Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Amaitu da uda... izan gaitezen baikorrak

Oporraldien ondoren, gure ohiko zereginetara itzuli gara, gauza onak laster joaten diren inpresioarekin. Eta hala da. Merkatuen ikuspuntutik, abuztua lasai samar igaro da. Egia da, baina dena normaltasunera itzuli dela esan nahi du horrek? Ez, horixe. Oraindik badira egiteke dauden gauzak.

Ikus dezagun: ekainaren 28 eta 29ko europar gailurrak bankuen eta zor publikoaren arteko gurpil zoroa eteteko oinarriak jarri zituen. Zehatzago, bi neurri garrantzitsu hartu ziren bertan, besteak beste: lehena, banku-ikuskaritzarako mekanismo bakarra sortzea, Europako Banku Zentralaren parte-hartzearekin, banku-batasunaren aurretiko urrats gisa; eta bigarrena, Egonkortasunerako Europako Mekanismoak bankuak zuzenean birkapitalizatzeko aukera izatea, Estatuen esku-hartzerik gabe, baina baldintza-arau batzuk ezarrita. Biak ere albiste onak dira Espainiarako, kontuan hartuta arrisku-primak aipatu berri dugun gurpil zoroa islatzen duela.

Gero, uztailaren 9an izandako Eurotaldeko finantza-ministroen bileran, uztailaren amaieran 30.000 milioi euro aurreratzea erabaki zen, horren beharra egonez gero Espainiako bankuei laguntzeko planaren baitan. Era berean, Espainiarako aurreikusitako doikuntza-egutegia lasaitu eta % 3ko helburua 2014ra arte atzeratu zuten (zehazki, % 2,8 finkatu da urte horretarako).

Neurri-sorta horrekin guztiarekin batera etorri ziren Espainiako gobernuak uztailaren erdialdean hartu zituen beste batzuk. Horien artean nabarmentzekoak dira BEZa igotzea eta Gizarte Segurantzaren kotizazioak murriztea: biek ala biek zergak murrizteko helburua dute. Azken batean, uztaila jardun handiko hila izan zen, eta abuztu lasaia etorri zen gero. Ez onerako, ez txarrerako,  ez da aldaketa handirik izan abuztuan.

Eta hasitako bideari jarraiki, irailaren hasieran Europako Banku Zentralak epe laburrerako zorra erosteko programa bat gaitzeko asmoa adierazi du, Euroguneko herrialdeetan epe horietako finantzazioan dagoen gap-a murrizteko asmoz. Neurri eztabaidagarri hori garrantzitsua da, zor-merkatuak jasaten duen zatiketari egindako aurrez-aurreko erasoa izateaz gain, Euroaren atzeraezintasuna finkatzeko mezua ere badelako. Egia da laguntza-eskaera ezinbesteko baldintza dela esku-hartze hori gertatzeko eta esku-hartzea baldintza batzuekin batera etorriko dela. Dena dela,  albiste ona izaten jarraitzen du.

Azken batean, pixkanaka-pixkanaka, etxeko krisian zentratzen lagunduko diguten pausuak ematen hasi da Europa. Orain arte gaitza gertatu da hala izatea, Europako sare instituzional konplexuak zaildu egiten duelako erabakiak hartu ahal izatea. Ikuspuntu horretatik, beraz, neurriko baikortasuna izan dezakegu. Logikoki, gure eginbeharrak, “baldintzak”, falta dira orain, eta ez da kontu erraza izango. Alabaina, iraganean ere ataka zailak bizi izan ditugu, eta aurrera egiteko gaitasuna erakutsi dugu horietan ere.

Euskadiko Kutxaren Ikerketa Departamentuaren azterketa izan da. Hilean behin, gaurkotasuneko gai ekonomikoei buruzko ikuspuntua eskainiko digu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.