Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bertsozalearekin dugun akordioa berritu eta Euskara Ibiltaria erakusketa martxan jarri dugu berriro

Bertsozalearekin dugun akordioa berritu eta Euskara Ibiltaria erakusketa martxan jarri dugu berriro

Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Eguna. Hori dela eta, gogora ekarri nahi dizuegu zer garrantzitsua den gure hizkuntza zaindu eta babestea. Izan ere, euskara askoz egoera larriagoan egongo litzateke, milaka pertsonak eta ehunka erakundek desagerpenaren amildegitik ateratzeko borroka egingo ez balute.

Erakunde horietako birekin, Bertsozale Elkartearekin eta Euskaltzaindiarekin, urte asko daramatzagu lankidetzan, eta lankidetza horren azken emaitzei buruz hitz egin nahi dizuegu gaur.

Bertsozale Elkartearekin dugun akordioa beste lau urterako berritu dugu

Duela lau urte, lankidetza-hitzarmena sinatu genuen LABORAL Kutxak eta Bertsozale Elkarteak. Haren bidez, babesa eman diogu elkarteak herriaren berezko kultura-adierazpen hori bultzatzeko egiten duen lanari. Kontuan izan behar dugu bertsolaritzak jendea erakartzeko ahalmen itzela erakutsi duela azken hamarkada hauetan, hein handi batean Bertsozale Elkartearen lanari esker.

Lankidetza berritzeko akordioa joan den astean sinatu genuen, LABORAL Kutxaren egoitzan. Uste osoa dugu lankidetza horrek balio izango duela elkarteak beste lau urtean lanbidearen, hezkuntzaren eta dibulgazioaren alorretan betetzen duen eginkizun zabalari eutsi ahal izan diezaion.

Euskara Ibiltaria martxan jarri dugu berriro

Zenbait proiekturen inguruan aspalditik babesten dugun beste erakunde bat Euskaltzaindia da, Euskararen Akademia. Proiektu horietatik interesgarrienetako bat Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da. Ikerlan luze eta zabal horrek euskararen askotariko lexikoa jasotzen du liburukiz liburuki, kontzeptu berberak lurralde bakoitzean nola adierazten diren jasotzen duten ikusizko eduki handiko mapen bidez.

Aurtengo Euskara Ibiltaria erakusketa joan den ostiralean aurkeztu zen, eta dagoeneko ikusgai dago Donostiako leku enblematiko batean: San Telmo Museoan.

Doctor Deseoren euskarazko diskoa babestu dugu

Horrez gain, atsegin handiz jakinarazi nahi dugu atzo bertan, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren bezperan, dagoeneko mitikoa den musika-talde batek euskara hutsean egiten duen lehen diskoa aurkeztu zela. Doctor Deseoz ari gara. Orain baino lehen, euskarazko hainbat kanta egin izan ditu talde horrek, baina orain LABORAL Kutxaren babesa izango duen proiektuarekin datoz. Hamahiru abesti dituen disko bilduma da eta dagoeneko entzun daiteke Maketoen Iraultza izeneko lehenbiziko kantua. Esaguzu zer iruditzen zaizun! 

Jakin nahi duzu zer gehiago egiten dugun euskararen alde?

LABORAL Kutxan saiatzen gara argi eta garden jokatzen gure politika guztietan; izan ere, nahi dugu bezeroak hartu ditugun konpromisoen betetzearekin zorrotzak izatea. Gardentasun hori gure hizkuntza-politikara ere eraman nahi dugu, jakina. Horregatik, urtez urte, euskararen inguruan egindako guztia kontatu izan dugu blog honetan.

Gogoraraziko dizugu:

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.