Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Autonomoetan alta ematea: nola bete zuzen 036 eta 037 inprimakiak

Autonomoetan alta ematea: nola bete zuzen 036 eta 037 inprimakiak

Zure bizitza profesionalean etapa berri bati heltzeko zorian zaude: zeure kontura hasteko asmoa duzu. Zeure ideia bideragarria dela uste duzu, eta behar dituzun finantza-baliabide guztiak dituzu.

LABORAL Kutxan badakigu lan-ibilbide horri ekitea ilusio- eta kezka-iturria ere badela. Izan ere, dozenaka urte daramatzagu zu bezalako pertsonei laguntzen, gure Entitatearen bidez ez ezik, Gaztenpresa Fundazioaren bidez ere bai. Hain zuzen, 4.000 negozio-ideiari baino gehiagori lagundu diegu abiarazten haren bidez.

Eta, behar bezala has zaitezen, 036 eta 037 inprimakiei buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu: jardunean hasteko Ogasunean aurkeztu beharko dituzun inprimakiak dira. Egun bat baizik ez duzu beharko izapide hori egiteko, baina garrantzitsua da ondo egitea. Eraman dokumentazio guztia, eskatu aholkua online bete aurretik eta, zalantzarik baduzu, galdetu leihatilan. Bestela, edozein hutsegite gertatuz gero, zigorrak eta isunak jaso ditzakezu eta. Azaldu egingo dizugu:

Nola bete zuzen 036 eta 037 inprimakiak

Zentsu-aitorpena

Zentsu-aitorpena esaten zaion hori egiteko, 036 inprimakia bete behar duzu. Baina 037 inprimakia ere izan daiteke: aurrekoaren bertsio errazagoa da eta baldintza jakin batzuk betetzen badituzu erabil dezakezu. Hementxe ikus ditzakezu zein baldintza bete behar diren. Inprimaki horren bidez jakinarazten duzu alta eman duzula Enpresari, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan. Hau da, norberaren konturako profesional gisa alta eman duzu.

Argi ibili alta emateko datekin

Oso erraza da datu nagusiak betetzea: zure datu pertsonalak, egoitza soziala —eta fiskala—, zer jarduera egingo duzun eta jarduera abiarazteko data. Eguna idazten duzunean, hartu kontuan hilaren lehenean ipintzea komeni zaizula, kuota hilean behin ordaintzen delako eta osorik ordaintzen delako, berdin dio noiz hasi zaren lanean.

Oso garrantzitsua da argi ibiltzea 036 (edo 037) inprimakia aurkezteko egunarekin. Zerga-erroldan alta emateko agiri hori denboraz kanpo aurkeztuz gero, 200 euroko zigorra ere jaso dezakezu. Gogoratu:

Jarduera: ondo aukeratu

Jarduera batean geure kontura hasteko asmoa dugunean, Ogasunari adierazi beharko diogu norberaren kontuan hasiko garela baina, gainera, zer jardueratan arituko garen ere bai. Hainbat epigrafe aukera daitezke inolako kosturik gabe, baldin eta horrela gure jarduera hobeto deskribatzea lortzen badugu.

Baina garrantzitsua da ondo egitea; izan ere, Ogasunak ikusten badu zure jarduna ez datorrela bat berari jakinarazi diozunarekin, beharbada ikerketa abiaraziko dute, eta zigorrik ekartzen ez badu ere, buruhauste dezente eragin ahal dizu.

Araubidea, hobariak eta deskontuak

Gainera, 036an zehaztu egin behar duzu autonomoen zer araubide aukeratuko duzun: moduluak edo zuzeneko zenbatespena —normala ala erraztua—.Horretarako, baina, funtsezkoa da eginbeharrak ondo eginda edukitzea. Alta eman aurretik aholkua jasotzea da onena; horrela jakingo duzu zer deskontu dauden autonomoen kuotan edota zer hobari erabil ditzakezun. Alde handiak daude eta oso garrantzitsua da ondo ezagutzea; izan ere, alta ematen duzunean eskatu behar dituzu; ez du balio geroago eskatzeak.

Etxean lan egiten baduzu…

… ez ahantzi 036 (edo 037) inprimakian zehaztea zenbat metro koadro dituen etxebizitzan jardunerako erabiltzen duzun eremuak (bulegoak, edo dena delakoak), zure etxeko gastuen ehuneko hori kenduko baitizute zergetan. Adi egon: fakturetan, alokairuan edo jabetzan, kenkari horiek erabiltzeko, gastuek zure izenean egon behar dute.

Ogasunetik Gizarte Segurantzara: 30 eguneko epea

Norberaren konturako langile gisan alta eman ondoren, Gizarte Segurantzara joan beharko duzu, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emateko. Ez ahaztu eramatea zeure NANa, Gizarte Segurantzaren txartela eta jatorrizko 036 inprimakia eta kopia bat; hau da, Ogasunean alta eman duzulako egiaztagiria.

30 eguneko epea duzu Gizarte Segurantzan izena emateko, zerga-erroldan alta eman duzunetik aurrera. Gizarte Segurantzan zeure kotizazio-oinarria eta kotizatuko dituzun estaldurak aukeratuko dituzu. Halere, berriro esango dugu lehenagoko aholkua: egin izapide hori lehenengo bost egunetan, kostua berdina izango delako, data edozein izan arren. Hau da, hobeto abuztuaren 5ean 19an baino; horrela zenbateko berdina ordainduz luzaroago kotizatuko duzu eta.

Ez despistatu, epea joaten utziz gero, ordaindu egin beharko duzu eta. Adibidez, otsailaren 1ean eman baduzu alta Ogasunean, eta martxoaren 10ean Gizarte Segurantzan, urtarrileko eta otsaileko kuotak ez ezik, zenbateko osoaren % 20ko errekargua ere ordaindu beharko duzu atzerapenagatik, eta galdu egingo duzu zure autonomoen kuotan hobariak edo kenkariak ezartzeko eskubidea. Horregatik, izapideak egiten hasi aurretik ondo aholkatuta egotea komeni da.

Konturako ordainketa (130 eredua): lanbide-jarduera eta enpresa-jarduera ez dira berdinak

Amaitzeko, azken ohar bat. Enpresa-jarduna ere egiten duzun autonomoa bazara edo zure lana Jarduera Ekonomiko Profesionalen Zergaren epigrafean sartuta badago, baina jardun horrek zure diru-sarrera gordinen % 75 gainditzen ez badu, ez ahantzi hiru hilean behin 130 eredua bete beharko duzula, Ogasunari zure mozkinen ehuneko bat aurreratzeko (% 20). Agiri horren bidez, PFEZren konturako ordainketa egingo duzu. Urtarrileko, apirileko, uztaileko eta urriko lehen 20 egunetan egin behar duzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.