litekeena da zuri ere horrelakorik gertatu izana. Balio handiko erosketa bat egin (bidaia bat, ibilgailuaren aurrerapena, ekipamendu handi bat…) eta txartelarekin ezin ordaindu izatea, txartelean eskuragarri duzun zenbatekoa gainditu duzulako. Ezaguna egiten al zaizu? Ba, hemendik aurrera, LABORAL Kutxaren bezero bazara hori ez da arazo izango, zure kontuan saldoa baduzu zure txartelera intsuldatzeko aukera baituzu. Unean bertan eta zure telefono mugikorretik.

Azalduko dizugu nola egiten den.

Gure Banka Mugikorraren beste abantaila bat

Gure online banka ezagutzen duten LABORAL Kutxaren bezeroek badakite eguneroko kontabilitatea errazago egiteko diseinatuta dauden era guztietako baliabideak eskaintzen dituela. Adibidez, orain arte “Txartelak” aukeran sartu eta kreditua intsuldatzeko agindua eman zitekeen, edo txartelaren kontura diru-ordainketa egin.  Horrela, txartelaren bidez eskuragarri zuen zenbatekoa handitu zezakeen bezeroak, ohikoa baino gastu handiago bati aurre egiteko, inongo komisiorik ordaindu gabe.

Orain, eragiketa berbera eskura dago Banka Mugikorrean, eta hori abantaila da ezusteko ordainketa bat egin behar izanez gero. Izan ere, ez dugu beti eskura izaten ordenagailu bat, baina oso gutxitan falta zaigu telefono mugikorra poltsikoan. Funtsean, eragiketa ez da aldatu: zenbateko eskuragarria nahikoa ez dela eta ordainketa ezin dugula burutu adierazten badigute, Banka Mugikorrera sartu eta behar dugun zenbatekoa sar dezakegu txartelaren kontuan, une horretan bertan.

Nola?

Oso erraza da. Sartu Banka Mugikorrean eta Txartelen atala aukeratuko dugu. Txartelak azaltzen diren pantaila berean eskura dugu eragiketa hori (pantailaren azpialdean). Era berean, txartelaren mugimenduak kontsultatzeko ataletik ere eskura dezakegu aukera hori. Bertan gaudela, bi pauso bakarrik eman behar ditugu:

  1. Hautatu txartela eta tekleatu intsuldatu nahi duzun zenbatekoa. Mugimenduak kontsultatzeko ataletik iritsi bagara, txartela hautatuta azalduko zaigu.
  2. Baieztatu datuak pantaila horretan bertan eta sinatu eragiketa. Eragiketaren laburpena erakusten duen azken pantaila ikusiko dugu, eta kito, gure erosketarekin jarrai dezakegu.

Oraingoz, eragiketa bezero partikularrentzat bakarrik dago eskuragarri, ez enpresentzat. Eta ez kezkatu, kontatu dizuguna ahazteko beldur bazara. Hemendik aurrera, txartelaren gehienezko kontsumo-mugaren % 80ra iristen zarenean SMSa bidaliko dizugu -beti bezala-, baina gainera oharra erantsiko dizugu, mugikorraren bidez zenbateko eskuragarria handitzeko aukera duzula esanez.

Zalantzarik baduzu galde egiguzu. Hemen edo Twitter edo Facebook sareetako gure kontuetan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.