Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer egin dezakezu auzokide edo negozio zaratatsuak hurbil badituzu?

Zer egin dezakezu auzokide edo negozio zaratatsuak hurbil badituzu?

Auzo zaratatsuan bizi zara? Gehiegizko zarata intimitate pertsonal eta familiarrerako eskubidearen urratzetzat hartzen da. Zer eskubide dituzun kontatuko dizugu, eta arazo gogaikarri hori bukarazteko zer egin dezakezun.

Beheko auzokideak hormak zulatzen ditu eguneko edozein ordutan. Hurbil dagoen taberna batean, oso bolumen altuan jartzen dute musika. Eraikinean alokatuta dauden ikasleek parranda egiten dute oso sarritan. Goiko auzokidearen takoiek parketean egiten duten soinua gau eta egun entzuten dira. Udaleko erratz-makinaren motorra jasanezina da goizean goizetik… Oso ugariak eta askotarikoak dira zarataren kausak, eta, beraz, zarata ohiko arazoetako bat da gure auzoetan.

Oso ohiko arazoa

Estatistikako Institutu Nazionalaren 2017ko datuen arabera, Espainiako familien % 15,2k auzokideek sortutako edo kanpotik datozen zaratak sufritzen ditu, eta aisia da kexa gehien eragiten dituzten jardueretako bat. Arazo hori badaukazu, zenbait aukera dituzula jakin behar duzu lehenbizi:

Zer egin dezakezun, hasiera-hasieratik

Lerro hauetan, banan-banan eta ordenan azalduko dizugu zer egin dezakezun zaratak eragindako arazoak amaitu daitezen:

Hobe, onez onean. Hartu arnasa sakon, eta, lehen neurri gisa, egin elkarrizketaren alde. Denok bete behar ditugu oinarrizko bizikidetza-arauak. Lehenik eta behin, kontuan izan salaketa jartzea ez dela desiragarriena.

Eskatu komunitateko lehendakaria den auzokideari bitartekotza-lanak egiteko, arduradunari esan diezaion zarata gogaikarria sortzen duen jarduera berehala bertan behera uzteko. Jabetza Horizontalaren Legeak 7. artikuluan jasotzen duenaren arabera, komunitateko lehendakariak horrelako eskaerak egin ditzake. Ahal dela, idatziz.

Borondate ona eskatzea bakea berreskuratzeko nahikoa ez bada, eskura dauden lege-baliabideetara jotzeko unea da. Zarata-mailak gainditzea eta horren ondorioz lasaitasuna nahastea intimitate pertsonal eta familiarrerako eskubidearen urratzetzat hartzen da. Kasu horretan, gogoan izan:

Epaiketak prozesu luzeak dira beti, eta ez dago jakiterik nola amaituko diren, baina 2003an onartutako Zarataren Legeak eta beste arau batzuek (Europako zenbait arau, autonomia-erkidegoetako araudiak eta udal-ordenantzak) babestu egiten zaituzte. Edonola ere, kontuan izan onartutako soinu-mugak (dezibelak) eta ordutegiak desberdinak direla udalerri bakoitzean. Udal-ordenantzek ordutegiak eta onartutako mugak ezartzen dituzte, lekuaren arabera (etxebizitzak, industrialdeak, ikastetxeak eta abar). Etxebizitzen barruan onartutako dezibel-muga ere tokian-tokian araututa dago, eta desberdina da logeletan eta etxeetako gainerako geletan.

Eta, erratz-makinaren kasuan bezala, zarataren arduraduna Udala bera bada? Bietako bat, edo tokiko administrazioak bere arauak urratzen ditu, edo herriko mugak permisiboegiak dira. Horrelako arazoak dituzten herrietan, herritarrak sinadurak bildu dituzte, tokiko administrazioari arduratsuagoa izan dadin edo ordutegiak eta onartutako zarata-mailak gehiago murriztu ditzan eskatzeko.

Azkenik, zaratak eraikineko elementuetako batek eragiten baditu (igogailu zaratatsua, soinu gehiegi egiten duten hodiak…), Eraikina Antolatzeko Legeak urtebetetik hiru urtera bitarteko epeak ezartzen ditu, behin etxebizitza ematen digutenetik aurrera, enpresa sustatzaileari eraikuntza-akatsak zuzendu ditzan eskatzeko. Isolamendua oso garrantzitsua, eraikineko zaratetatik zein soinu-kutsadura orokorretatik babesten gaitu eta.

Kalkulatu tarifa Optima On asegurua

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.