Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2016ko egutegia: #hasi urtea ideia iradokitzaile eta originalenekin

2016ko egutegia: #hasi urtea ideia iradokitzaile eta originalenekin

Datozen hamabi hilabeteetako irudien gai nagusia #hasi izango denez, 2016an zuek zer #hasi nahi duzuen galdegin genizuen, eta, egia esan, zuen erantzuna sekulakoa izan da.

Laguntza eskatu genizuen LABORAL Kutxaren datorren urteko egutegia oso berezia egiteko. Iruzkin ugari utzi dizkiguzue, piloa, eta 200 euroko opari-txartelen zozketa hiru lagunek bakarrik irabaz zezaketen arren, esaldi iradokitzaile eta originalenak bildu nahi izan ditugu. 1.500 baino gehiago izan direnez, jarraian lagin txiki bat besterik ez duzu irakurriko. Hori bai, 2016a ilusioz beteta datorrela adierazten dute.

2016ko egutegia: #hasi urtea ideia iradokitzaile eta originalenekin

Hasteko, hiru irabazleak

Garazi, Carlos eta Isaac dira. Garazik photoshop programa erabiltzen ikasi nahi du, 2016an ipuin-liburua sortu nahi baitu, testuz eta irudiz osatua. Carlosek “oso erraza eta aldi berean oso konplikatua den zerbait” lortu nahi duela dio. Egunez egun gozatzea, diosku. “Berdin dio euria ari, hotz egin, nekatuta edo gaixorik egon edo arazo ekonomikoak edo lanekoak izan. Beti dago egun bakoitza gozatzeko eta irribarre egiteko arrazoi bat, eta nik hori egingo dut”. Azkenik, Isaacek, 200 euroko txartela irabazi duen hirugarren lagunak, zikloturismoko proiektu oso-oso bereziari ekin nahi diola kontatu digu. Buruko paralisia duten haurrentzako egokitutako bizikleta sortu nahi du, beste zikloturistekin batera naturaz gozatzeko aukera izan dezaten. Behar duten zorte guztia opa diegu hirurei.

Etxea eta familia, urteko bi helburu handi

Datorren urtean Anek bizitza-proiektu berria hasi nahi du. Mutil-lagunak eta berak “aurrerapauso handia ematea“ erabaki dute, eta urtarrilean etxebizitza berriaren eskriturak egingo dituzte. Ilusio guztiak etxe horretan jarriak dituztela azaldu dute, eta ez dira bakarrak, iruzkin askotan errepikatzen baitira “etxea” eta “ilusio” hitzak. LABORAL Kutxan ondo baino hobeto dakigu zer den horrelako ametsak finantzatzea, eta, beraz, Aneri eta gainontzekoei etxe berrian oso pozik egotea opa diegu.

Onena opa diegu baita familia berria osatzeko edo handitzeko asmoaz hitz egin diguten guztiei ere. Laurak “ezkontza eta haurra” izango dituen bizitza berria aipatu digu, eta Nekanek, berriz, bigarren seme-alaba izango duela. Millanek pozik begiratzen dio etorkizunari, duela hiru urte aita galdu ondoren, haurra adoptatzeko izapideak hasiko baititu 2016an. Primeran joan dadila guztia!

Ikerrek semea du, eta aurten kontua ireki eta harentzat aurrezten hasi nahi du. Hemen gaituzu, Iker, laguntza behar baduzu. Zuk eta zuen etorkizun ekonomikoa planifikatzen hasi nahi duzuen guztiok. Silviak, esaterako, mutil-lagunarekin ezkontzeko aurreztu nahi du, eta Elenak, berriz, beste leku batzuetara bidaiatzeko, Henry Millerrek esandakoa gogoan. “Gure helmuga inoiz ez da leku bat, gauzak ikusteko modu berri bat baizik”, esan digu.

Bidaiatzea… osasuntsu egonda

Bidaiatzea da, zalantzarik gabe, gure iruzkingileen helburu nagusietako bat. Pablok dio “bidaiatu, bidaiatu eta berriro bidaiatu” nahi duela, Pedrok asteburuko ihesalditxoa besterik ez du eskatzen urtea hasteko, eta Oihanek bidaia oparitu nahi dio amari, “erakusten didan guztiagatik”. Henryk Perura joan nahi du, “familia osoarekin” elkartzeko. Lor dezala opa diogu, izan ere, badira zazpi urte ama eta arrebak ikusi ez dituela.

Gehien hunkitu gaituen mezuetako bat izan da. Baina ez bakarra. Laurak idatzitakoa irakurtzean ere hunkitu egin gara, bularreko minbizia gainditu du eta datorren urterako argi du zer nahi duen: “osasuna, osasuna eta osasuna”. Evarentzat ere osasuna da lehentasuna, eta oraingoan ziur da erretzeari utziko diola, hainbatetan porrot egin ondoren. Aupa zu! Mariak ere urte gorabeheratsua igaro du, eta osasuntsu egoteaz gozatu nahi du. Esan beharrik ez dago!

Yoga, musika, dantza, hizkuntzak… joango al gara ikasgelara aurten?

Yoga ikastaroa astean behin eta igandetan mendira. Hori da Estibalitzen asmoa. Ez da yoga egiten hastekoa den bakarra. Marianek ere berrekin nahi die ikastaroei eta Mariak egunero 15 minutu lehenago jaikitzea erabaki du, ariketa fisikoa egin eta “eguzkia agurtzeko”.

Iruzkin askotan kirola egiteaz hitz egin digute, eta ehunka dira ikastaroren batean izena emateko asmoa jasotzen dutenak, lehenago egindako ikasketaren bati berriro heltzeko edo berri bati ekiteko. Imeldak pilates ikastaroan emango du izena, Idurre pianoa jotzen ikasteko desiratzen dago, Begoñak dantzari berrekingo dio, Amaia bere lehen mendi-maratoirako entrenatzen hastekoa da, Leirek haur-hezkuntzako graduari bultzada emango dio eta Antoniok ingelesa ikasteari ekingo dio, betidanik nahi izan duenez.

Zenbat buru hainbat egitasmo

Cristina aurten hasiko da doktore-tesia idazten, Yolandak patinatzen hasi nahi du, Josuk enpresa-proiektua abian jartzeko asmoa du, Asier deskonektatzen hasteko gogoz dago, eta Laurak irribarre gehiago egin nahi du.

Mezu batzuk bereziki iradokitzaileak iruditu zaizkigu. Elek diosku aurten guztia #hasi duela, hori dela bere proiektua, guztia hastea, “biziki bizitzen hastea, urteak baitira horrelakorik egiten ez dudala”. Rebecak bere burua gehiago baloratzen hasi nahi du. Dianak egunez egun apur bat zoriontsuago izan nahi du. Asierrek uste du urte ona izango dela “gure eguneroko bizimoduan gabezia, gosea, gerra edo biolentzia pairatzen ez dugunok zein zortedun garen kontura gaitezen”.

Beste gauza batzuen artean, Mari Carmenek ezpainak margotuko ditu egunero, eta “urteak betetzen ez dituenarena” egingo du. Guruznek ate batzuk itxi eta bizkar-gaineko zama kentzen hasi nahi du, “uneaz gozatu eta gauzak gerorako uzten”. Eta Marianekin bukatuko dugu laburpena, urte berrian gauzak horrenbeste planifikatu gabe eta frustrazio gutxiagorekin bizitzen hasi nahi du.

Horiei guztiei, zuei guztiei… gure zorionik beroena amets egiteko adorea izateagatik. Eta zorte on #hasi nahi duzuen guztian. Hemen gaude, lagundu ahal badizugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.