Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Datozen hileak atzerrian eman behar ditut. Aholkurik bai?

Datozen hileak atzerrian eman behar ditut. Aholkurik bai?

Bada… bai. Hil batzuk kanpoan eman behar badituzu, badira arreta egin beharreko finantza-, osasun- eta segurtasun-alorretako kontu batzuk. Hala egiten baduzu, beldurrik gabe gongo zara aisialdian, ikasten edo lan-esperientzia eskuratzen etxetik kanpo emango duzun denboran. Gaixotasunak, lapurretak… aurreikusi gerta daitezkeen ezbehar guztiak, eta goza ezazu. Beste kontseilurik nahi baduzu, galdetu zalantzarik gabe.

Irten aurretik… norbaitek jakin dezala nora joango zaren.

Badakizu non hartuko duzun ostatu? Nola lokalizatuko zaituzte senideek eta lagunek helmugara iristen zarenean? Adibidez, komenigarria da norbaitek bizi izango zaren etxeko edo hoteleko helbidea, erabiliko duzun telefono-zenbakia (baldin eta ohikoa ez den beste bat erabili behar baduzu) edota zure hegaldiei buruzko informazioa izatea. Kokatuko zaren lekura iristen zarenean, eskuratu hurbilen dagoen osasun-zentroari edo larrialdi-zentroari buruzko informazioa. Ez ahantzi 112 larrialdietarako nazioarteko telefono-zenbakia dela. Beraz, egon lasai: suterik, lapurretarik edo beste gorabeherarik gertatzen bazaizu, ez duzu beste telefono-zenbakirik ikasi beharko! Gainera, doakoa da eta zure mugikorrak beti erabili ahal izango du, zure telefono-konpainia ez den beste baten estaldura baino ez badago ere.

Zure finantza-entitatea ere bai

Atzerrian denbora luzea eman behar baduzu, abisatu zure finantza-entitateko gestoreari. Zure dirua kudeatzeko modurik onena zein den zalantzarik baduzu, horren inguruko argibideak eman ahal izango dizkizugu. Esate baterako, garrantzitsua izan liteke zure kreditu txartelaren kreditua zabaltzea, ezusteko gasturik baduzu ordaintzeko arazorik izan ez dezazun. Horrez gain, ohar garrantzitsua: gure bezeroek haien kontu korronteak arazorik gabe ikusi eta kudeatu ditzakete atzerrian Banka Online eta telefonorako aplikazioaren bidez, jakina, baina horretarako gakoen txartela eramatea ezinbestekoa da eta zure gakoak gogoratzea. Beraz, atera baino lehen… ez ahaztu! Hementxe duzu atzerrian ordaintzeko sistemei buruzko gure gida baliagarria baina, dena dela, gogoan izan lehen esandakoa: zure sukurtsalean xehetasun gehiagorekin aholkatuko dizute.

Gainera, LABORAL Kutxako bezeroa bazara eta atzerrira joateko asmoa baduzu, gure sukurtsaletako aseguru-espezialistak dira zure aseguruen eta txartelen baldintzen inguruko informazioa emateko pertsonarik aproposenak. Aseguruak bitartekaritzaren edo enpresa espezializatu baten bidez kontratatu badituzu, deitu edo joan beraien bulegoetara, zure baldintzen berri jasotzeko. Inolako estaldurarik ez baduzu, ez izan zalantzarik eta kontratatu. Edozein gorabehera gertatuta ere lasai egoteko modurik eraginkorrena da.

Helbide garrantzitsu gehiago: kontsulatuak eta enbaxadak 

Era berean, helbide batzuk idatzita eramatea komeni da. Adibidez, zure estatuaren kontsulatuarena edo enbaxadarena, eta are gehiago herrialde gatazkatsuren batean egonaldi luzea egin nahi baduzu. Galtzen badituzu, kontsulatuak pasaporteak edo igarobaimenak eman ditzake, atxilotzen bazaituzte beraien laguntza jasoko duzu eta, aparteko kasuetan, etxera itzultzeko dirua ere laga ahal dizute. Oso zerbitzu baliagarria da, etxera itzuli ondoren dirua berehala itzultzeko premiarik ere ez baituzu izango: PFEZren urteko likidazioaren bidez itzultzeko aukera izango duzu. Kanpo Ministerioaren orrialdean aurkituko duzu enbaxadak edo kontsulatuak zure alde egin dezaketen guztiari buruzko informazioa.

Beste kontseilu bat: bidaiari buruzko helbide eta informazio garrantzitsuak (hala nola zure pasaportea eskaneatuta) hodeian gordetzen badituzu, edozein unetan eskuratzeko aukera izango duzu, zure gauzak galdu edo lapurtzen badizkizute ere. Google Drive, zeure buruari idatzitako posta elektronikoa edo gustukoen duzun sistema erabil dezakezu horretarako.

Agiri eta gomendio ofizialak

Hasiera batean behintzat, pasaportea da bidaiatzeko funtsezko agiria. Behar bezala eguneratuta duzu, eta sei hilabetetik gorako balio-epearekin? Gogoan izan balio-epea laburragoa bada ezin izango zarela herrialde askotan sartu. Hemen eska dezakezu pasaportea egiteko hitzordua. Gainera, NANa ere aldean eramatea komeni da, eta atzerriko herrialdera iristen zarenean, pasaportea eta NANa bereizita gordetzea. Kalera joan eta poltsa lapurtu edo galtzen baduzu, gutxienez zeure burua identifikatzeko moduren bat izango duzu, galdutako dokumentaziorako irtenbideren bat bilatzen duzun bitartean. Herrialde batzuetan sartzeko ezinbestekoa da bisa egitea (baina EBko batean ere ez). Joango zaren herrialdeari edo herrialdeei buruzko zalantzarik baduzu, begiratu Kanpo Ministerioaren orrialde honetan. Bertan jakingo duzu txertoa jarri behar duzun, zer agiri eraman behar dituzun, segurtasunaren inguruko zer gomendio orokor edo berezi dauden, nola jarri harremanetan Espainiaren enbaxadarekin edo kontsulatuarekin (informazio gehiago nahi baduzu, adibidez). Gainera, Ministerioaren borondatezko datu-basean izena ematea komeni zaizun ere jakingo duzu, aparteko egoeretan zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Langabezia kobratzen ari bazara…
… atzerrira joan eta kobratzen jarraitu ahal duzu, baldin eta bidaiaren iraupena 15 egunetik beherakoa bada. Hori baino luzeagoa bada, hiru kasu zehatzetan jarrai dezakezu prestazioa kobratzen: borondatezko lankidea izango zara, lan bila joango zara, edo zeure prestakuntza hobetzeko ikasketak egiteko asmoa duzu? Kasu horietan, prestazioa kobratzeko eskubidea duzu. Nolabait esatearren, prestazioa herri horretara “esportatzeko” aukera duzu. Beste aukera bat zera da: atzerrira beste edozein arrazoirengatik joatea (aisialdia dela, senideren bat ikustera… edozer). Kasu horretan, bidaiak 15 egun baino gehiago baina 90 egun baino gutxiago irauten badu, kobrantza bertan behera utzi eta itzuli ondoren jasotzen jarraitzeko aukera duzu. informazio gehiago nahi baduzu, begiratu INEMen web-orriaren esteka honetan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.