Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Eman dirua Mundukideri, Mozambikeko nekazari familientzako

Eman dirua Mundukideri, Mozambikeko nekazari familientzako

Mozambikeko nekazari familientzako mikrokredituak, Mundukideren eta LABORAL Kutxaren bidez.

Duela pare bat urte hitz egin genizun Mundukide Fundazioak Mozambikeko Marrupa eskualdean abian zuen proiektuaz. Orduan azaldu genizunez, 1999an sortutako erakundeak mikrokredituen programa darama aurrera bertan, nekazaritza bizibide duten familiei hobekuntza teknologikoak egiten laguntzeko. Horrela, biziraupeneko ekonomiatik errentagarria izango den jarduerara igaro eta miseria atzean uzteko aukera izan dezakete. Gaurkoan, proiektu horri heldu nahi diogu berriro, eta gogorarazi nahi dizugu gurean egindako ekarpen txiki oro baliagarria dela Lurreko herrialde pobreenetan bizitza bat baino gehiago eraldatzeko.

Mundukideren programa zenbakitan

Marrupan, Mozambike iparraldean, 58.700 lagun bizi dira. Nekazaritza da jarduera nagusia, bizi-itxaropena 55 urtekoa da eta familia askok 100 euro dituzte urte osorako. 2015ean, Mundukideren mikrokredituen programak 57.390 onuradun izan zituen, horietatik erdia baino gehiago (% 53) emakumeak. Egindako inbertsioa 973.645 eurokoa izan zen, eta lortutako ekoizpenaren balioa, berriz, 4.000.000 eurokoa. Beraz, inbertitutako euro bakoitzaren balioa laukoiztu egin zen. 2016an datuak are hobeak izan dira: Mundukidek 80.000 laguni eman dio laguntza.

Datu bikain horiei aurpegia jarri nahi badiezu, ikus ezazu Mundukidek Mozambiken egiten duen lana erakusten duen bideoa.

Zertarako erabiltzen da dirua?

Hasieran esan dugunez, Mundukideren helburua zonaldearen garapena bultzatzea da, eta horrekin batera pertsonen autonomia eta ekonomiaren iraunkortasuna sustatzea. Horregatik, Mozambiken inbertitzen den dirua mikrokredituen bidez banatzen da, eta, horiei esker, nekazari familiek euren baratzak ureztatzeko eta lantzeko materiala eta haziak eros ditzakete.

Mundukideren erronka bikoitza da: batetik, gero eta nekazari gehiagok programan parte hartzea lortu nahi du eta, bestetik, dagoeneko partaide direnek aurreko uztatik irabazi dutena aurreztea, programarekiko mendekotasuna gutxituz joateko.

Nola egin dezakezu zure ekarpena?

LABORAL Kutxaren edozein bulegotan egin dezakezu zure ekarpena, Mundukideren aldeko kontuan. Nahi baduzu, azpian azaltzen den fitxa inprimatu eta eraman dezakezu, noski.

Gainera, Mundukiderekin lankidetza jarraitua izan nahi baduzu, hemen egin dezakezu, lan egiteko era kooperatiboak sortzen laguntzen duen Fundazioaren bazkide eginez. Mozambiken, Brasilen eta Kuban dihardu horretan gaur egun. Eta dohaintza puntuala egin nahi baduzu, erakundearen web-orriaren bidez egin dezakezu, hor ikusiko duzu zure dirua non eta nola inbertituko den.

Gogoratu zure ekarpena kengarria dela errenta-aitorpenean, % 20 eta % 75 artean, zerga-erregimen bakoitzaren arabera. Informazio gehiago nahi baduzu deitu lasai 943 77 20 10 telefonora. Edo, nahiago baduzu, sar zaitez Mundukideren web-orrian eta jarraitu erakundearen jarduna Twitter edo Facebook bidez.

Egin ekarpena Mundukide erakundearen alde eta lagundu mundua bidezkoagoa, iraunkorragoa eta berdintsuagoa izan dadin pertsona guztientzat. LABORAL Kutxan ez dugu ahaztu horixe bera dela gure gestioaren helburua, ingurunearekin konprometitutako banku kooperatiboa baikara.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.