Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2018ko Lilatoia: sei dortsal zozkatuko ditugu Donostiako emakumeen urteroko lasterketarako

Hauek dira irabazleak:
Dortsal baten irabazleak:

  • Izaskun Candales Olarrega
  • Amaia Cortes Urruchi

Bi dortsalen irabazleak:

  • Ainize Lainez de Marcos
  • Encarni Castaño

Sasoian egoteko asmo sendoarekin hasi al duzu urte berria? Parte hartu nahi al duzu gure inguruko kirol-egutegiko lasterketarik enblematikoenetako batean? Bada, egin klik inprimakian, idatzi zure datuak eta hartu parte datorren martxoaren 4an Donostian egingo den Lilatoirako sei dortsaletako bat eskuratzeko zozketan. Irabazleetako bat bazara, blog honetan zure izena argitaratuko dugu eta zurekin harremanetan jarriko gara, zure dortsala nola eskuratu eta lasterketan nola parte hartu azaltzeko.

LABORAL Kutxa, genero-berdintasunaren eta kirol herrikoiaren alde

LABORAL Kutxan urteak daramatzagu Lilatoia babesten , 1990az geroztik Donostian egiten den emakumeentzako lasterketa, eta aurten berdin jokatzeko asmoa dugu. Izan ere, ezin gaitezke adosago egon lasterketaren helburuekin: gizartean eta hedabideetan emakumeen kirola ikusaraztea, eta adin guztietako emakumeak kirola egitera animatzea. Azken batean, kirol herrikoia eta genero-berdintasuna bultzatzea dira gure gizarte-ekintzaren eta gure eguneroko lanaren ardatzetako bi.

Zailtasun handirik gabe egiteko moduko bost kilometroko lasterketa da, eta taldean entrena zaitezke, LilaKorrikan izena emanez Ibilbidea kontsultatzeko aukera ere baduzu . Lasterketa hasi aurretik, 10:00etan zunba-saio batek beroketa-ariketak egiteko balio izango digu, eta lasterketa bera 10:30ean abiatuko da Boulevardetik, ondoren hiriaren erdialdea zeharkatzeko. Ez duzu inolako aitzakiarik: ibilbide erraza, hiri-paisaia ezin ederragoa, giro bikaina eta sasoian jartzen hasteko aukera paregabea. Gainera, aurten autobus-zerbitzua jarri da abian, zure bizilekutik bertara joan eta itzultzeko arazorik izan ez dezazun .

Bete al duzu inprimakia zure datuekin?

Martxoaren 4an zain izango gaituzu!

Cartel Lilatón 2018 Lilatoiko kartela

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.